Musika taldeen letrei buruz
Ibai Barrios - 17-11-2005 12:36:11 | Categoria: Musika
Musika talde baten CD-a erosten dugunean, etxera heldu eta jarraian gure musika aparatuan jartzean , entzuten dugun lehenengo aldian musikari erreparatzen diogu, gehienbat, baina barneko liburuxka hartuz gero, letrak garrantzi handia daukatela ohartzen gara. Bitakoraren txoko honetan musika talde ezagunen letrak nahiz letra-zatiak jasotzea izango dut helburu. Oraingo honetan Berri Txarraken Jaio.Musika.Hil azkenengo diskotik bi abestien zati bat aukeratu dut, oso onak iruditzen zaizkidalako diskoaren letrak. Kantuen izenburuak Oreka eta Jaio. Musika. Hil dira:"Lider bat behar dugula dio liderra izan nahi duenak" (Oreka).
"Ardi txuria sentitzen garelako artalde beltzean, ardi beltza sentitzen garen moduan, artalde txurian" (Jaio.Musika.Hil)
Kantuon hitzak Musikazblai webgunean aurkitu ditzakezue, taldearen web orrian oraindik ez baitaude.
Comentarios (0) - Referencias (0)
