Azaroak 26; Ikasle Egun hezea
Jon Goikouria - 27-11-2005 23:33:50 | Categoria: Albisteak
"Gatibu", "Soziedad Alkoholika" (S.A), "Berri Txarrak", "Barricada" eta "Ene Bada!" musika taldeak izan ziren pasadan azaroaren 26an, Larrabasterran ospaturiko Ikasle Egunaren protagonista nagusiak. Jaialdiari arratsaldeko zortziak aldera eman zitzaion hasiera eta hurrengo eguneko goizeko bostetan edo izan zuen bukaera. Jaialdiaren sarrerak agortu egin ziren, eta bertara sarzteko aukerarik gabe geratu zen jendea ere egon zen.
Sarreraren prezioa 13€koa izan zen aurretik erosita baldin bazegoen, baina, horrenbesteko dirua xautu arren, giro izan zen ezbairik gabe. Eguraldiak egoera okertu zuen; bai eszenatokiko karpa zein txosnen kokapena lurrez eta hautsez beteriko zelai batean kokaturik zegoelako. Honi guztiari ura gehitzen baldin badiogu lokatza lortzen dugu. Eta horrelakoa izan da igaro berri den larunbata: zaparrada izugarria izan zen gau osoan hotzaz eta haizeaz aparte. Ez zegoen praka barrenak lokatzez zikindurik ez zituenik.Batzuen ustez, Ikasle Abertzaleek antolaturiko jaialdi honen karparen ideia ez zen oso ona izan: jende gehiegi zegoelako bertan zegoen eraikin hain txikiarentzako, baina beno, moldatzea besterik ez zegoen, eta horrela izan zen.
Beraz, musika, jaia eta entretenimendua egon, egon zen. Baina aipatzekoa da lokatza ere ez zela falta izan igaro berri den 2005eko azaroaren 26ko gau euritsu eta triste honetan.
"Drogas"-en karikatura webgune honetatik aterata dago. Eskerrik asko!!
Comentarios (1) - Referencias (0)
Referencias
Comentarios
-
Eta lokatzaz aparte, IA-ko kide batzuen jarrera salatu behar dogu ere, gazte asanbladako kideei euren komunikatua irakurtzen ez zietelako utzi, "plangintzaren barruan" ez zegoelako. Plangitzaren barruan ez zegoen IA-ko kide horiek erakutsitako berekoikeria. Azkenean, komuniaktua irakurtzea lortu zen, baina baimen barik, bultzadakaz eta...
Comentario de Julian hace 4 años y 49 meses
