Sondikako IX. Eskulangintza, Nekazaritza eta abeltzaintza azoka
Jon Goikouria - 14-11-2005 12:41:11 | Categoria: Erreportageak
Ohikoa denez, azaroaren 13an IX. Eskulangintza, nekazaritza eta abeltzaintza azoka ospatu zen Sondikan. Egun euritsua bazen ere, horrek ez zuen eraginik izan bertara joan zen jendearengan. Giro zen Sondikan atzoko Igandean.Ekitaldi kulturalak goizeko 10:00etatik arrastiko 14:30etara izan zuen iraupena eta denbora tarte horretan hainbat ekintza ospatu ziren Ikurriña plaza eta Sondikako tren geltokiaren inguruan.
Agendari zegokionez, goiz – goizetik hasita txistulariak eta dultzainarien animazioarekin hasi zen erakusketa. Aurrerago, 11etan, Bizkaiko txakolina eta Idiazabal gaztaren dastaketa egon zen. Geroxeago, 11:30etatik azoka itxi arte, Abere ferratze erakusketa. Eta amaitzeko, eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 14:00etaraino Ponyak eta haurrentzako herri – kirolak egion ziren.

Zaldi mardulak ere egon bazeuden azokan ikus daitekeenez.
Erakusketan hainbat saltoki zeuden, baina nagusiki, 4 alor nagusi bereiz zitezkeen ekitaldi osoan:
•Nekazaritza – abeltzaintzarekin loturiko tresnak eta animalien erakusketa. •Eskuz egindako tresna zaharrak.
•Euskal Herriko gastronomiarekin loturiko produktuak.
•landareen salketa.
Produktu horiez aparte, bazeuden kamisetak, zapatak… eta eskuz egindako produktu mota horiek ere. Dendatxoak jendez gora zeuden euria zela eta, baina ez zirudien inor kezka zezakeen arrazoia zenik.

Animalia asko pertsonak baino handiagoak ziren.
Produktuen prezioei zegokienez, orokorrean, esan beharrekoa da nahiko garesti zeudela, batez ere gehien saltzen ziren produktu horiena: taloak eta Euskal Tartak direlakoenak (gaztelaniazko Pasteles Vascos). Taloen prezioa saltoki guztietan 4 €koa zen eta Euskal Tartena 7 €koa. Hori bai, produktu guztiak oso gozoak zeuden eta gutxi baziren ere, guztiak apur bat dastatzeko aukera egon zen behintzat.
Arratsaldeko 14:30etan ekitaldiari amaiera eman zitzaion eta dendatxoak ixten hasi ziren. Azoka hau Bizkaiko Foru Aldundia, Sondikako Udala eta BBK-ren eskutik ospatu ahal izan da.
Datorren urterarte orduan!
Comentarios (0) - Referencias (0)
