Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!!

ZamBoR 2: SGAE-ren eraso berria ote? "¿Ahora la Ley actúa? ¡Pues nosotros respondemos!"

Emule-ren erabiltzaileak bazarete agian hurrengo artikuluaren gaia ez zaizue berria egingo. Azken bolada honetan P2P programa honen erabiltzaileok ZamBoR 2 izeneko erabiltzaile baten mezuak etengabe jasotzen egon gara. Honek bakarrik "conected" eta "disconected" esaten digu behin eta berriro. Baina ez da benetazko erabiltzailea; antza denez, SGAE-k hedatutako SPAM-a baizik.

Oraindik ez dakigu ziur SGAE-ren enkargua den, batzuk, bi hacker israeldarren operazioa izan dela aitortzen baitute. Hala ere, segurtasun osoz dakigu gutxienez Estatu Espainolean eta Italian ari dela. Posible da bi estatu hauen egileen elkarteetarako egina izatea ZamBor 2 delakoa.

Gutxi dakigu ZamBor 2-ren inguruan, baina izan daiteke, beste SPAM askok bezala, troyano-ren bat izatea. Posible da ere bot honek birusa bezala jokatzea eta deskargak ezabatzea; erabiltzaile askok ZamBoR 2-ren mezuak jaso ditugunetik konexioaren abiadura jaitsi zaigulako, 0kbps-ra ere ailegatu delarik.

Eta hori ez da guztia. ZamBor 2 sortu dutenek datu base bat daukate mezua jaso dugun guztion IP-ekin. ¡FITXATURIK GAUDE! Ez dakigu zertarako... baina ziur ez dela helburu on baterako.

Har dezakegun erabakirik onena spam madariktu honetaz libratzea da. Oso erreza da. E-mule-n "Preferencias" sakatu behar duzue eta gero "Seguridad" atala aukeratu. Aterako den leihoa horrela konfiguratu behar duzue:



Irudian dagoen bezala aldatzen baduzue ez duzue ZamBor 2-ren mezu gehiagorik jasoko. Maiuskulak eta minuskulak dauden bezala ipini behar dira (SPAM-ak horrela datozelako, anti-spam filtroak ekiditzeko). "|" <--- Barratxo separadore hau jartzea ere oso garrantzitsua da. Separadorea Alt Gr eta 1 teklak batera sakatuta idatzi dezakezue. Funtzionatzen duela zin egiten dizuet, nik ez ditut mezu gehiagorik jaso.

Segurtasun gehiagorako beste gauza bat egitea gomendatzen dizuet. Bi programa hauetariko bat jaitsi behar duzue: "P2P HAZARD" edo "PEER GUARDIAN". Biak debaldekoak dira. Softonic edo e-Mule-tik jaitsi ditzakezue. Programa hauek IP gaizkileengandik (adibidez, Guardia Zibila, Polizia Nazionala edo Ertzaintza) babestuko dute zure ordenagailua. Aparatu polizialak etengabe ari da gure ordenagailuak espiatzen, egunen batean P2P deskargak ilegalizatzen badituzte gure kontrarako neurriak hartzeko.

Halere, ez larritu horregatik, zaila da P2P-ak ilegalizatzea. Gainera, horrelakorik gertatzen bada, "Razorback" bezalako zerbitzari suitzarrak erabiltzen jarraituko ditugu; Suitzako konstituzioak P2P-ak babesten ditu eta.


Referencias

Dirección para referencias

Comentarios


Recordar datos


Tomatoes, Factories & Flying Machines!!! Copyleft. Tomatoes, Factories & Flying Machines-eko eduki guztiak kopiatu eta hedatu ditzakezu baina beti ere nondik atera duzun aipatuz. Besterik ez. Mila esker.
Domeinu hau sindika ezazu hauek erabiliz: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Bitakora hau Bitacoræ-gaz mantentzen da.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009