"White Noise" filmeko aurpegiak: ispirituak ote?
Jon Antolin Txarroalde - 30-11-2005 20:21:25 | Categoria: Zinearen unibertsoa
Asteburu honetan gaixorik nengoela "White Noise" pelikula ikustea erabaki nuen. Beldurrezko pelikulak asko gustatzen zaizkit eta oso entretenigarriak dira, beraz, hara hor aukera ederra arratsaldea pasatzeko. Pelikularen gidoia nahiko orijinala da, ez baitago transkomunikazio eta psikofonien inguruko ekoizpen askorik. Hala ere, ez da oso filme ona, batez ere duen amaiera sinpleagatik.Beno, harira joango naiz. "White Noise" ikusten nengoela, zintaren azken laurdenean, bi plano nahiko jarraietan aurpegi bi ikusten zirela konturatu nintzen. Ispirituen aurpegi bi, alegia. Ziur nago zintaren ekoizleen kontua dela... muntai bat besterik ez. Hala ere hementxe jarri dizkizuet nik neuk DVD-atik ateratako frame-en lau screenshot ea zer deritzozuen.



Comentarios (0) - Referencias (0)
