Gure Radio Blog-a entzun ezazu!
Jon Antolin Txarroalde - 26-10-2005 09:13:46 | Categoria: Orokorra
Blog-a sortu genuenean agindu egin nuen baliabide berriak sartuko genituela. Beno ba gaur bertan musika arloa hobetu egin dut. Lehen Castpost sistemarekin abesti solte bat jarri genuen. Gaur, Radio Blog-a sartu egin dut gure bitakora honetan!Radio Blog honetan abesti pilo bat sartu daitezke. Momentuz Skalariak aterako duen diska berriaren abesti bi jarri ditut. Geroago abesti gehiago jarriko ditugu.
Nola erabili? Oso erraza da. Eskuineko menuan jarri dut link bat, hor klikatuz irratia leihotxo txiki bat zabalduko da. Bertan nahi duzun abestia klikatu ta listo! Lehenengo abestian klikatuta ondoren datorren guztiak entzun ahal izango dituzu!
Espero dut irratia entzutea eta gozatzea!!
Comentarios (0) - Referencias (0)
