Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!!

Asteko Argazkia (2005/12/28)


Txakur eta Katuei Matrix filmearen monoa sartu zaie.

SkalariaK Kafe Antzokiko 10. urteurrenean

Itzela, egundokoa, sekulakoa. Horiek dira nire ustez pasadan ostegunak 22 SkalariaK taldeak Bilboko Kafe Antzokian eskaini zuen kontzertua definitzeko aditzondorik egokienak.

Gaueko 22:00ak aldera hasi zen kontzertua. Sarreran, SkalariaK taldearen produktuak saltzen zituen dendatxo bat zegoen, eta behin atea zeharkatuz, eszenatokia. Egia esateko, Kafe Antzokia era honetako ikuskizunak ikusteko toki larregi txikia da, baina horrela izan da 10 urtez (Kafe Antzokiak 10 urte bete berri dituelako).


Gehiago irakurri

NEGUA

Goizaldeko ordubiak
Kriseilu hautsien azpian
Amatxo izan zitekeen

Gaur negua da Gasteizen
Soilik maitaleek ez dute
Berogailuen beharrik

Andra baltzak kantoietan
Ez dute berogailurik
Ezta ere maitalerik

Zatoz, etxe barrura, nire ondora
Noa, etxe barrura, zure ondora

Kristalak erortzen dira
Zerrailik gabeko portalean
Arreba izan zitekeen

Zuretzat ez printze azulik
Ez duzu horren beharrik
Hain bakarrik ez zaude

Gaur negua da Gasteizen
Zerua oskarbi da barren
Emakume ederrentzat

Zatoz, etxe barrura, nire ondora
Noa, etxe barrura, zure ondora


Mikel Urdanagrin-en "Heldu Artean" diskatik hartutako kanta.

Guybrush Threepwood Wikipedian!!

Hau da hau bitxikeria! Nork esango luke egunen batean Lucas Arts-eko eta Monkey Island (hau ez da webgune ofiziala, existitzen ez delako) Bideojokoen protagonista den Guybrush Threepwood-ek wikipedian bere toki propioa izango zuela?


Guybrush Threepwood wikipedian.

Horrela da, bai. Gainera, Guybrush-en artikulu honetan hainbat lotura ageri dira Monkey Island ordenagailuko jokoaren protagonistei buruzkoak: Elaine Marley, LeChuck... haien artean.

Monkey Island jokoari buruz dakizuonei hurrengo galdera hau egiten dizuet: Zergati deitzen da Guybrush Threepwood GUYBRUSH? Erantzuna ez dakizuten horiei hona hemen arrazoia: Guy ingeleses 'mutiko' esan nahi du, eta Brush programaren fitxategien luzapen izenetik dator; .brush-etik hain zuzen ere. Abizenari dagokionez, lehiaketa batean erabaki zen THREEPWOOD terminoa, besterik gabe abizen original bat topatzea oso zaila zelako. Harrigarria ezta?

Beste aurkikuntza ikaragarri bat Wikipediaren eskutik. Esker onak!

Hona hemen artikuluari buruz irakurri nahi duzuenoi wikipediatik kopiaturiko testua

Gehiago irakurri

Asteko argazkia (2005/12/19)


Hiru txakur friki.

Greene-eko lege berezi bat

"Greenen, New Yorken, ilegala da kakahueteak jaten ari garen bitartean espaloietan zehar atzera joatea kontzertu bat dagoenean."

Benetazko bertsioa: "En Greene, Nueva York, es ilegal comer cacahuetes y andar hacia atrás por las aceras cuando hay un concierto."

E.H.U.k asko maite gaitu

E.H.U.k asko maite gaitu: Euskara maila neurtzeko duela pare bat aste eginiko testa eta gero, E.H.U.k lauhilabetero egiten dizkigun froga beldurgarrien daten argitalpena egin du: ongi entzun duzue, bai, lehen ebaluazioko azterketen datak ate joka daude!!!!!

Hona hemen putada handi honen argibideak (behartuta sentitu naiz, baina beno):

•2006eko URTARRILAK 24: HISTORIA

•2006eko URTARRILAK 26: IKERKUNTZA METODOAK eta TEKNIKAK

•2006eko URTARRILAK 30: NAZIOARTEKO HARREMANAK

•2006eko OTSAILAK 1: KOMUNIKABIDEEN EREDUAK

•2006eko OTSAILAK 3: MARKETING

•2006eko OTSAILAK 7: GORPAL

Batxilergoa amaitu zenetik, gabonetako oporrak lasai egoteko garaia baino, estresa eragiteko garaian bihurtu da askorentzat. Hori dela eta, langostinoak eta turroiekin batera, supermerkatuko karrora gabonak patxadaz igarotzeko Tila pakete pare bat gehitzea komeni dizuet estresari aurre egiteko.

Gainera, ez dugu ahaztu behar, azterketak baino lehen Marketingeko lana aurkeztu behar dugula gutako denok eta Ikerkuntza Metodoak eta Teknikak ikasgaiaren lana entregatu behar dugula urte berria estreinatu bezain laster.

Hau guztiau ikusita, zorte ona opa dizuet denoi, eta ea stres horri aurre egitea lortzen diogun... eta lasai; gabonak ikasten egoteaz aparte gozatzeko ere daude eta!



Artikuluko argazkiari buruz: botanikari buruz ezagutza minimo bat duzuenoi, arraroa irudituko zitzaizuen Tila lorearen argazki bat jarri baino Kamomila lorearen argazki bat jarri dudala. Arrazoia hurrengoa da: Google webgunean sartu naiz Tila lorearen argazkiren bat topatzeko asmoarekin, baina "argazkiak" sekzioan sartzean (Imágenes), eta "Tila" hitza tekleatzerakoan espero ez nituen argazki batzuekin topo egin dut. Argazki horietan zer agertzen zen jakiteko, 'Tila' hitza zuek zeuen kabuz Google webgunean idaztea da, eta komentariorik baduzue, bertan ixtea besterik ez duzue!!

Edonola ere, eskerrik asko kamomilaren argazkia utzi didan webguneari!

Tofafly-ra sartzeko panela

Aupa! Badakizue diseinuan aritzea eta bitakoraren taulak eraldatzea gustatzen zaidala. Gaur bitakora hobetzeko baliabide on bat sortu dudala uste dut.

Badakizue edonoren bitakorara sartzeko http://www.bitacoras.com gunera jo behar dugula lehenbizi eta gero han datorren panelean datuak sartu. Bitakora sortu genuen lehen unetik pentsatu nuen horrela denbora galtzen dela. Joan den urtean, berriemaile sisteman aritzen ginenean, bitakoratik zuzenean sartzeko aukera genuen.

Beno ba, trasteatzen ibili ondoren, menu.bit fitxategia eraldatu dut eta orain tofafly-ko kideok (Ibai Barrios, Jon Goikouria eta hirurok) hemendik bertatik sar gaitezke gure panelera.

Honela geratu da panela (ez saiatu hemen idazten; irudi bat da):

O.G.T Olabeagako Gaztetxean!

Datorren ostiralean, 2005eko abenduaren 16an, O.G.T Punk - Ska taldeak Olabeagako gaztetxean (Bilboko auzoa) kontzertua eskainiko du. Mateos, Monki, Pisburg eta Kanporen taldeaz aparte, "Dentadura Postiza", "Libertad Condizional" eta beste talde batzuen presentzia izango da bertan.

Gaztetxeko kontzertuak arratsaldeko 19:30etan hasiko dira eta gauerdian izango dute amaiera gutxi gorabehera. Eskainiko duten kontzertuan, Kortatu eta The Clash-en bertsioak jotzeaz aparte, beraiek sorturikoak ere eskainiko dituzte.

Beraz, bertara hurbiltzeko asmoa duzuenoi bertan ikusiko dugu elkar eta animatu zaitezte!!!

Eskerrik asko Ander Mateosi argazkia hemen jartzea uzteagatik

Negu Gorriak taldearen historia eta bestelakoak DVD batean jasota

Irunen (Gipuzkoa) 1990. urtean Fermin eta Iñigo Muguruza anaiek eta Kaki Arkarazok sorturiko talde mitikoak DVD bat kaleratu dute orain dela gutxi, non bertan taldearen historia, kontzertuak nahiz bestelako bitxikeriak aurkituko ditzakegu.

Esan bezala, taldea aipatutako lau hiru pertsonek sortu zuten, baina geroago batu zitzaizkien Mikel Kazalis zarauztarra (Estigia, Anestesia, 2 Kate), gaur egun Kuraia taldeko baxularia dena eta bestetik Mikel Abrego andoaindarra, BAP!!!, Nacion Reixa, Fermin Muguruzaren bakarkako ibilbidean nahiz Anari taldeeetan ezaguna izan dena bateriajole moduan eta gaur egun Andoaingo Garate estudioetan lan egiten duena.

DVDan denetarik aurki dezakegu, Radio Rahim taldearen lehenengo bideoklipatik hasita, Anaitasunan 92an emandako kontzertu oroigarritik pasatuz, eta taldearen historian hain garrantzitsuak izan ziren bi kontzertutik pasatuz: Oiartzungo Hitz Egin kanpaina ospatzeko jaialdi erraldoia, 95. urrian ospatua Esan Ozenki zigiluko (gaur egungo Metak izenez ezagutzen dena) hainbat taldeekin batera eta taldearen azken lau kontzertuak 2001. otsailean, Galindo koronelarekin zuten auzia irabazi baitzutelako.

Baina taldearen historian denak ez dira momentu onak izan. Hasteko, Galindo koronelak 1995. urtean bertan taldeari isun bat jarri zion "Ustelkeria" izeneko abestiagatik, non bertan taldeak koronel famatuaren pasadizo bat kontatzen zuen. Isuna 15 milioikoa izan zen, eta taldeak egoerari aurre egiteko Hitz Egin kanpaina sortu zuen. Bertan, Euskal Herriko musikari, musika talde zein kolektibo politiko askok taldeari euren elkartasuna adierazi zieten. Kanpaina taldeak eginiko "Ideia Zabaldu TOUR 95"-ren barnean gauzatuz joan zen eta ekimen hau Oiartzunen urte bereko urriaren 28an Esan Ozenki zigiluaren barnean zeuden taldeekin egindako jaialdi erraldoi batean bukatu egin zen. Azkenik, taldea 1996. urteko abenduan desegin zen eta Iruneko Bertso-Hop diska eta liburu dendan emandako azken prentsaurrekoan ziotenez, Galindoren auzia irabaztea lortzen bazuten, amaiera kontzertua emateko agindua eman zuten euren jarraitzaile nahiz elkartasuna adierazi zietenei eskerrak emateko.

Eta hala izan zen. Taldeak Galindoren aurkako auzia irabazi zuen eta agindutako kontzertuak eman zituen "Geurea da garaipena" lemapean. Jendearen eskaera handia izan zela eta, taldeak prestatutako bi kontzertuei bat gehitu zioten 2001. urteko otsailean, oso arrakastatsuak izan zirenak.

Azkenik, esan beharra dago talde honek zeresan handia eman zuela Euskal Herrian nahiz kanpoan eta urrats handia ere utzi zuela denon artean. DVDa ikusi ez baduzue, hemendik gomendatzen dizuet ikus dezazuen, pena merezi du eta talde handi honen historian sakontzeko. Nota bezala, 9 bat emago nioke, nire ustez abesti batzuk falta baitira, baina diseinuaren aldetik aipatu behar da oso txukuna gelditu egin dela.

Asteko Argazkia (2005/12/12)


Astea ondo hasteko, hona hemen neska panpoxa bat!!.

Skalariak-ren diska berri osoa entzungai gure radio-blog-an

Entzun ditzakezue jada "Luz Rebelde", SKALARIAK taldearen 5. lana, gure Tofafly irratian!

Gore ogia

Rarchaburi-ko (Talandia) okin batek bere bezeroei harritzea erabaki zuen ogi ezberdinak erabiliz. Nola? Argazkian ikusten duzuen bezala, ogiari ebaki-berri dauden gorputz atal ezberdinen itxura emanez.

Etekin ekonomikoak ateratzea ez zen okinaren helburua, baizik eta filosofia budistaren oinarrizko arau bat frogatzea: "Ez utzi zure begiek engainatu zaitzaten"

Eskailera berriak Deustuko Zubian: "Million Euro Stairs"


Joan den astean Deustuako Botika Zaharreko erriberatik pasiatzen nengoela, Deustuko Zubiaren azpitik pasatzerakoan ezusteko handia hartu nuen zubiko eskailerak desagertu zirela ikusterakoan. Obretan ari ziren. "Bazen garaia!" pentsatu egin nuen; eskailerak zaharrak eta potrosoak baitziren. Etxera heltzerakoan Bilboko Udalaren triptiko informagarri bat aurkitu nuen. Bertan Deustuko Zubiko eskailera berrien proiektua azaltzen zen.


Jarduketaren gutxi gorabeherako iraupena 9 hilabetekoa izango da. Eskailerak ez dira merkeak izango, milioi bat euro ingurukoa; kalkulatutako inbertsioa 980.000 eurokoa baita.



Ondoren proiektuaren ezaugarriak azalduko dizkizuet:

Aurrekariak:

Botikazarrako eskailerak lotura egokia dira Deustuko zubia eta Deustuko Herria batzeko. Hala ere, hiritarrek ez dituzte gehiegi erabiltzen. Eskaileraren ezaugarriak direla eta, segurtasun gutxiko gunetzat jotzen da, argi gutxi duelako eta ikusten ez diren ertzak dituelako. Gainera, garbitasun falta handiko eskailerak dira eta hezetasun handikoak (askotan txixa usaina nabaria da ere).

Proiektuaren helburua:

Segurtasuna, balio estetikoa eta Deustuarekiko irisgarritasuna hobetzea da proiektu honen helburua. Gainera, eskailera horien inguruko oinezkoentzako eremua handitu eta hobetuko da, eta Deustuko zubiaren hiri balioa azpimarratuko da; aldi berean, segurtasun gutxiko leku posible bat ezabatuko da.

Horrelakoak izango dira eskailerak:



Aurreikusitako lanak:

1- Itsasadarretik hurbilen dagoen espaloia handitzea. Horretarako, San Inaziorako bideko erreietariko bat kenduko da; autobusen geralekua espaloiaren eremu zabalenetara mugituko da.

2- Eskailerak berrituko dira, eta hemendik aurrera garbitasuna eta argitasuna izango da haien ezaugarri nagusia.

3- Lau argiztapen mota jarriko dira, erabiltzaileek zona guztia ikus dezaten eta eskaileretara segurtasun handiagorekin sar daitezen.

4- Eraikuntza, bederatzi metroko desnibela gaindituko duena, helize itxurakoa izango da. Eraikuntzak hormigoi eta altzairuzko egitura izango du.

5- Zoladura gogorra eta ez-irristakorra izango da.

Jarraian, nire iritzia eta kritika irakurri dezakezue proiektu honen inguruan:

Gehiago irakurri

Platero y Tu-ren diska kalean da jada; berandu eta gaizki.

Platero y Tu rock talde bilbotarra 2002.urtean banandu zen 12 urtez kaña ematen egon ondoren. Oso berri tristea izan zen taldearen jarraitzaileontzat. Fitok, Fito&Fitipaldis proiektuarekin jarraitzea erabaki zuen; Iñaki "Uoho", Extremodurorekin kitarjole bezala eta Juantxu "Mongol" eta Jesus "Maguila", euren aldetik, La Gripe rock talde berriarekin hasi ziren.

Azken birarik ez... azken kontzerturik ere ez. Taldeak agur ezan zuen betirako. Halere, "Hay Mucho Rock&Roll" diska grabatzeko berriz batu egin ziren. Diska honetan kanta zaharrak berriz grabatu zituzten soinu kalitate hobeago bat emateko. Taldeak diskaren bigarren atal bat aterako zuela zin egin zuen. Hiru urte luze igaro eta, azkenean, 2005eko udazkenaren hasierarako prest zegoen "Hay Mucho Rock&Roll"-ren bigarren atala.

DRO-k (Platero y Tu-ren lanak kaleratzen dituen disketxe multinazionala) azaroaren 28an diska kalean egongo zela anuntziatu zuen. Baina ez. Beti bezala itxaron behar izan dugu. Gaur atera da bigarren atala.

Diska formatu ezberdinetan aurki dezakegu. Lehenengoa: "Hay Mucho Rock&Roll"-ren bigarren atala + DVD bat kontzertu batekin. Bigarrena: "Laburpen diska" delakoa. Honek Lehenengo eta bigarren atalen hainbat kantu jasotzen ditu (timo hutsa). Hirugarrena eta azkenengoa: BOX SET-a. Kutxa honetan Lehenengo atala + Bigarren atala + 2DVD (Kontzertua eta taldearen bideoklip guztiak) + Liburuxka bat testu eta argazki bitxiekin datoz. 30€ inguruko salneurria du azkenengo honek.

Ikusten duzuenez Plateroren jarraitzaileok ez gara deus DRO disketxearentzat. Ahalik eta diru gehien ateratzea da bere helburu bakarra; "exprimir la burra" esan omen dute batzuk. Bat egiten dut azkenengo esapide horrekin.

Nik (beste jarraitzaile askok bezala) lehenengo atala erosi nuen 15€tan. Eta orain 30€ gehiago gastatu behar ditut kutxa osoa nahi baldin badut. Orduan zertarako erosi nuen lehenengo atala? Zergatik ez dute atera beste kutxa bat lehenengo atala gabekoa? Ezinezkoa ote zuten hutsune bat uztea bigarren kutsa batean lehenengo atala aldez aurretik genuenok bertan sartzeko? Ez. Extremoduroren errekopilatorioarekin horixe egin zuten: bi kutxa ezberdin atera, bata osoa eta bestea hutsune batekin lehenengo atala sartzeko (merkeagoa zena, noski).

Diferentzia da Extremoduro ez dela banatu, alegia, "bizirik" dagoela eta, beraz, DRO-k taldean dirua inbertitzen jarraituko du. Platero "hilda" dagoenez ez du bertan dirurik inbertitu nahi, baizik eta dirua atera eta besterik ez.

Kutxa erosiko dut taldearen jarraitzaile sutsua naizelako txikia nintzenetik. Baina taldeagatik erosiko dut soilik (Platero y Tu ez baita DRO-ren erabakien erantzulea); ez diot DRO disketxeari inoiz ere xentimo bakar bat gehigo emango.

Atxarte Salbadorri ongi-etorria

Atxarte Salbador preso deustuarrari omenaldia egin zitzaion ostiralean Done Petri plazan (San Pedro). Bertan Deustuko herriko jende multzo dexente bildu egin ginen Atxarteri ongi-etorria emateko. Omenaldian dantzariak hainbat dantza eskeini zioten Atxarteri; era berean bertsoak bota zioten, Deustuko "otxoteak" abestu egin zioten, eta Deustuko Askatasunak eta Batasunak komunikatu bi irakurri zituzten. Amaieran, Atxartek hitz batzuk esan zituen eta euskal preso politikoak "etxean behar ditugula" aldarrikatu zuen.

Omenaldia arratsaldeko 20:00etan izan zen eta gero, gaueko 21:30etan, afaria ospatu zen Deustuko Herriko Tabernan bere omenez.

Atxarte Salbador 2004ko uztailean bahitu, torturatu eta espetxeratu zuen Estatu Espainolak. Aurtengo azaroaren 24an behin-behineko askatasunean utzi zuten eta hileko 1ean eta 15ean epailearengana joan behar izango du.

ATXARTE ONGI ETORRI! EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!
GATAZKAREN KONPONBIDERAKO AMNISTIA OSOA!

Asteko argazkia (2005/12/05)


Argazkilari honek badaki zer den argazkia behar den momentuan ateratzen.

Christina Desforges, musu baten biktima

Pasadan azaroaren 29an, 15 urteko Christina Desforges nerabe kanadiarra bere mutil lagunaren musu baten ondorioz hil egin zen. Mutil honek, antza denez, ordu batzuk lehenago kakahuete - kremadun sandwich bat jan egin zuen, eta berak ez zekien Christinak krema horren propietateei alergia ziela.

Gehiago irakurri

Haizeteak utzi dituen ondorioak

Abendua gaizki hasi gara zalantzarik gabe. Bart, 2005eko abenduaren 1ean, haizete izugarria jasan genuen Bizkaiko toki askotako biztanleok. Sondika gutxienez gogor astinduriko herria izan genuen ezbairik gabe. Edonola ere, iturri batzuek diotenez, Deustuan ere aipaturiko haizetea ere egon, egon zen.

Gehiago irakurri

Skalariak Bilboko Kafe Antzokian

Aurretik: 8,00 euro (Kafe Antzokia, Power Records). Takilan: 10,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 5,00 euro.

Skalariak taldekoek Luz Rebelde, euren bosgarren diskoa aurkeztuko dute zuzen - zuzenean Bilboko Kafe Antzokian, 2005eko abenduaren 22an (osteguna) gaueko 22:00etan. Berriro ere skalarien berezko ikutu hori ageri zaigu eta ostera ere publikoa harritzea lortu dute hain berezia duten esentzia hori galdu barik. Honek zalantza izpirik gabe, bai estatuko eta baita nazioarteko merkatuetako ateak ireki dizkie. Luz Rebelde birarekin dabiltza Txilen, Alemanian, Italian, Suitzan... Musikari dagokionez esan dezakegu, disko honek kultura eta estilo berriak hausnartzen dituela, batzuetan jamaikar musikatik aldenduz.... Hala ere disko guztian barna usaindu ahal izanen duzue Skalariak-en ohiko Jamaikako 60. hamarkadako ikuittu hori. Kantuetako batean 80. hamarkadako talde mitiko bati omenaldia ere egiten zaio.

Bertan ageri den informazioa Kafe Antzokiko webgunetik aterata dago hitzez hitz. Bertan taldeari buruzko informazio apur bat dator. Espero dut zeuen gustukoa izatea!!

Gehiago irakurri

Sofistak eta guda punikoak

"Nortzuk ziren Sofistak? - Guda punikoetan zeuden Sofocles-en jarraitzaileak"

Benetazko bertsioa: "¿Quiénes eran los Sofistas? Los partidarios de Sófocles en las guerras púnicas"

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!! Copyleft. Tomatoes, Factories & Flying Machines-eko eduki guztiak kopiatu eta hedatu ditzakezu baina beti ere nondik atera duzun aipatuz. Besterik ez. Mila esker.
Domeinu hau sindika ezazu hauek erabiliz: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Bitakora hau Bitacoræ-gaz mantentzen da.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009