Iritziak mugatu egiten dizkigute
Jon Goikouria - 28-11-2005 23:32:08 | Categoria: -Rutinatik at-
Gaur egun iritziak mugaturik daude. Ez naiz ari iritzi askatasunari buruz hitz egiten ari, ez. Pertsona orok iritzia emateko dugun gaitasunari buruz ari naiz. Txikiak ginelarik, testu baten iritzia emateko ez ziguten baldintzarik ezta irizpiderik ere ematen, baina nagusitu egiten ari gara eta urteek aurrera egiten dutela nabari da. Batxilergoa ikasten hasi ginelarik iritzia emateko urrats batzuk ematen zitzaizkigun. Aurrerago, iritziaren luzeera kontrolatzera ere heldu dira.
Kasu honetan Nazioarteko Harremanak ikasgaiari buruz ari naiz. Eskatutako lana egin eta gero, iritzia ematea eskatzen digu (ondo iristen diot). Baina lan osoak 3 orrialde izan behar ditu gutxienez. Zergatik itzulinguruka ibili erantzuna hortxe bertan baldin badago? gure iritziak 5 lerrotako paragrafotxo bat besterik okupatzen ez badu? edo kontrakoa, gure iritziak 5 orrialde okupatzen badu?
Zergatik mugatzen digute iritzia? zergatik irizpide batzuk jarraitu behar ditugu? (ordena mantentzeko ez bada behintzat). Iritzia subjektibotasunaren seinalea da eta norberak jakin behar du nola idatzi nahi duen. Azken batean, horrela jarraitzen badugu, etorkizunean iritziak mugaturik eta guztiz objektiboak izango dira eta guk ez dugu hori nahi. Ezta?
Comentarios (0) - Referencias (0)
