Platero y Tu-ren diska kalean da jada; berandu eta gaizki.
Jon Antolin Txarroalde - 05-12-2005 17:30:13 | Categoria: Musika
Platero y Tu rock talde bilbotarra 2002.urtean banandu zen 12 urtez kaña ematen egon ondoren. Oso berri tristea izan zen taldearen jarraitzaileontzat. Fitok, Fito&Fitipaldis proiektuarekin jarraitzea erabaki zuen; Iñaki "Uoho", Extremodurorekin kitarjole bezala eta Juantxu "Mongol" eta Jesus "Maguila", euren aldetik, La Gripe rock talde berriarekin hasi ziren.Azken birarik ez... azken kontzerturik ere ez. Taldeak agur ezan zuen betirako. Halere, "Hay Mucho Rock&Roll" diska grabatzeko berriz batu egin ziren. Diska honetan kanta zaharrak berriz grabatu zituzten soinu kalitate hobeago bat emateko. Taldeak diskaren bigarren atal bat aterako zuela zin egin zuen. Hiru urte luze igaro eta, azkenean, 2005eko udazkenaren hasierarako prest zegoen "Hay Mucho Rock&Roll"-ren bigarren atala.
DRO-k (Platero y Tu-ren lanak kaleratzen dituen disketxe multinazionala) azaroaren 28an diska kalean egongo zela anuntziatu zuen. Baina ez. Beti bezala itxaron behar izan dugu. Gaur atera da bigarren atala.
Diska formatu ezberdinetan aurki dezakegu. Lehenengoa: "Hay Mucho Rock&Roll"-ren bigarren atala + DVD bat kontzertu batekin. Bigarrena: "Laburpen diska" delakoa. Honek Lehenengo eta bigarren atalen hainbat kantu jasotzen ditu (timo hutsa). Hirugarrena eta azkenengoa: BOX SET-a. Kutxa honetan Lehenengo atala + Bigarren atala + 2DVD (Kontzertua eta taldearen bideoklip guztiak) + Liburuxka bat testu eta argazki bitxiekin datoz. 30€ inguruko salneurria du azkenengo honek.
Ikusten duzuenez Plateroren jarraitzaileok ez gara deus DRO disketxearentzat. Ahalik eta diru gehien ateratzea da bere helburu bakarra; "exprimir la burra" esan omen dute batzuk. Bat egiten dut azkenengo esapide horrekin.
Nik (beste jarraitzaile askok bezala) lehenengo atala erosi nuen 15€tan. Eta orain 30€ gehiago gastatu behar ditut kutxa osoa nahi baldin badut. Orduan zertarako erosi nuen lehenengo atala? Zergatik ez dute atera beste kutxa bat lehenengo atala gabekoa? Ezinezkoa ote zuten hutsune bat uztea bigarren kutsa batean lehenengo atala aldez aurretik genuenok bertan sartzeko? Ez. Extremoduroren errekopilatorioarekin horixe egin zuten: bi kutxa ezberdin atera, bata osoa eta bestea hutsune batekin lehenengo atala sartzeko (merkeagoa zena, noski).
Diferentzia da Extremoduro ez dela banatu, alegia, "bizirik" dagoela eta, beraz, DRO-k taldean dirua inbertitzen jarraituko du. Platero "hilda" dagoenez ez du bertan dirurik inbertitu nahi, baizik eta dirua atera eta besterik ez.
Kutxa erosiko dut taldearen jarraitzaile sutsua naizelako txikia nintzenetik. Baina taldeagatik erosiko dut soilik (Platero y Tu ez baita DRO-ren erabakien erantzulea); ez diot DRO disketxeari inoiz ere xentimo bakar bat gehigo emango.
Comentarios (0) - Referencias (0)
