Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!!

Sondikako II. Tuning autoen erakusketa

Azaroak 20 toki berezia izan zuen Sondikako agenda kulturalean. IX.Eskulangintza, Nekazaritza, eta Abeltzaintzako azokaz geroztik, 7 egun igaro eta gero, alegia, II. Tuning ibilgailuen kontzentrazioa ospatu zen. Ospakizun honek eskulangintza azokako toki berberean izan zuen tokia; Sondikako tren geltokiaren ondoko aparkalekuan, alegia.

Giro izan zen Sondikan ere igande honetan. Pasadan urtean Tuning autoen lehenengo erakusketa ospatu eta presentzia ona eduki zuela ikusi eta gero, bigarren erakusketa bat ospatzea erabaki zuen Sondikako Udalak.

Goiz – goizetik bazegoen jendea autoak ikusteko zain. Arratsaldeko 15:00ak arte jende mordoa bildu zen geltokiaren inguruan Bumping musikaren zaratarekin batera, gaur eguneko autoez aparte, antzinako beste batzuk ere ageri zirelako; besteak beste, betidaniko “Seiscientos”ak, eta Jaguarren bat ere handik bazebilen. Baina arratsaldeko 15:00ak geroztik antzinakoak joaten hasi ziren eta gaur egunekoei leku egin zieten. Hauen artean goitik behera Tuneaturiko Seat Leon, Peugeot 206, Seat Ibiza, Citroën Saxo… eta era horretako autoak ikusi ahal izan ziren.

Ekitaldi honen babesa Sondikako Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Reberder Tuning Club-ak eman zuten (Club honen ekitaldi batzuk ikusteko klikatu hemen "SuperTuning" aldizkaritik ateratakoak). Kontzentrazio honetan ibilgailu Tuning-a zuen edonork parte har zezakeen. Kontzentrazioaren iraupenak eguerditik arratsaldeko 20:00etara izan zen gutxi gorabehera. Seguritateari dagokionez, kritika bat egi behar diot Sondikako udalari: iaz ere ikusi nuen begiraleak aukeratzerakoan Sondikako gazteak hautatzen dituela. Horri ondo deritzot, baina eragin negatiboa izan ohi dute; hau da, langileen artean ez dago inolako konpetentziarik. Argazkiak atera eta gero, peto hori bat zeraman begirale bat ikusi ahal izan nuen espaloian jesarrita liburu mardul bat irakurtzen. Horiek bai gogoak horiek! Segi aurrera Sondikako udala!!

Eguerdiko 12etatik 13etara ekitaldian parte hartuko zutenen izen ematearen epea zabaldu zen. Geroxeago, 15:00etan, partaideentzako Lunch berezi bat prestatu zitzaien, eta bukatzeko, arratsaldeko 19:00etan Argiteria saioa izan zen. Horren guztiaren ondoren, partaideei opari bana banatu zitzaien bertan parte hartzeagatik.

Denbora igaro ahala, jendea motel – motel aparkalekua husten hasi zen ekitaldiari bukaera emanez. Hona hemen ekitaldiko hainbat argazki.


Peugeot 306 modeloa.


Peugeot 206 modeloa.


Jaguar XLS bat.


Aurreko Jaguar XLSa.


Jaguarren logotipoa.

Referencias

Dirección para referencias

Comentarios


Recordar datos


Tomatoes, Factories & Flying Machines!!! Copyleft. Tomatoes, Factories & Flying Machines-eko eduki guztiak kopiatu eta hedatu ditzakezu baina beti ere nondik atera duzun aipatuz. Besterik ez. Mila esker.
Domeinu hau sindika ezazu hauek erabiliz: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Bitakora hau Bitacoræ-gaz mantentzen da.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009