Haizeteak utzi dituen ondorioak
Jon Goikouria - 02-12-2005 13:06:37 | Categoria: Albisteak
Abendua gaizki hasi gara zalantzarik gabe. Bart, 2005eko abenduaren 1ean, haizete izugarria jasan genuen Bizkaiko toki askotako biztanleok. Sondika gutxienez gogor astinduriko herria izan genuen ezbairik gabe. Edonola ere, iturri batzuek diotenez, Deustuan ere aipaturiko haizetea ere egon, egon zen.Zuhaitzetako hosto helduak lasterketan balira legez ari ziren errepidetik, eta azken honek sorturiko korronteak arriskutsuak izatera heldu ziren; besteak beste, Erandio elektrizitate barik geratu zen denboralditxo batean.
Ondorioak gaur goizean bertan ikusi ahal izan dira Sondikan behintzat: zatza kontainer mordoa zegoen lurrean botata, edonon. Norbaitek bata bestearen atzetik bota zituela zirudien. Beste hainbeste esan behar da Deustuari buruz, baina kasu honetan, kontainerrak baino, lorontziak izan zuten protagonismoa.
Hona hemen gaur goizean Sondikan harturiko hainbat argazki:

Sondikako anbulategiaren pare - parean.

Sondikako eskola publikoaren ondoan.

Errepide nagusiko bariante batean.

Errepide nagusiko bariantearen bestaldean.
Comentarios (0) - Referencias (0)
