Horoskopoak direla eta ez direla
Jon Goikouria - 05-11-2005 15:48:40 | Categoria: -Rutinatik at-
Denok dakigu zer den horoskopo bat. 'Profesional' batek egindako zure zodiako seinuari buruzko aurreikuspen bat. Ala ez? Horoskopoak, orokorrean hurrengo egunetan gertatuko zaizuna kontatu egiten dizu. Normalean egunkari eta aldizkarietan topatu ditzakegu. Eta gainera, interneten topatzeko errezak ere badira.Edonola ere, hau ez da gauza berria. Arakatzen ari zaren kategoria honek "Rutinatik at" du izena. Zergatik ote? zuk zeuk irakurri.
Beste egunean ikusi nuena ez zen batere normala izan. www.yonkis.com web orrialdea arakatzen ari nintzela (askotan egiten dudan bezala), arreta deitu zidaten horoskopei buruzko 3 link topatu nituen.
Lehenengo linka "20 Minutos" aldizkariari buruz zihoan. Antza denez, duela bi urte, eguneroko aldizkari honek honako horoskopo hau zekarren haren azken orrialdeetariko batean. "20 Minutos"eko aldizkari honetan, nabaria denez, zenbait hackerrek esku sartu zuten eta "Tauro" zodiako seinukoen aurreikuspena radikalki aldatu zuten.

Tauro, guztiz desfasaturik(argazkia handiturik)
Hurrengo bi linkak, aldiz, "Nueva Línea"ko aldizkariari erreferentzia egiten diete. Hemen ez zuen inork ere esku sartu, baina horoskopo gisa kasu xelebrea da, eta argitaratzea merezi duela uste dut nik.
Hau topa daiteke lehehengo link-ean. Horoskopo xelebre hau pasadan urtean jasotakoa izan zen.
Bigarren link-ak ere ez da labur geratzen: horoskopo honetan "Cancer" seinua izan da kaltetuena. Ikustea besterik ez dago; ezetz asmatu ze pelikularekin erlazionatzen duen?

Cancer. Ez dago hitzik.
Eskerrik asko www.yonkis.com webguneari argazki hauek emen eskegitzea uzteagatik
Comentarios (1) - Referencias (0)
