Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!!

Nick-en iraultza birtuala

Esapide batek "Irudi batek 1.000 hitz baino gehiago balio du" badio, zer esan beharko luke Msn Messengerari buruz hitz egiten denean?

Egun, denok dakigu messenger programa zer den. Messenger-ean, pertsona bakoitzak goitizen bat jarri behar dio bere buruari (Nick delakoa informatikaren lengoaira itzulita). Nik horiek erabat ezberdinak dira gaur egun eta duela urte batzuetakoekin alderaturik.


Duela urte batzuk, jendeak bere burua jatorriko izenarekin izendatzen zuen, baina gaur egun, pertsona baten nick-ak irudimen eta kreatibitatezko arte obra dela esan daiteke. Nire ustez hori da mezularian gehien zaintzen dena: Izena, alegia.

Duela pare bat aste, mezularian nengoela, artikulu hau idazteko ideia otu zitzaidan. Hamaika nick ezberdin zeuden mezulariko lehendabiziko orrian.

Ondoren, ikusitakoaren arabera, nick ezberdinen sailkapen bat egingo dut.

Hasteko, izen sinpleak diren nick-ak ditugu, "Kamui" izena kasu. Hitz bakarrekoa, sinplea oso.

Beste nick mota bat abestien letra testualki kopiatzen dutenena izan daiteke. Nick mota hauek, nire ustez, ez dira hain originalak izenaren azalera osoa okupatzen dutenean. Politagoa iruditzen zait 10 hitzetako zatitxo bat kopiatzea. Ez dakit, konpaktuagoa deritzot. Adibide gisa hurrengo hau jarriko nuke: "Yo te puedo hacer feliz, no dudes en probarlo amor... dame una oportunidad" (musika nota batekin erantsita).

Hurrengo nick mota, aurrekoarekin zerikusia du, baina zertxo bait aldatu egiten da. Zita famatuei buruzko nick-etaz ari naiz, hain zuzen ere. Hauei ondo deritzet, baina gatz pixka bat falta zaiela uste dut. Era honetako nickak jartzen dutenek ezer hoberik ez dutela erakusten didate. Adibidez, "Dime kon kien andas y te diré kien eres". Noski, jakintzat ematen dut messenger-eko argota ortografia akatzez beterik dagoela.

Bestalde, badira nickak norberaren hobbiei buruz hitz egiten dutenak, edota perak esandako zerbait goraipatzen dutenak. Adibide gisa: "...`eta punka hil bada, gu zombiak gara´Mateos OGT singer".

Baina badira gehiago, ez pentsa zerrendaren amaiera hemen dagoenik, ezta gutxiago ere! nick batzuk mehatxuzkoak izan ohi dira: "blackaniii muereeee!!!" bezalakoak.

-=(*@i|\|$*)=-$2"Vamos a engañarnos y dime mi cielo que esto va a durar siempre"(8)-$6 aventura=> La guerra $1 -<<*05-09-06*>>- ere nick bat da. Egia esateko era honetako giotizenak ez ditut ulertzen. Antza denez, estetikoki politak geratzen dira, baina beno, nire ustez oso itxusiak dira. Zer egingo diogu jendea aspertzen bada. Mota honetako goitizenei ulergaitzak deitzen diet.

Bestelakoak dira romantikoak. Pentsatzen dutena idazten duten horiek. Batzutan ongi irteten zaie saiakera "* Mo|2e|\|a * Yo solo kiero perderme contigo" kasuan bezala, baina zeharkako bat (indirecta) bidaltzeko orduan ingelesera itzultzen badugu, "Sorry seems to be the hardest word" erantzuna guztiz `kutreskoa´ da.

Gero, badira ere oso entzutetsuak izan diren nickak: "Gandalf", "F. Alonso"... eta era horretakoak. Ez zaizkit batere gustatzen egia esateko eta ez dute ez hanka ez buru nire aburuz.

Bukatzeko, nire ustez nick tamalgarriena dugu: egunaren zehar pertsonak berak zer egin duen kontatzen duten nickak: "Anetxu! HOY es mi KUNPLE!!! el peor dia de mi vida por tu kulpa!!! de esta te acuerdas xaval....... por dios kiero olvidarle!!" Egia esateko, pertsonaren izaerak ez dauka zerikusirik nickaren egiturarekin baina esan beharra dut egun bateko pasadizoa kontatzen duten nick-ak ez zaizkidala batere originalak iruditzen. Pertsona hauekin hitz egiteko orduan ez dute inoiz ezer kontatuko, egunean zehar egin duten guztia haren goitizenean jarrita dagoelako.

Nire ustez, nick onenak gutxi aldatzen diren horiek dira. Iraunkorrak. Eta are gehiago laburrak badira, titular on baten antzerakoak. Zer nik txorrada eta zer nik - ondo!

...jendea aspertzen denean ez daki zer idatzi batzutan.

Referencias

Dirección para referencias

Comentarios

  1. Alojajaja! Webgune hau ezagutu berria dut eta interesgarria dela irizten diot, baia oraindik garatuta ez dagoela uste dut. Ea gogor lan egiten duzuen, bai egungo gaiei buruzko arikuluak eginez baita gai arraroaei buruz ere. Ta GUZTIAK parte hartzea ere espero dut .
    Hurrengorarte!! segi arrera!

    Comentario de Special pertson hace 4 años y 50 meses


Recordar datos


Tomatoes, Factories & Flying Machines!!! Copyleft. Tomatoes, Factories & Flying Machines-eko eduki guztiak kopiatu eta hedatu ditzakezu baina beti ere nondik atera duzun aipatuz. Besterik ez. Mila esker.
Domeinu hau sindika ezazu hauek erabiliz: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Bitakora hau Bitacoræ-gaz mantentzen da.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009