Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!!

Lanegunen biktima bihurtu gara

Azaroak 1. "Dia de todos los Santos" edo "Santuen eguna". Aurten astearte batean gertatuko da dirudienez, zorte pittin batekin zubia edukiko lukete hainbat ikaslek, baina antza denez ez da horrela gertatuko.

Lehenengo momentutik gauza bat argi uztea gustatuko litzaidake: ni ez naiz fededuna, inondik inora ere. Ez dut inolako jainkoan sinisten. Ez monoteista ezta politeista ere, ze demontre! Leku sakratuak turismoa egiteko edota senide baten ezkontza (EZ DIRA SENIDEAK), jaurnartze, hiletetara edo dena delakoetara joateko zapaltzen ditut, besterik ez.

Ez naiz gogoeta edo hausnarketa sakonak egiten hasiko, haria galduko baitut eta ez da nire helburu nagusia.

Edonork daki gaur egun astearte edo ostegun batean jai bat egoteak ZUBI bat egitea dakarrela (argazkikoa ez. Bigarren irakurketa bat egitea zen asmoa, baina ez dut gauza originalagorik aurkitu). Bada, kasualidade hutsa izango da aurtengo "Santuen eguna" asteartean dela eta EZ dela zubirik egingo hainbat eta hainbat unibertsitatetan. 'Kasualidadea' deituko nuke nik. Ez dakit noren ideia izan ote den, egia esateko. Zergatik? zer egin dugu ikasleok??

Lanegunen biktima bihurtu gara, baina hau ez da berria. Askok diote ikasleek bizitza ezin hobea dugula (eta egia da), baina esan beharra dago gaur egun jai egunak gero eta murritzagoak direla lehen baino; oporrik desiratuenak gabonetakoak, inauterietakoak, aste santukoak eta azkenik (edo onenak) udakoak dira. Zubia gure hiztegitik desagertu den hitza da jada. Non ote dira? Hori guztihori lan egiteko orduan asko nabaritzen da.

Umeek bai, eta heldu askok baita ere, baina ikasleok ez. Enbidia sortzen dit honek. Dena dela, guztia ez dago hain ilun, ostarteak egon badaudela dirudi: lan egiteko eguna astelehena da, eta kazetaritzako bigarren mailako A-31 taldekook "Komunikabideen ereduak" ikasgaia dugu, eta entzun dudanez (klasean bala - bala ari den gaia izan baita aste hontan) ez da inor ere klasean azalduko. Ni joatekoa nintzen, baina ez dakit...

Laburbilduz, batzuentzat ondo datorkigu astelehenean izatea 'laneguna', baina dena dela, ez nator bat astelehen honetan klaseak ematearen aldekoa den pertsonarekin, ezta gutxiago ere!

Referencias

Dirección para referencias

Comentarios

  1. erabat adoz nago esandako guztiarekin, ez dago dudarik idazle paregabe, aurarta eta liraina ere zarela. Bi musu.

    Comentario de kalabazin-kalabazan hace 4 años y 50 meses


Recordar datos


Tomatoes, Factories & Flying Machines!!! Copyleft. Tomatoes, Factories & Flying Machines-eko eduki guztiak kopiatu eta hedatu ditzakezu baina beti ere nondik atera duzun aipatuz. Besterik ez. Mila esker.
Domeinu hau sindika ezazu hauek erabiliz: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Bitakora hau Bitacoræ-gaz mantentzen da.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009