Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!!

Zirkuitu gehiagorik ez

Aurtengo uztailaren 15, 16 eta 17an Bilbo zirkuitu bihurtu zuten Udaletxeko boteretsuek Renault enpresaren eta azpiegitura enpresen mesedetara. Zirkuitu horren aurkako erreakzioa nabaria izan zen. Testuinguru horretan bertan jaio zen “Zirkuiturik EZ!” plataforma. Plataforma hainbat elkartek osatu zuten, besteak beste: Deustu, Zorrotzaurre eta Olabeagako auzokideak; Herria Aurrera, Ekologistak Martxan, Eguzki, Biziz Bizi, Lanbroa Emakumeen Elkartea, LAB, etab.

World Series (edo horrelako zerbait) zirkuituari alde positiboren bat aurkitzea ezinezkoa da. Aldiz, puntu negatiboak ugariak eta anitzak dira; eta, bereziki, Deustuako auzotarrontzat. Zirkuituak gure auzoaren zati batzuen suntsipena eragin du, adibidez, Botika Zaharreko parkea. Lasterketak burutu baino hilabete bat lehenago hasi ziren auzoa inkomunikatzen eta hesi zein alanbreekin setiatzen. Gainera, egun horietan auzokide pilo batek aparkatzeko arazo larriak izateaz gain,beste askori (batez ere Botika Zaharrekoei) autoak bere garajeetatik ateratzera behartu zituen “Bilbao Urban Circuit” delakoak.


Eta horrekin ez da arazoa amaitu. Esparru ekonomikora joanda diruaren despilfarru zentzu-gabekoa salatu behar dugu. 9 milioi euro baino gehiago inbertitu zen lasterketan; horietatik, ez zen xentimo zikin bakar bat ere joan auzokoen mesedeetarako. Udaletxeak galeren zein mozkinen %25aren erantzule egin zen bitartean, dirua errekuperatzeko asmoa zuela zion. Hori bai helburu makala! 9 milioi euro, ia-ia 1.500 milioi pezeta zaharretan. Kantitate ikaragarri hori baino askoz gutxiagorekin aldaketa eta hobetze neurri ugari egin litezke: polikiroldegiaren erreforma osoa, Botika Zaharreko parkearen zabaltzea Erriberako erabili gabeko guneetara, Arangoitiko igogailuaren konponketa, Berrizko ibarra txukundu, frontoia eztali eta azpiegitura minimoak jarri, komertzio txikia indartzeko kanpainak, bidegorri sare oso bat eraiki eta, gainera, ekintza kultural zein auzoko jaiak, olentzero eta ihauteriak subentzionatzea.

Baina hori ez zen izan Azkuna eta bere lagunen hautaketa. Bilboko Udalak, eskumaren helburu ekonomikoei erantzunda, zirkuitu suntsitzailea eraiki zuten Bilbo potentziatzeko; Monakoren parean jartzeko, alegia. Errealitatea oso ezberdina da geuretzako: zarata ikaragarriak, ingurugiroaren kaltetze erraldoia, isolamendua… eta azkenean garapen jasangarriaren suntsipena.

Bilboko zabalunearen merkatarientzat berri ona izan zen, noski, bakoitzak bere interesen alde jotzen du beti. Bilboko erdialdea ez zen isolaturik geratu eta lasterketak erakarritako pertsonak hara joan ziren kontsumitzera. Baina Deustua alde horretatik ere ez zuen ezertxo ere ez atera ere mesederako. Deustutik zirkuituaren erdia pasa zen gutxi gora-behera. Baina, halere, auzotarrok eta kanpokoak banaturik gelditu ginen hormigoizko hesiengatik. Gu inkomunikaturik eta haiek hemen kontsumitzerik ez zuten. Ziur aski Deustuko merkatari inozo apur batzuek probetxua atera nahi izan zuten egoerari, baina…

Bilbao Urban Circuit nazkagarri hau ez zen uztailan amaitu. Beste bi urtez, gutxienez, jasan beharko dugu. Momentuz, Zirkuiturik EZ! plataformak sinadura ugari bildu zituen zirkuituaren lehenengo atalean. Honakoan sinatu ez bazenuen hurrengoan zure laguntza behar-beharrezkoa izango da! Bilbo ez da zirkuitu bat, baizik eta, arazo ugari eta larriak dituen hiria. Zirkuituaren dirua auzoen beharretarako! ZIRKUITURIK EZ!

Informazio gehiagorako, BizizBizi-ren webguneko ORRIALDE HAU IRAKURRI.

Referencias

Dirección para referencias

Comentarios


Recordar datos


Tomatoes, Factories & Flying Machines!!! Copyleft. Tomatoes, Factories & Flying Machines-eko eduki guztiak kopiatu eta hedatu ditzakezu baina beti ere nondik atera duzun aipatuz. Besterik ez. Mila esker.
Domeinu hau sindika ezazu hauek erabiliz: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Bitakora hau Bitacoræ-gaz mantentzen da.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009