Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!!

Los Chicos del Coro

Uda honetan ikusi ditudan filme ederretarikoen artean Los chicos del coro dago. Gaur filmeari buruz daukadan iritzia idatziko dut kategoria berri hau estrenatzeko.

Musika irakasle baten istorioa barnetegi errepresibo batean aurkezten digu Christophe Barratier zuzendari frantsesak “Los chicos del coro” filmean. 1948. urtean, Clément Mathieu, behera egindako musikari langabetua, ume konfliktiboentzako barnetegi batean hasten da lanean begirale moduan. Barnetegia Rachin gogorraren zuzendaritzapean dago. Rachinek ikasleak kontrolpean mantendu nahi ditu neurri autoritarioak erabiliz; neurri horiek “ekintza/erreakzioa”-n oinarritzen dira. Hau da, edozein arauaren apurketak zigor gogorra suposatzen du. Errepresioak ez du inoiz ere Rachinek espero dituen fruituak emango, ikasleek ulerpen eta begikotasun pittin bat besterik ez baitute behar.
Mathieuk, neurri horiekin ez konforme, koru bat sortzeko proiektua abiaraziko du. Helburua ikasleengana hurbiltzea eta, euren sormena bultzatuz, jarrera aldaketa bat lortzea izango da. Betebehar hori ez da batere erraza izango eta esfortzu handiak egin beharko ditu.

Esan behar da filma sasi-musikala dela, izan ere abesti dexente entzun daitezke istorioan aurrera egin heinean. Hala ere, ez dira luzeegiak eta ez du aspertzeko aukerarik ematen.
Testuingurua 40ko hamarkadan kokatuz, hezkuntza metodologia eta teoria psikopedagogikoak ez zirela batere hezitzaileak bistan dago. Horrela gauzak, giza istorio bat topatuko dugu “Los chicos del coro” filmean eta aldi berean istorio nahiko sinple bat. Gidoiak ez du aldaketa handirik, nahiko lineala da; eta pertsonaien izaeran ez da gehiegi barneratzen. Batzuentzat, agian, sentiberegia topatuko dute istorioa; ez baita kontakizun gogorra. Giza istorioak gustuko dituen edonork entretenimendu atsegina izango du labur egiten diren 95 minutuko filma honegaz.

Referencias

Dirección para referencias

Comentarios


Recordar datos


Tomatoes, Factories & Flying Machines!!! Copyleft. Tomatoes, Factories & Flying Machines-eko eduki guztiak kopiatu eta hedatu ditzakezu baina beti ere nondik atera duzun aipatuz. Besterik ez. Mila esker.
Domeinu hau sindika ezazu hauek erabiliz: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Bitakora hau Bitacoræ-gaz mantentzen da.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009