Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!!

Ikasle Egunerako 9 egun falta dira

Larrabasterran (Sopela) ospatuko den jaialdirako 9 egun soilik falta direnean, ekintzek aurrera jarraitzen dute. Gaur bertan, Ikasle Abertzaleak eta Izquierda Universitaria ikasleon mugimendurako taldeak Bolognako prozesuaren aurkako manifestaldia antolatu dute Deustuko San Pedro plazan, 11:30-tik aurrera, "Arkatzak zorrozteko garaia da" lelopean. Bestalde, Ikasle Egunerako sarrerak jada salgai daude ohiko salmenta tokietan, 13 eurotan jaialdia baino lehen erosiz gero eta 17 eurotan jaialdiaren egunean bertan erosten badira.

Jaialdia aurkezten duten kartelak ikusi ahal izan dituzue hainbat lekuetatik, iragarkia prentsan ere atera delarik. Ikasle Egunerako ekitaldi asko prestatu dira Larrabasterran, eta antolatzaileek eguna heltzeko zain daude. Euskal Herriko hainbat tokietatik jendea espero da, jaialdia ospatu den beste urteetan bezala, hala ere, eguraldia lagun izatea komeni da, nahiz eta karpa erraldoia jarriko duten ere.

Hau izango da egun horretarako prestatu duten ekitaldia: 15:00-etatik aurrera era guztietako joku zein malabareak egongo dira, geroago, 20:30-etan inguru, ekitaldi politikoa antolatu dute karpa erraldoian. Eta azkenik, gaueko kontzertu-jaialdia izango da, bertan hainbat euskal musika talde parte hartuko dutelarik, horien artean, BERRI TXARRAK, GATIBU, BARRICADA, SOZIEDAD ALKOHOLIKA eta ENE BADA! taldeak.

Horrez gain, kontzertua amaitu eta gero jaia aurrera jarraituko du Larrabasterran, beraz girorik ez da faltako Bizkaiko herri honetan. Garraioaren kontua dela eta, Metro Bilbaok gau osoko zerbitzua prestatu du eta Euskal Herriko hainbat tokitik autobusak aterako dira. Informazio gehiago izan nahi ezkero, Ikasle Abertzaleak duten web orrian sartu besterik ez duzue egin behar.

Referencias

Dirección para referencias

Comentarios


Recordar datos


Tomatoes, Factories & Flying Machines!!! Copyleft. Tomatoes, Factories & Flying Machines-eko eduki guztiak kopiatu eta hedatu ditzakezu baina beti ere nondik atera duzun aipatuz. Besterik ez. Mila esker.
Domeinu hau sindika ezazu hauek erabiliz: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Bitakora hau Bitacoræ-gaz mantentzen da.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009