Atxarte Salbadorri ongi-etorria
Jon Antolin Txarroalde - 05-12-2005 16:35:40 | Categoria: Orokorra
Atxarte Salbador preso deustuarrari omenaldia egin zitzaion ostiralean Done Petri plazan (San Pedro). Bertan Deustuko herriko jende multzo dexente bildu egin ginen Atxarteri ongi-etorria emateko. Omenaldian dantzariak hainbat dantza eskeini zioten Atxarteri; era berean bertsoak bota zioten, Deustuko "otxoteak" abestu egin zioten, eta Deustuko Askatasunak eta Batasunak komunikatu bi irakurri zituzten. Amaieran, Atxartek hitz batzuk esan zituen eta euskal preso politikoak "etxean behar ditugula" aldarrikatu zuen.Omenaldia arratsaldeko 20:00etan izan zen eta gero, gaueko 21:30etan, afaria ospatu zen Deustuko Herriko Tabernan bere omenez.
Atxarte Salbador 2004ko uztailean bahitu, torturatu eta espetxeratu zuen Estatu Espainolak. Aurtengo azaroaren 24an behin-behineko askatasunean utzi zuten eta hileko 1ean eta 15ean epailearengana joan behar izango du.
ATXARTE ONGI ETORRI! EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!
GATAZKAREN KONPONBIDERAKO AMNISTIA OSOA!
Comentarios (0) - Referencias (0)
