Zinebiren ez-jarraipena
Jon Antolin Txarroalde - 29-11-2005 18:23:58 | Categoria: Orokorra
Hasteko, barkamena eskatzea. Zinebiren jarraipena egiten hasi nintzelako eta ez nuelako amaitu. Arrazoia: faringoamigdalitis-a eta berak eragindako sukar altua izan da. Gaixorik egotea putada handia da. Handiagoa kontuan hartzen badugu zinemaldi honen jarraitzaile sutsua naizela kontuan hartzen badugu. Beraz, nahiz eta saio guztietarako gonbidapena neukan ezin izan dut joaterik. Tira, gutxienez hobeto nago eta bihar klasera joan ahal izango naiz, egun asko galdu behar izan baititut. Hala ere, sari nagusiak zeintzuk diren esango dizkizuet.
Sari Nagusia Obreras saliendo de la fábrica fikziozko laburmetrai txilenoak eroan zuen (Jose Luis Torres Leiva).
Euskal Zinearen Sari Nagusia Isabel Herguerak irabazi zuen La gallina ciega animaziozko filmagatik.
Elías Querejetaren karrerari omenaldia egin zitzaion eta honek Urrezko Mikeldia irabazi zuen.
Comentarios (0) - Referencias (0)
