Jayne Mansfield: burua galdu zuen izarra
Jon Antolin Txarroalde - 26-10-2005 19:37:05 | Categoria: Zinearen unibertsoa
Gaur zinearen bitxikeri bat dakarkizuet. Zineari buruzko liburu batean irakurri egin nuen bitxikeri beltz bat. Jayne Mansfield-ren istorioa da hau; burua galdu zuen izarrarena, alegia.
50'ko hamarkadan, Hollywood-eko zinema mundua "rubias de bote" motako emakumeetaz bete egin zen. Marilyn-ren arrakastak edonon aktoresa famatuaren imitatzaileak sortzea ekarri zuen. Horien artean Jayne Mansfield zegoen. Ikuslegoak desiratzen zuen... baina ez zuten aintzat hartzen. Jendeak tontotzat hartzen zuen (5 hizkuntza menperatzen zituen arren) eta gauza bakar bati jartzen zion arreta. Beno, gauza biri egia esan: bere titi handiei (116ko neurria zuten).
Beverly Hills-ko jai batean Mansfieldek Anton LaVey ezagutu zuen, Eliza Satanikoaren liderra. Aktoresa liluratuta gelditu zen LaVey-rekin eta bere ikasle bihurtu egin zen. Baina euren arteko harremana okerrera egin zuen Mansfieldek eta bere bikotea, Sam Brodyk (bere abokatua eta manager-a zen aldi berean) LaVeyren etxera bisitatxo bat egin zutenean.LaVey santutegi sataniko batean bizi zen eta bertan bere erritoak ospatzen zituen. Sam Brodyk magoa gorrotatzen zuen eta, izorratzeko asmoarekin, poxpolu bat atera zuen eta LaVeyk soilik ukitu eta piztu zitzakeen argizari batzuk piztu zituen. LaVeyk, guztiz amorratuta, honako hau esan zion: "Zure heriotz epaitza sinatu egin duzu. Momentu hontatik aurrera madarikatuta zaude eta aurten bertan hil egingo zarela iragartzen dizut".
Gero Jayne hartu eta bera ere mehatxatu zuen: "Brodyrengandik aldendu zaitez edo madarikapenak bere menpe hartuko zaitu zuri ere. Kotxe istripu batean hilko dela iragartzen dizut eta beragaz bidaiatuko duen edonor hil egingo da ere".
Abokatuak Jaynek LaVeytaz ahaztea lortu zuen. Hala ere, handik aurrera, biek etengabeko zorigaitzak pairatzen hasi ziren.
Hurrengoko hilabeteetan, aktoresa famatuari bitxiak oztu zizkioten Japoniara egindako bisita batean. Venezuelako gobernuak zerga itzurpena leporatu zion. Bere 5 urteko semea lehoi batek erasotu zuen zoo batean; eta, gau batean, Brodyrekin kotxean zihoala, beste kotxe baten kontra jo zuten. Zorte on ikaragarria izan zuten eta ez ziren zauriturik atera.
Horrela gauzak, 1967ko ekainaren 29ra iritsi gara. Mansfieldek antzezpen bat amaitu zuen Mississippiko areto batean eta autoz zihoan New Orleansera beste lan bat egin behar zuelako hurrengo egunean. Harekin zeuden bere hiru semeak, Brody eta bere txakurtxoa, chihuahua bat. Klubak berak txofer bat eman zion. Bidaia hasi zuten eta gutxira guztiak lo ziren, txoferra izan ezik.
Goizeko ordu biak ziren kamioi fumigatzaile batek autopista lanbrotu egin zuenean. Nahiz eta lanbroak ikuspena asko mugatu, txoferrak ez zuen abiadura moteldu. Horregatik, ziuraski, ez zuen kamioia ikusi eta ikusi zuenerako... jada beranduegi zen.
Jayne Mansfieldek kotxearen aurreko aldean bidaiatzen zuen eta kamioiaren atzeko parteak burua moztu egin zion. Brody, txoferra eta chihuahua momentuan hil egin ziren. Hiru umeak, aldiz, soilik zauri arinekin atera ziren.

Polizia batek Mansfield-ren buru dekapitatua kotxetik metro batzutara aurkitu eta poltsa batean sartu zuen. Hasierako momentuan ez zuen ezagutu. Ezin zuen pentsatu ere buru odoltsu hori garaiko zine amerikarraren mito sexual batena izan zitekela. Bere bizitzaren amaieran, Jayne Mansfieldek... burua galdu zuen!
Comentarios (0) - Referencias (0)
