Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!!

Kaixo lagunok!!!

Aupa lagunok! Jon Antolin Txarroalde dut izena eta Kazetaritzako lizentziaturaren bigarren mailan nabil, Jon Goikouria eta Ibai Barrios bitakorakideekin batera!

Deustuan bizi naiz, Deustualdeko auzorik onenean alegia!! Beraz, tomateen herritik nator. Hor dago blog honen izenburuaren koxka: Tomatoes, Factories & Flying Machines. Deustuatik tomateak, Barakaldotik fabrikak eta Sondikatik hegazkinak ekarri ditugu zibergune polita honetara.

Nire betebeharra bitakora honetan idaztea izango da, jakina. Baina beste gauza batzuk oso garrantzitsuak direla uste dugu TOFAFLY-n, hala nola diseinua edo blog-aren barne egitura. Beraz, nik alde teknikoan ere lan egingo dut. Hau da, blog-aren estetika aldatu, itzulpenak egin (ikusten duzuenez bitakora guztiz euskeratuta dago jada) eta multimedia zein baliabide bereziak sartzen arituko naiz.

Momentuz prestakuntza fasean gaude baina, oso gutxi barru, argi berdea emango diogu proiektu honi eta TOFAFLY martxan egongo da!

Referencias

Dirección para referencias

Comentarios


Recordar datos


Tomatoes, Factories & Flying Machines!!! Copyleft. Tomatoes, Factories & Flying Machines-eko eduki guztiak kopiatu eta hedatu ditzakezu baina beti ere nondik atera duzun aipatuz. Besterik ez. Mila esker.
Domeinu hau sindika ezazu hauek erabiliz: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Bitakora hau Bitacoræ-gaz mantentzen da.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009