
Asteburu honetan gaixorik nengoela "
White Noise" pelikula ikustea erabaki nuen. Beldurrezko pelikulak asko gustatzen zaizkit eta oso entretenigarriak dira, beraz, hara hor aukera ederra arratsaldea pasatzeko. Pelikularen
gidoia nahiko orijinala da, ez baitago transkomunikazio eta psikofonien inguruko ekoizpen askorik. Hala ere, ez da oso filme ona, batez ere duen
amaiera sinpleagatik.
Beno, harira joango naiz. "
White Noise" ikusten nengoela, zintaren azken laurdenean,
bi plano nahiko jarraietan aurpegi bi ikusten zirela konturatu nintzen. Ispirituen aurpegi bi, alegia. Ziur nago zintaren ekoizleen kontua dela...
muntai bat besterik ez. Hala ere hementxe jarri dizkizuet nik neuk
DVD-atik ateratako frame-en lau screenshot ea zer deritzozuen.
Gehiago irakurri
Jon Antolin Txarroalde - 30-11-2005 17:16:02 | Categoria:
Musika
Aupa! Radio Blog-a eguneratuta dago jada. Hauek dira entzun ditzakezuen kantak:
HABEAS CORPUS -
Alternativa Platino
PIKUTARA -
Rafa, Mikel eta Peru
DELIRIUM TREMENS -
Ezin leike
DIRE STRAITS -
Sultans of swing
LOS RECONOCES -
En bolsas de basura
NON SERVIUM -
Violencia
SKAFAM -
Intifada catalana
KORTATU -
9 Zulo
OBRINT PAS -
Telefeixisme (ZUZENEAN)
PLATERO Y TU -
Desertor
PLATERO Y TU -
Meando en la pared
BERRI TXARRAK -
Begira (MAKETA)
LA PULKERIA -
La migra
Ibai Barrios - 29-11-2005 19:20:30 | Categoria:
-Rutinatik at-

Duela hainbat denbora izan nuen talde honen berri, baino pasadan asterarte ez nintzen konturatu talde honen benetako existentzia eta sarean duen arrakastaz (beren abestien deskargak oso handiak dira eta kopurua haziz doa).
Operacion Mutante deitutako talde hau Operacion Triunfoko abestiei zein beste askori euren ikutu pertsonala ematen diote
trash-death metal musika estilo gogorrez jantziz. Adibide bezala David Bustamanteren "El aire que me das" edota Mónica Naranjoren "Sobreviviré" abestien bertsioak egiten dituzte "La caspa que me dás" eta "Sobrebeberé" izenburuak jarriz, hurrenez hurren.
Talde
honen webgunea bisitatzera animatzen zaituztet, bertan talde honen abestiak (edo mutazioak, beraiek dioten bezalaxe) entzun ahalko dituzuelarik beste hainbat gauzen artean. Gainera, jatorrizko taldeen eta hauen bertsioak konparatzean barreak botako dituzuela ez dut dudan jartzen.
Ibai Barrios - 29-11-2005 19:07:07 | Categoria:
-Rutinatik at-
Tituluan esan bezalaxe, Internet osatzen duen sare handi honetan era guztietako gauzak aurki ditzakegu espero ez dugunean. Halaxe gertatu zitzaidan
KOMA talde nafarraren webgunean dagoen foroa ikusten ari nintzenean.
Jendeak uzten zituen
post eta iritzi desberdinen artean, harritu ninduen bat irakurri nuen. Foro horretako norbaitek tontakeriak esan zituen "bakaladero" baten blog-aren berri ematen zuen eta
link-a ere jarri zuen denok pertsona horren berri izateko. Musika mota horren zalearen blog honen egilea
bakala007 moduan aurkezten du bere burua, bere benetazko izena Josu delarik (ez dakigu egia izango den edo ez).
Gainera, hori ez txarrena. "Pertsonai" hau Josu "El Makineto" moduan sinatzen ditu bere komentarioak blog-aren barnean eta kontatzen dituen istorioak barregarriak baina era berean sinesgaitzak eta zentzugabekoak iruditzen zaizkit. Esan beharra dago Josuk bere komentario eta istorioei buruzko iritziak ere jasotzen dituela, bere aldekoak eta kontrakoak ere dituelarik. Bakailaozale honen istorioen berri izateko
honako webgunera sartu baino ez zarete behar eta gero komentatzen didazue zer iruditu zaizuen.
Jon Antolin Txarroalde - 29-11-2005 18:54:25 | Categoria:
Orokorra
Hemen dituzue inkestaren emaitzak:
Ikusten denez jendeak ez du gustoko Nazioarteko Harremanak! Jejeje Ez dakit zergatik baina ez nau ezertxo ere ez harritzen...
Inkesta berrian bozka eman dezakezue jada, galdera honako hau da:
Gabonak hemen dira. Kontsumistegiak garela uste al duzue?
Jon Antolin Txarroalde - 29-11-2005 18:23:58 | Categoria:
Orokorra
Hasteko, barkamena eskatzea. Zinebiren jarraipena egiten hasi nintzelako eta ez nuelako amaitu. Arrazoia:
faringoamigdalitis-a eta berak eragindako sukar altua izan da. Gaixorik egotea
putada handia da. Handiagoa kontuan hartzen badugu zinemaldi honen jarraitzaile sutsua naizela kontuan hartzen badugu. Beraz, nahiz eta saio guztietarako gonbidapena neukan ezin izan dut joaterik.
Tira, gutxienez hobeto nago eta bihar klasera joan ahal izango naiz, egun asko galdu behar izan baititut. Hala ere, sari nagusiak zeintzuk diren esango dizkizuet.
Gehiago irakurri
Jon Goikouria - 28-11-2005 23:51:22 | Categoria:
-Rutinatik at-
Euria eta euria. Duela pare bat aste hasi zuenetik ez du ateri. Zer egingo diogu guk? Nire ustez ez da batere normala. Hotza eta haizearekin dator normalean azken egunotan eta ez dago fenomeno hau janzkera egokirik gabe jasan dezakeenik.

"
Txokua"ko klasekideek argi uzten duten bezala: "
Gabonak ate joka" daude, baina ez gabonak soilik. Tenperaturek behera eta behera egiten dute, eta euriak gora eta gora egiten du aldi erean.
Nahita egiten "dutela" dirudi; udan bero jasangaitza edonon, eta azaroaren azken bi asteetan norbaitek aire girotuarekin batera ur txorrota irekita utzi du antza denez.
Errepidean sekulako ur - balsak sortzen ari dira eta beldurra ematen du era horretako putzu batekin topo egitea. Noiz amaituko da hau? Noiz utzi beharko diogu klasera piraguan etortzeari?
NOR ITXIKO DU ZERUAN DAGOEN TXORROTA MADARIKATUA?? Ni behintzat bada denboraldi bat itxaroten ari naizela...
Jon Goikouria - 28-11-2005 23:32:08 | Categoria:
-Rutinatik at-
Gaur egun iritziak mugaturik daude. Ez naiz ari iritzi askatasunari buruz hitz egiten ari, ez.
Pertsona orok iritzia emateko dugun gaitasunari buruz ari naiz.
Txikiak ginelarik, testu baten iritzia emateko ez ziguten baldintzarik ezta irizpiderik ere ematen, baina nagusitu egiten ari gara eta urteek aurrera egiten dutela nabari da. Batxilergoa ikasten hasi ginelarik
iritzia emateko urrats batzuk ematen zitzaizkigun. Aurrerago,
iritziaren luzeera kontrolatzera ere heldu dira.
Kasu honetan
Nazioarteko Harremanak ikasgaiari buruz ari naiz. Eskatutako lana egin eta gero, iritzia ematea eskatzen digu (ondo iristen diot). Baina lan osoak 3 orrialde izan behar ditu gutxienez. Zergatik itzulinguruka ibili erantzuna hortxe bertan baldin badago? gure iritziak 5 lerrotako paragrafotxo bat besterik okupatzen ez badu? edo kontrakoa, gure iritziak 5 orrialde okupatzen badu?
Zergatik mugatzen digute iritzia? zergatik irizpide batzuk jarraitu behar ditugu? (ordena mantentzeko ez bada behintzat). Iritzia subjektibotasunaren seinalea da eta norberak jakin behar du nola idatzi nahi duen. Azken batean, horrela jarraitzen badugu, etorkizunean iritziak mugaturik eta guztiz objektiboak izango dira eta guk ez dugu hori nahi. Ezta?
Jon Goikouria - 28-11-2005 00:22:46 | Categoria:
-aRgAzKiAk-
Informatikan ere badago larregi aspertzen denik.
Jon Goikouria - 27-11-2005 23:33:50 | Categoria:
Albisteak

"
Gatibu", "
Soziedad Alkoholika" (S.A), "
Berri Txarrak", "
Barricada" eta "
Ene Bada!" musika taldeak izan ziren pasadan azaroaren 26an, Larrabasterran ospaturiko Ikasle Egunaren protagonista nagusiak. Jaialdiari arratsaldeko zortziak aldera eman zitzaion hasiera eta hurrengo eguneko goizeko bostetan edo izan zuen bukaera.
Jaialdiaren sarrerak agortu egin ziren, eta bertara sarzteko aukerarik gabe geratu zen jendea ere egon zen.
Gehiago irakurri
Jon Goikouria - 24-11-2005 13:57:43 | Categoria:
Albisteak
Herri Irratiak zein
Euskadi Irratiak gaur goizean aditzera eman dutenez, bart
Bermeo eta
Gernikako lagunek
lurrikara bat nozitu zuten gaueko 23:00ak aldera. Astindua
3,5 Richster eskalakoa izan zen, eta beraz sustua besterik ez zen izan. Iraupenari zegokieonez,
3 segundu besterik ez zuen iraun.
Ezbehartxoa gertatu bezain laster, Bermeoko biztanle ia guztiak kalera irten ziren bada ezpada pijamak jantzirik zituztelarik. Lurrikarak mugimendu motel - motela sortu zuen; telebistak dar - dar egiten jartzeko adinakoa. Dena dela, susto handia hartu zuten bai Bermeotarrek zein Gernikatarrek.
Eskerrik asko mapa hau hemen jartzea uzteagatik.
Jon Goikouria - 23-11-2005 23:39:14 | Categoria:
Esapideak
Zer dira Glaziarrak? "
Glaziarrek eskimalak babes hartzen duten hotel txikien aurkako atentatu handiak sortzen dituzte"
Benetazko bertsioa: "
Los Glaciares producen grandes atentados contra pequeños hoteles donde se refugian los esquimales"
Jon Goikouria - 23-11-2005 21:46:40 | Categoria:
Musika
Gaur berton honako e-mail hau jaso dut nire lagun batengatik. Albistea zegoen moduan kopiatu dut saihestu ezin izan dudalako eta beraz,
gaztelaniaz dago. Zeri buruz doan jakiteko, irudia ikusi eta gero "Gehiago irakurri" loturari sakatu.
Taldearen izena asto famatu batena da.
Pistak:
ikusi argazkia,
ikusi kategoria eta ondoren "Gehiago irakurri" lotura sakatu.
Gehiago irakurri
Zinebi-ren, Bilboko zine dokumental eta laburmetraien nazioarteko zinemaldia, 47. edizioahasi zen atzo Bizkaiko hiriburuaren Arriaga antzokian. Zinemaldia
Izaskun Bilbaok (Eusko Legebiltzarreko lehendakaria) eta
Jon Santxezek (Bilboko Udalako kultur zinegotzia) aurkeztu zuten. Aurtengo edizioan 2.570 lan baino gehiago aurkeztu egin dira; horietatik, soilik 90ek lortu dute lehiaketan sartzea. Parte hartzeari dagokionez, Estatu Espainoletik 320 lan heldu dira eta Euskaditik 40.
Epaimahaia, ohiko denez, zinema munduan aritzen diren pertsonek osatzen dute:
Jean-Pierre Rhem (Frantzia),
Mia Engberg (Suetzia),
Pavel Giroud (Kuba),
Jaime Rosales (Espainia) eta
Alexander J. Seiler (Alemania).
Urte asko daramatzat Zinebi zinemaldira joaten eta niretzat urteko gertkizun garrantzitsuenetariko bat da. Beti ere, nire betiko laguna dena
Beñat Bustamante eta
Luisma Egiraun gidoilariari esker. Luismak beti aste osorako gonbidapenak bidaltzen dizkio Beñat Bustamanteri eta, horri esker, nik ere zine independiente ederraz goza dezaket.
Atzo, beraz, irrikitan joan ginen Beñat eta biok Arriaga antzokira. 20:00etan hasi zen aurkezpena. Gero, laburmetraiak ikusteko unea iritsi zen. Lehiaketan parte hartzen zuten lan euskaldunak ikusi genituen atzo eta orain modu laburrean komentatuko ditut:
Gehiago irakurri
Jon Goikouria - 21-11-2005 23:57:39 | Categoria:
Erreportageak

Azaroak 20 toki berezia izan zuen Sondikako agenda kulturalean.
IX.Eskulangintza, Nekazaritza, eta Abeltzaintzako azokaz geroztik, 7 egun igaro eta gero, alegia,
II. Tuning ibilgailuen kontzentrazioa ospatu zen. Ospakizun honek eskulangintza azokako toki berberean izan zuen tokia;
Sondikako tren geltokiaren ondoko aparkalekuan, alegia.
Gehiago irakurri
Jon Goikouria - 21-11-2005 10:46:43 | Categoria:
-Rutinatik at-
Ostirala zen, eta hamaikak aldera izango ziren tipo hark haren koadrilaren lonjarako 20 euro ingresatzera joan zenean. Dirudienez, libreta komun bat dute euren gastuak antolatzeko eta ingresuak astiro - astiro hasiz doaz bertan.
Etxeruntz joan baino lehen "
20 euro ingresatzera noa" esan zigun guztioi eta horrela egin zuen; bankura joan eta hura ezustekoa hura hartu zuena. 11:10etan klasera berriro sartzera gindoazela, arnaseztuka eta presaka hurbildu zitzaigun lagun hura, urdurik eta esan beharrekoa nola esan jakin barik.
"
2.000 euro ingresatu dizkidate" esan zigun. Neu, pertsonalki ezin izan nion barreari eutsi aurrezki libreta erakutsi zidanean. Hasiera batean 20 eurotxo zirenak 2.000 izatera pasatu ziren. Pozaren pozaz etxerantz jo zuen lagunei horren berri emateko.
Baina poztasun hark gutxi iraun zuen; 60 minutu gutxi gorabehera,
BBK bankuko dei bat jaso zuenean diru hura bertan errakuntzaz jarrita zegoela esanez.
Jon Goikouria - 21-11-2005 00:54:29 | Categoria:
-aRgAzKiAk-
Nork zioen etorkizunean komun originalik egongo ez zela?
Jon Antolin Txarroalde - 20-11-2005 13:23:48 | Categoria:
Orokorra

Azaroak 17an iksleon nazioarteko eguna izanik,
Ikasle Abertzaleak eta bestelako taldeek mobilizazio eguna prestatu zuten Bologna Prozesua delakoaren aurka manifestatzeko.
Ikasle Abertzaleak ezagutarazi duenez,
Leioako kanpusean ikasleen
%95ak egin zuen greba eta
Bilboko manifestaldian 4.000 lagun bildu egin ziren. Datu gehiago ikusteko Ikasle Abertzaleak duen
web guneko atal honera jo ezazue.
Hementxe dituzue manifestaldian ateratako argazkiak:
Gehiago irakurri
Jon Antolin Txarroalde - 19-11-2005 13:00:58 | Categoria:
Orokorra
Es l´hora d'alçar la veu contra els imperis ocupants. L'hora de la solidaritat amb tots els pobles oprimits del nostre món.
L´hora de trencar els murs del feixisme. L´hora d'estimar la nostra terra, perquè la volem lliure i no d'altra manera!
Palestina, Sahara, Kurdistan... begirune osoz:
Salam Alaikum! Solidaritat internacionaliste!

Galiza ceive! Puxa Asturies dixebra!
VISCA ELS PAISOS CATALANS! Propera estació: INDEPENDÈNCIA!

Eta nola ez,
GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA! Gure lurra defendatzen jarraituko dugu! Ez daudenak, geure bihotzetan eroango ditugu. Gurea maitatuz, zainduz eta borrokatuz askatasuna lortuko dugu. Gure eguna helduko da!
Agafant el relleu de la lluita que altres ens han deixat els pobles seran lliures!

Allò que busca aquest missatge no es més que uneix la nostra lluita amb la lluita d'altres pobles oprimits i perseguits!
I per això:
Solidaritat amb tots els pobles que lluitan per la seua independècia! / Independentzia lortzeko borrokan ari diren herri guztienganako elkartasuna!
Jon Goikouria - 17-11-2005 23:29:23 | Categoria:
Esapideak
"
Sancho Panza era muy aficionado al vino, a las mujeres y a las drogas"
Benetazko bertsioa: "
Sancho Panzak ardoa, emakumezkoak eta drogak gustuko zituen"
Ibai Barrios - 17-11-2005 12:36:11 | Categoria:
Musika
Musika talde baten CD-a erosten dugunean, etxera heldu eta jarraian gure musika aparatuan jartzean , entzuten dugun lehenengo aldian musikari erreparatzen diogu, gehienbat, baina barneko liburuxka hartuz gero, letrak garrantzi handia daukatela ohartzen gara. Bitakoraren txoko honetan musika talde ezagunen letrak nahiz letra-zatiak jasotzea izango dut helburu. Oraingo honetan
Berri Txarraken Jaio.Musika.Hil azkenengo diskotik bi abestien zati bat aukeratu dut, oso onak iruditzen zaizkidalako diskoaren letrak. Kantuen izenburuak
Oreka eta
Jaio. Musika. Hil dira:
"Lider bat behar dugula dio liderra izan nahi duenak" (Oreka).
"Ardi txuria sentitzen garelako artalde beltzean, ardi beltza sentitzen garen moduan, artalde txurian" (Jaio.Musika.Hil)
Kantuon hitzak
Musikazblai webgunean aurkitu ditzakezue,
taldearen web orrian oraindik ez baitaude.
Ibai Barrios - 17-11-2005 11:38:39 | Categoria:
Orokorra
Larrabasterran (Sopela) ospatuko den jaialdirako 9 egun soilik falta direnean, ekintzek aurrera jarraitzen dute. Gaur bertan,
Ikasle Abertzaleak eta
Izquierda Universitaria ikasleon mugimendurako taldeak Bolognako prozesuaren aurkako manifestaldia antolatu dute Deustuko San Pedro plazan, 11:30-tik aurrera, "Arkatzak zorrozteko garaia da" lelopean. Bestalde, Ikasle Egunerako sarrerak jada salgai daude ohiko salmenta tokietan, 13 eurotan jaialdia baino lehen erosiz gero eta 17 eurotan jaialdiaren egunean bertan erosten badira.
Jaialdia aurkezten duten kartelak ikusi ahal izan dituzue hainbat lekuetatik, iragarkia prentsan ere atera delarik. Ikasle Egunerako ekitaldi asko prestatu dira Larrabasterran, eta antolatzaileek eguna heltzeko zain daude. Euskal Herriko hainbat tokietatik jendea espero da, jaialdia ospatu den beste urteetan bezala, hala ere, eguraldia lagun izatea komeni da, nahiz eta karpa erraldoia jarriko duten ere.
Hau izango da egun horretarako prestatu duten ekitaldia: 15:00-etatik aurrera era guztietako joku zein malabareak egongo dira, geroago, 20:30-etan inguru, ekitaldi politikoa antolatu dute karpa erraldoian. Eta azkenik, gaueko kontzertu-jaialdia izango da, bertan hainbat euskal musika talde parte hartuko dutelarik, horien artean,
BERRI TXARRAK,
GATIBU,
BARRICADA,
SOZIEDAD ALKOHOLIKA eta
ENE BADA! taldeak.
Horrez gain, kontzertua amaitu eta gero jaia aurrera jarraituko du Larrabasterran, beraz girorik ez da faltako Bizkaiko herri honetan. Garraioaren kontua dela eta,
Metro Bilbaok gau osoko zerbitzua prestatu du eta Euskal Herriko hainbat tokitik autobusak aterako dira. Informazio gehiago izan nahi ezkero,
Ikasle Abertzaleak duten web orrian sartu besterik ez duzue egin behar.
Jon Antolin Txarroalde - 14-11-2005 19:24:05 | Categoria:
Orokorra
Emule-ren erabiltzaileak bazarete agian hurrengo artikuluaren gaia ez zaizue berria egingo. Azken bolada honetan
P2P programa honen erabiltzaileok
ZamBoR 2 izeneko erabiltzaile baten mezuak etengabe jasotzen egon gara. Honek bakarrik
"conected" eta "disconected" esaten digu behin eta berriro. Baina ez da benetazko erabiltzailea; antza denez,
SGAE-k hedatutako
SPAM-a baizik.

Oraindik ez dakigu ziur SGAE-ren enkargua den, batzuk, bi hacker israeldarren operazioa izan dela aitortzen baitute. Hala ere, segurtasun osoz dakigu gutxienez Estatu Espainolean eta Italian ari dela. Posible da bi estatu hauen egileen elkarteetarako egina izatea
ZamBor 2 delakoa.
Gutxi dakigu
ZamBor 2-ren inguruan, baina izan daiteke, beste SPAM askok bezala,
troyano-ren bat izatea. Posible da ere bot honek birusa bezala jokatzea eta deskargak ezabatzea;
erabiltzaile askok ZamBoR 2-ren mezuak jaso ditugunetik konexioaren abiadura jaitsi zaigulako, 0kbps-ra ere ailegatu delarik.
Eta hori ez da guztia.
ZamBor 2 sortu dutenek datu base bat daukate mezua jaso dugun guztion IP-ekin.
¡FITXATURIK GAUDE! Ez dakigu zertarako... baina ziur ez dela helburu on baterako.
Har dezakegun erabakirik onena spam madariktu honetaz libratzea da. Oso erreza da. E-mule-n "
Preferencias" sakatu behar duzue eta gero "
Seguridad" atala aukeratu. Aterako den leihoa horrela konfiguratu behar duzue:
Gehiago irakurri
Jon Goikouria - 14-11-2005 12:41:11 | Categoria:
Erreportageak

Ohikoa denez, azaroaren 13an IX. Eskulangintza, nekazaritza eta abeltzaintza azoka ospatu zen Sondikan. Egun euritsua bazen ere, horrek ez zuen eraginik izan bertara joan zen jendearengan. Giro zen Sondikan atzoko Igandean.
Ekitaldi kulturalak goizeko 10:00etatik arrastiko 14:30etara izan zuen iraupena eta denbora tarte horretan hainbat ekintza ospatu ziren Ikurriña plaza eta Sondikako tren geltokiaren inguruan.
Gehiago irakurri
Jon Goikouria - 14-11-2005 00:06:35 | Categoria:
-aRgAzKiAk-
2. mundu gerran katxondeoa ere bazegoela baieztatzen du argazki honek.
Jon Goikouria - 13-11-2005 23:24:45 | Categoria:
Esapideak
'
Estimulantes del sistema nervioso: "El café, el tabaco y las mujeres."'
Benetazko bertsioa: '
Sistema nerbiosoaren estimulanteak: "kafea, tabakoa eta emakumezkoak."'
Jon Antolin Txarroalde - 09-11-2005 20:21:52 | Categoria:
-aRgAzKiAk-
Gaur
Uribe Kostako herri marinel batera hurbilduko gara:
Plentzia. Hemen duzue aurtengo urriaren 16an atera nuen argazkia:
Plentziako zubia, udazkeneko ilunabar eder batean.
Ibai Barrios - 08-11-2005 19:36:40 | Categoria:
Orokorra
Marta Cibelina kazetariak Miguel Boseri buruzko gertaera bat jaso zuen atzo "20 minutos " dohaneko egunkarian. Bere esanetan, kantari famatu hau Javier Alvarez kantautorearen kontzertua ikustera joan zen; honaino, dena egoera normala irudituko zaizue. Baina, geroago, eta kontzertua aurrera zihoala, Bosek Londreseko
homeless baten itxurarekin eta whiski baso bat eskuan zeukala, agertokian azaldu zen, nahiz eta inoren gonbidapenik izan ez.
Javier Alvarez bere aurrean ikusten zegoenaz ohartu, baina jotzen jarraitu zuen. Une horretan, legioko "El novio de la muerte" abestia kantatzen zegoela, Bosek mikrofonoa hartu eta abesten hasi zen, baina abestu baino, alkoholaren eraginez edo abestia erdizka eta gaizki abestera baino ez zen ailegatu, Javier Alvarez bere itxura era onean mantentzen zuen bitartean. Azkenean, eta modu egoki batez, kantautore gixajoa bere tekniko baten laguntzaz, eta modu onean, Bose oholtzatik joatea lortu zuten.
Alkohola edanez gero, denok nahi ez ditugun gauzak egitera arriskatzen gara, ikusi dugun moduan.
Artikulua "20 Minutos" debaldeko egunkaritik atera dut. Bertsio originala ikusi nahi ezkero, jo
http://www.20minutos.com web orrira.
Jon Goikouria - 08-11-2005 15:07:23 | Categoria:
-aRgAzKiAk-
Etxebizitzen prezioak garestiegiak direla diotenentzat.
Eskerrik asko www.yonkis.com webguneari.
Jon Antolin Txarroalde - 06-11-2005 18:38:15 | Categoria:
Orokorra

Aurtengo uztailaren 15, 16 eta 17an Bilbo zirkuitu bihurtu zuten
Udaletxeko boteretsuek Renault enpresaren eta azpiegitura enpresen mesedetara. Zirkuitu horren aurkako erreakzioa nabaria izan zen. Testuinguru horretan bertan jaio zen “
Zirkuiturik EZ!” plataforma. Plataforma hainbat elkartek osatu zuten, besteak beste:
Deustu, Zorrotzaurre eta Olabeagako auzokideak;
Herria Aurrera,
Ekologistak Martxan,
Eguzki,
Biziz Bizi,
Lanbroa Emakumeen Elkartea,
LAB, etab.
World Series (edo horrelako zerbait) zirkuituari alde positiboren bat aurkitzea ezinezkoa da. Aldiz, puntu negatiboak ugariak eta anitzak dira; eta, bereziki, Deustuako auzotarrontzat. Zirkuituak gure auzoaren zati batzuen suntsipena eragin du, adibidez, Botika Zaharreko parkea. Lasterketak burutu baino hilabete bat lehenago hasi ziren auzoa inkomunikatzen eta hesi zein alanbreekin setiatzen. Gainera, egun horietan auzokide pilo batek aparkatzeko arazo larriak izateaz gain,beste askori (batez ere Botika Zaharrekoei) autoak bere garajeetatik ateratzera behartu zituen “Bilbao Urban Circuit” delakoak.
Gehiago irakurri
Jon Goikouria - 05-11-2005 15:48:40 | Categoria:
-Rutinatik at-

Denok dakigu zer den horoskopo bat. '
Profesional' batek egindako zure zodiako seinuari buruzko aurreikuspen bat. Ala ez? Horoskopoak, orokorrean hurrengo egunetan gertatuko zaizuna kontatu egiten dizu. Normalean egunkari eta aldizkarietan topatu ditzakegu. Eta gainera, interneten topatzeko errezak ere badira.
Edonola ere, hau ez da gauza berria. Arakatzen ari zaren kategoria honek "
Rutinatik at" du izena. Zergatik ote? zuk zeuk irakurri.
Gehiago irakurri
Jon Goikouria - 03-11-2005 18:42:20 | Categoria:
-Rutinatik at-
Goseak amorratzen daude E.H.Uko fotokopiagailuak. Fotokopia batek 4 xentimo balio du baina haren prezio baxuak zeresan asko darkar.
Duela hiruzpa lau egun nazioarteko harremanei buruzko lan bat egitera joan nintzen
E.H.Uko liburutegi zentralera. Liburuak bilatu ostean, informazioari buruzko fotokopia batzuk ateratzea erabaki nuen. 50 hain zuzen ere. Ongi da, ba 50 fotokopia guztietatik 7 alditan papera trabatu zitzaidan fotokopiagailuaren barnean.
Gizarte zientzietako fotokopiagailu basati bat biktima baten zain
Hain dira zaharrak bertako fotokopiagailuak, ezen 'ongi' ateratzen diren kopiak kalitate eskasekoak dira. Eta gainera hori: papera jan egiten dute nahi dutenean. Fotokopiak egiten amaitzean fotokopiagailuen teknikoa nirudien; zazpi aldiz ireki behar izan nuen tramankulu zakar hura.
Gehiago irakurri
Jon Goikouria - 02-11-2005 18:20:10 | Categoria:
-aRgAzKiAk-
Batek baino gehiagok windows-en fan zoroa dela dirudi...
Jon Goikouria - 02-11-2005 17:53:39 | Categoria:
Esapideak
"
Baldin eta bi elementu ezberdin elkar konbinatzen badira, bi konposatu ezberdin emateko, lehenengo konposatuan, elementu baten kantitate finko batekin konbinatzen den bigarren elementuaren kantitatea hori, bigarren konposatuan lehenengo elementu kantitatearekin konbinatzen den bigarren elementuaren kantitatearen arteko erlazio zenbaki sinplean"
"Daltonen Lege Berria", Julen Sarasola, "Txorierri institutuko" Kimika
irakaslea (2005/09)