Jon Goikouria - 26-10-2005 23:16:55 | Categoria:
Esapideak
'
Ilargiaren faseak: "
Ilargi betea, ilargi berria eta laurden gutxi"'
Benetazko bertsioa: 'Fases de la luna: "
Luna llena, luna nueva y menos cuarto"'
Jon Goikouria - 26-10-2005 22:01:22 | Categoria:
Orokorra

Azaroak 1. "Dia de todos los Santos" edo "Santuen eguna". Aurten astearte batean gertatuko da dirudienez, zorte pittin batekin zubia edukiko lukete hainbat ikaslek, baina antza denez ez da horrela gertatuko.
Lehenengo momentutik gauza bat argi uztea gustatuko litzaidake: ni ez naiz fededuna, inondik inora ere. Ez dut inolako jainkoan sinisten. Ez monoteista ezta politeista ere, ze demontre! Leku sakratuak
turismoa egiteko edota senide baten
ezkontza (
EZ DIRA SENIDEAK), jaurnartze, hiletetara edo dena delakoetara joateko zapaltzen ditut, besterik ez.
Gehiago irakurri
Gaur zinearen bitxikeri bat dakarkizuet. Zineari buruzko liburu batean irakurri egin nuen bitxikeri beltz bat.
Jayne Mansfield-ren istorioa da hau; burua galdu zuen izarrarena, alegia.

50'ko hamarkadan, Hollywood-eko zinema mundua "
rubias de bote" motako emakumeetaz bete egin zen. Marilyn-ren arrakastak edonon aktoresa famatuaren imitatzaileak sortzea ekarri zuen. Horien artean Jayne Mansfield zegoen. Ikuslegoak desiratzen zuen... baina ez zuten aintzat hartzen. Jendeak tontotzat hartzen zuen (5 hizkuntza menperatzen zituen arren) eta gauza bakar bati jartzen zion arreta. Beno, gauza biri egia esan: bere titi handiei (116ko neurria zuten).

Beverly Hills-ko jai batean Mansfieldek
Anton LaVey ezagutu zuen,
Eliza Satanikoaren liderra. Aktoresa liluratuta gelditu zen LaVey-rekin eta bere ikasle bihurtu egin zen. Baina euren arteko harremana okerrera egin zuen Mansfieldek eta bere bikotea,
Sam Brodyk (bere abokatua eta
manager-a zen aldi berean) LaVeyren etxera bisitatxo bat egin zutenean.
Gehiago irakurri
Jon Antolin Txarroalde - 26-10-2005 09:13:46 | Categoria:
Orokorra

Blog-a sortu genuenean agindu egin nuen baliabide berriak sartuko genituela. Beno ba gaur bertan musika arloa hobetu egin dut. Lehen
Castpost sistemarekin abesti solte bat jarri genuen. Gaur,
Radio Blog-a sartu egin dut gure bitakora honetan!
Radio Blog honetan abesti pilo bat sartu daitezke. Momentuz Skalariak aterako duen diska berriaren abesti bi jarri ditut. Geroago abesti gehiago jarriko ditugu.
Nola erabili? Oso erraza da. Eskuineko menuan jarri dut link bat, hor klikatuz irratia leihotxo txiki bat zabalduko da. Bertan nahi duzun abestia klikatu ta listo! Lehenengo abestian klikatuta ondoren datorren guztiak entzun ahal izango dituzu!
Espero dut irratia entzutea eta gozatzea!!
Jon Goikouria - 25-10-2005 23:20:47 | Categoria:
Esapideak
"
Holandan, lau biztanletik bat behia da"
Benetazko bertsioa: "
En Holanda, de cada cuatro habitantes uno es vaca"
Ibai Barrios - 25-10-2005 20:33:47 | Categoria:
Orokorra
Seguruenik, bitakora honetara sartu zaretenok ikusiko zenuten menu nagusian inkesta bat prestatu dugula zuek, ikasleok, gehien gorroto duzuen irakasgaia bozkatzeko. Momentuz, ikasleok gehien gorroto dugun irakasgaia Nazioarteko Harremanak da eta bigarren postuan Historia irakasgai interesgarria aurkitzen dugu (jejeje). Ikusiko zenuten bezala, emaitzak probisionalak dira eta momentuz ez dago ezer erabakita. Eta horregatik, bozkatzera animatzen zaituztet. Bozketei esker ateratzen dugun diruarekin (kar-kar-kar) denok dakigun irakasle bati praka berriak erosiko dizkiogu (Keith Richards eta Atutxaren antza duen horri, jejeje). Agur eta segi bozkatzen!!
Jon Goikouria - 24-10-2005 23:38:37 | Categoria:
Orokorra
Ohartuko zinetenez, batzutan,
TOFAFLYn lerro bakarreko esapide laburrak agertzen dira, gehienetan izenpetu gabe ("
izenik gabekoa" jarriz). Arrazoia ondorengoa da:

Blogaren gaiei buruz pentsatzen ari ginela, esapide barregarriak jartzeko ideia otu zitzaigun hiruroi. Horretarako,
Luis Diez Jimenez-en (Malagako institutuko katedraduna) "
Antologia del disparate" liburua hautatu genuen, noizbeinka esapideren bat hautatzeko. Aiopatutako liburuan, 1960. urte inguruan, hautaprobetan idatzi zituzten zenbait galderen erantzun 'xelebreak' ageri dira. Era honetan, blogak ukitu pertsonal bat hartuko duelakoan gaude eta... ez dakit; barregarriagoa izango delakoan gaude.
Beraz, blogean 5 hitzetako esalditxo bat topatzen baduzu, zaude lasai! esapidetxo bat besterik ez da ta!!
hurRenGoRart€!!
Ibai Barrios - 24-10-2005 10:25:59 | Categoria:
Musika
Lekunberrin (Nafarroa) sortutako taldeak Bilboko Kafe Antzokian eskainiko du emanaldia datorren azaroaren 4an, ostirala. Taldea disko berri bat argitaratu du duela ez oso gutxi, "Jaio.musika.hil" izenburupean eta hori dela eta bere disko berriko doinuak ezagutaraziko ditu Bilboko areto ezagun honetan.

Ostiral batean izango denez, jende ugari gerturatuko dela jakina da, eta hortaz, behin sarrerak salgai jarrita, adi egotea komenigarria izango da kontzertua ez galtzeko. Sarrerak aste honetan bertan aterako dira eta Kafe Antzokiaz aparte, ohiko lekuetan aurki daitezke. Prezioa eta orduaren informazio gehiago lortzeko sartu
Kafe Antzokiaren web gunera sartzea besterik ez duzu.
Jon Antolin Txarroalde - 22-10-2005 12:29:00 | Categoria:
Orokorra
Aupa lagunok! Gaur beste baliabide bat sartu dut gure bitakora honetan guztion probetxurako! Musika entzuteko programa bat ezarri dut
Castpost-ren erreminta erabiliz.
Euskal Herriko taldeen kanta ezberdinak jarriko ditugu hemen. Gehienak copyleft dituztenak izan beharko dira, copyright duten abestiak ezin baitira eskegi. Badakit orain dagoena copyright daukala baina arriskatuko gara
SGAE-ren kontra gaudelako.
Espero dut zuen gustokoa izatea!
Jon Goikouria - 21-10-2005 16:07:25 | Categoria:
Esapideak
'Ceutako biztanleak: "
Ceutako biztanleak zentauroak deitzen ziren"'
Benetazko bertsioa: 'Habitantes de Ceuta: "Los habitantes de Ceuta se llamaban Centauros"'
Jon Goikouria - 19-10-2005 00:23:05 | Categoria:
-Rutinatik at-
Esapide batek "
Irudi batek 1.000 hitz baino gehiago balio du" badio, zer esan beharko luke Msn Messengerari buruz hitz egiten denean?

Egun, denok dakigu
messenger programa zer den. Messenger-ean, pertsona bakoitzak goitizen bat jarri behar dio bere buruari (Nick delakoa informatikaren lengoaira itzulita). Nik horiek erabat ezberdinak dira gaur egun eta duela urte batzuetakoekin alderaturik.
Duela urte batzuk, jendeak bere burua jatorriko izenarekin izendatzen zuen, baina gaur egun, pertsona baten nick-ak irudimen eta
kreatibitatezko arte obra dela esan daiteke. Nire ustez hori da mezularian gehien zaintzen dena: Izena, alegia.
Duela pare bat aste, mezularian nengoela, artikulu hau idazteko ideia otu zitzaidan. Hamaika nick ezberdin zeuden mezulariko lehendabiziko orrian.
Gehiago irakurri
Jon Antolin Txarroalde - 17-10-2005 21:14:31 | Categoria:
Orokorra
Gabon, gaur zerbait berria bitakoran jartzekotan egon naiz arratsaldean... eta gauza pilo bat aurkitu egin ditut! Baina asko eta asko txorakeriak ziren. Azkenik ikusi ditudan gauza guztien artean ideiarik interesgarriena inkestarena izan da. Beraz, oraintxe bertan lehenengo inkesta aurkeztuko dizuet:
"Zein ikasgai gorroto duzue gehien?". Momentuz hilabetero berrituko dira. Orain bozkatzera! Nik neuk bozkatu dut jada!
Uda honetan ikusi ditudan filme ederretarikoen artean
Los chicos del coro dago. Gaur filmeari buruz daukadan iritzia idatziko dut kategoria berri hau estrenatzeko.

Musika irakasle baten istorioa barnetegi errepresibo batean aurkezten digu
Christophe Barratier zuzendari frantsesak “
Los chicos del coro” filmean. 1948. urtean, Clément Mathieu, behera egindako musikari langabetua, ume konfliktiboentzako barnetegi batean hasten da lanean begirale moduan. Barnetegia Rachin gogorraren zuzendaritzapean dago. Rachinek ikasleak kontrolpean mantendu nahi ditu neurri autoritarioak erabiliz; neurri horiek “
ekintza/erreakzioa”-n oinarritzen dira. Hau da, edozein arauaren apurketak zigor gogorra suposatzen du. Errepresioak ez du inoiz ere Rachinek espero dituen fruituak emango, ikasleek ulerpen eta begikotasun pittin bat besterik ez baitute behar.
Mathieuk, neurri horiekin ez konforme, koru bat sortzeko proiektua abiaraziko du. Helburua ikasleengana hurbiltzea eta, euren sormena bultzatuz, jarrera aldaketa bat lortzea izango da. Betebehar hori ez da batere erraza izango eta esfortzu handiak egin beharko ditu.
Gehiago irakurri
Jon Goikouria - 17-10-2005 17:58:55 | Categoria:
Esapideak
"
Lurrikara xelebre bat Hirosimakoa izan genuen"
Ibai Barrios - 17-10-2005 10:49:29 | Categoria:
Gu geu!

Aupa! Ibai Barrios barakaldotarra nauzue, eta Jon Antolin eta Jon Goikouriarekin batera Kazetaritza lizentziaturako 2. mailan ikasten ari gara. Gure asmoa, blog honetan zuei gure herriko eta beste edozein lekutako gauzak eta ekintzak kontatzea izango da. Oraingoz aurkezpenak bakarrik egin ditugu, baina espero dugu hemendik aurrera gauza gehiago idaztea. Agur!!
Jon Antolin Txarroalde - 15-10-2005 13:43:23 | Categoria:
Gu geu!
Aupa lagunok!
Jon Antolin Txarroalde dut izena eta Kazetaritzako lizentziaturaren bigarren mailan nabil,
Jon Goikouria eta
Ibai Barrios bitakorakideekin batera!
Deustuan bizi naiz, Deustualdeko auzorik onenean alegia!! Beraz,
tomateen herritik nator. Hor dago blog honen izenburuaren koxka:
Tomatoes, Factories & Flying Machines. Deustuatik tomateak, Barakaldotik fabrikak eta Sondikatik hegazkinak ekarri ditugu zibergune polita honetara.
Nire betebeharra bitakora honetan idaztea izango da, jakina. Baina beste gauza batzuk oso garrantzitsuak direla uste dugu
TOFAFLY-n, hala nola diseinua edo blog-aren barne egitura. Beraz, nik
alde teknikoan ere lan egingo dut. Hau da,
blog-aren estetika aldatu, itzulpenak egin (
ikusten duzuenez bitakora guztiz euskeratuta dago jada) eta multimedia zein baliabide bereziak sartzen arituko naiz.
Momentuz prestakuntza fasean gaude baina, oso gutxi barru, argi berdea emango diogu proiektu honi eta
TOFAFLY martxan egongo da!
Jon Goikouria - 12-10-2005 13:09:57 | Categoria:
Gu geu!
Aupa irakurle guztioi! webgune hau
TOFAFLY duzue. Web honen egileak
Jon Antolin Txarroalde,
Ibai Barrios Gómez eta
Jon Goikouria Larrabeiti (
jongoiko) dituzue.
Nik, Jon Goikouriak, webgune berri honetara ongietorria ematen dizuet Sondikako `
flying machine´ei dagokionez! xDD.
Denbora pasatzeko, entretenitzeko, barre egiteko edota informatzeko gogoa baduzue, ez zaitezte webgune honetatik irten (
komunera joateko ez bada). Gai anitzetako webgune libre honetan edozer topatuko duzue. Ekin irakurtzeari!!
hUrReNgorart€!
a
Gu
R!
-
jongoiko-