Unibertsitateko fotokopiagailuak: zu jateko zain
Jon Goikouria - 03-11-2005 18:42:20 | Categoria: -Rutinatik at-
Goseak amorratzen daude E.H.Uko fotokopiagailuak. Fotokopia batek 4 xentimo balio du baina haren prezio baxuak zeresan asko darkar.Duela hiruzpa lau egun nazioarteko harremanei buruzko lan bat egitera joan nintzen E.H.Uko liburutegi zentralera. Liburuak bilatu ostean, informazioari buruzko fotokopia batzuk ateratzea erabaki nuen. 50 hain zuzen ere. Ongi da, ba 50 fotokopia guztietatik 7 alditan papera trabatu zitzaidan fotokopiagailuaren barnean.

Gizarte zientzietako fotokopiagailu basati bat biktima baten zain
Hain dira zaharrak bertako fotokopiagailuak, ezen 'ongi' ateratzen diren kopiak kalitate eskasekoak dira. Eta gainera hori: papera jan egiten dute nahi dutenean. Fotokopiak egiten amaitzean fotokopiagailuen teknikoa nirudien; zazpi aldiz ireki behar izan nuen tramankulu zakar hura.

Ikusten denez, fotokopiagailuak hondaturik daude
Nire aburuz, nahita jaten dituzte hainbete paper. Zergatik izorratu bestela hainbeste ikasleen fotokopiak? Xentimos xentimo, txorakeria badirudi ere, gure Euskal Herriko Unibertsitatea aberasten ari da fotokopiagailu basatien kontuagatik.
Horretaz aparte, ez dute dirurik itzultzen, eta euro bateko txanpona sartzen duzunean ez dago atzera pausurik. Atera beharreko fotokopiak egindakoan 2 aukera dauzkazu:a) Bihotz onekoa bazara: soberan den dirua bertan uztea, beste ikasle batek erabilera emateko.
b) Zeken hutsa bazara: zeure eskua mila aldiz fotokopiatu.
Arriskutsuak dira, eta beraz, kontu handia izan, eta ez itzazue bistatik galdu, gutxien espero duzuen momentuan ezbeharren bat eduki nahi ez baduzue...
Comentarios (1) - Referencias (0)
