Nork itxiko du txorrota?
Jon Goikouria - 28-11-2005 23:51:22 | Categoria: -Rutinatik at-
Euria eta euria. Duela pare bat aste hasi zuenetik ez du ateri. Zer egingo diogu guk? Nire ustez ez da batere normala. Hotza eta haizearekin dator normalean azken egunotan eta ez dago fenomeno hau janzkera egokirik gabe jasan dezakeenik.
"Txokua"ko klasekideek argi uzten duten bezala: "Gabonak ate joka" daude, baina ez gabonak soilik. Tenperaturek behera eta behera egiten dute, eta euriak gora eta gora egiten du aldi erean. Nahita egiten "dutela" dirudi; udan bero jasangaitza edonon, eta azaroaren azken bi asteetan norbaitek aire girotuarekin batera ur txorrota irekita utzi du antza denez.
Errepidean sekulako ur - balsak sortzen ari dira eta beldurra ematen du era horretako putzu batekin topo egitea. Noiz amaituko da hau? Noiz utzi beharko diogu klasera piraguan etortzeari? NOR ITXIKO DU ZERUAN DAGOEN TXORROTA MADARIKATUA?? Ni behintzat bada denboraldi bat itxaroten ari naizela...
Comentarios (0) - Referencias (0)
