Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!!

Christina Desforges, musu baten biktima

Pasadan azaroaren 29an, 15 urteko Christina Desforges nerabe kanadiarra bere mutil lagunaren musu baten ondorioz hil egin zen. Mutil honek, antza denez, ordu batzuk lehenago kakahuete - kremadun sandwich bat jan egin zuen, eta berak ez zekien Christinak krema horren propietateei alergia ziela.

Saguenay-ko ospitalera eraman egin zuten lehen bait lehen (Quebec-eko probintzia, iparraldean 250 kilometrotara), baina alferrikakoa izan zen ahalegina, alergiari aurre egin ezin izan zitzaiolako eta beraz, bertan hil zelako.


Kakahuete bat.

EFE agentziak aditzera eman duenez, Christinak bideo pelikula bat ikusten ari zen bere 16 urteko mutil lagunarekin, eta azken honek musu eman zion. Ordu batzuk lehenago, lehen esan dudan bezala, mutilak kakahuetea - kremazko sandwich bat jan omen zuen, eta horrek erreakzio alergiko bat sortu zuen Christinaren gorputzean. Mutilak ez zekien kakahuete - kremari inolako alergiarik zioenik. Gazteak arnasketa sisteman geldialdi bat jasan zuen eta berehala ospitalera eraman zuten, eta bertan adrenalinazko txerto bat eman zioten, baina ez zuen inolako eraginik izan.

AEBetan, 50 - 100 pertsona hil egiten dira urtero kakahueteek sortzen duten erreakzio alergikoa dela eta.

Gaiarekin lotura duten estekak:

Terra

Noticias ya.com

Yucatan.com

Hemen agertzen den informazio guztia mundovisual.blogia.com bitakoratik ateratakoa da. Eskerrik asko!!

Referencias

Dirección para referencias

Comentarios


Recordar datos


Tomatoes, Factories & Flying Machines!!! Copyleft. Tomatoes, Factories & Flying Machines-eko eduki guztiak kopiatu eta hedatu ditzakezu baina beti ere nondik atera duzun aipatuz. Besterik ez. Mila esker.
Domeinu hau sindika ezazu hauek erabiliz: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Bitakora hau Bitacoræ-gaz mantentzen da.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009