Miguel Bose kantari famatuari buruzko gertaera bat
Ibai Barrios - 08-11-2005 19:36:40 | Categoria: Orokorra
Marta Cibelina kazetariak Miguel Boseri buruzko gertaera bat jaso zuen atzo "20 minutos " dohaneko egunkarian. Bere esanetan, kantari famatu hau Javier Alvarez kantautorearen kontzertua ikustera joan zen; honaino, dena egoera normala irudituko zaizue. Baina, geroago, eta kontzertua aurrera zihoala, Bosek Londreseko homeless baten itxurarekin eta whiski baso bat eskuan zeukala, agertokian azaldu zen, nahiz eta inoren gonbidapenik izan ez.Javier Alvarez bere aurrean ikusten zegoenaz ohartu, baina jotzen jarraitu zuen. Une horretan, legioko "El novio de la muerte" abestia kantatzen zegoela, Bosek mikrofonoa hartu eta abesten hasi zen, baina abestu baino, alkoholaren eraginez edo abestia erdizka eta gaizki abestera baino ez zen ailegatu, Javier Alvarez bere itxura era onean mantentzen zuen bitartean. Azkenean, eta modu egoki batez, kantautore gixajoa bere tekniko baten laguntzaz, eta modu onean, Bose oholtzatik joatea lortu zuten.
Alkohola edanez gero, denok nahi ez ditugun gauzak egitera arriskatzen gara, ikusi dugun moduan.
Artikulua "20 Minutos" debaldeko egunkaritik atera dut. Bertsio originala ikusi nahi ezkero, jo http://www.20minutos.com web orrira.
Comentarios (0) - Referencias (0)
