Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!!

Eskailera berriak Deustuko Zubian: "Million Euro Stairs"


Joan den astean Deustuako Botika Zaharreko erriberatik pasiatzen nengoela, Deustuko Zubiaren azpitik pasatzerakoan ezusteko handia hartu nuen zubiko eskailerak desagertu zirela ikusterakoan. Obretan ari ziren. "Bazen garaia!" pentsatu egin nuen; eskailerak zaharrak eta potrosoak baitziren. Etxera heltzerakoan Bilboko Udalaren triptiko informagarri bat aurkitu nuen. Bertan Deustuko Zubiko eskailera berrien proiektua azaltzen zen.


Jarduketaren gutxi gorabeherako iraupena 9 hilabetekoa izango da. Eskailerak ez dira merkeak izango, milioi bat euro ingurukoa; kalkulatutako inbertsioa 980.000 eurokoa baita.



Ondoren proiektuaren ezaugarriak azalduko dizkizuet:

Aurrekariak:

Botikazarrako eskailerak lotura egokia dira Deustuko zubia eta Deustuko Herria batzeko. Hala ere, hiritarrek ez dituzte gehiegi erabiltzen. Eskaileraren ezaugarriak direla eta, segurtasun gutxiko gunetzat jotzen da, argi gutxi duelako eta ikusten ez diren ertzak dituelako. Gainera, garbitasun falta handiko eskailerak dira eta hezetasun handikoak (askotan txixa usaina nabaria da ere).

Proiektuaren helburua:

Segurtasuna, balio estetikoa eta Deustuarekiko irisgarritasuna hobetzea da proiektu honen helburua. Gainera, eskailera horien inguruko oinezkoentzako eremua handitu eta hobetuko da, eta Deustuko zubiaren hiri balioa azpimarratuko da; aldi berean, segurtasun gutxiko leku posible bat ezabatuko da.

Horrelakoak izango dira eskailerak:



Aurreikusitako lanak:

1- Itsasadarretik hurbilen dagoen espaloia handitzea. Horretarako, San Inaziorako bideko erreietariko bat kenduko da; autobusen geralekua espaloiaren eremu zabalenetara mugituko da.

2- Eskailerak berrituko dira, eta hemendik aurrera garbitasuna eta argitasuna izango da haien ezaugarri nagusia.

3- Lau argiztapen mota jarriko dira, erabiltzaileek zona guztia ikus dezaten eta eskaileretara segurtasun handiagorekin sar daitezen.

4- Eraikuntza, bederatzi metroko desnibela gaindituko duena, helize itxurakoa izango da. Eraikuntzak hormigoi eta altzairuzko egitura izango du.

5- Zoladura gogorra eta ez-irristakorra izango da.

Jarraian, nire iritzia eta kritika irakurri dezakezue proiektu honen inguruan:

Hasteko, proiektua beharrezkoa dela deritzot. Eskailera horiek ez zuten inolako segurtsunik ematen (batez ere gauez); gainera, zaharrak eta zikinak ziren erabat.

Dena den, berandu heldu da proiektu hau. Eskailerak beharrezkoak ziren baina aspaldiko partez. Badirudi, orain, Udalak bere burua garbitu nahi duela World Series zirkuituagatik jasotako protesta herritar masiboaren eraginez. Zirkuitu horren ondorio latzenak (isolamendua, suntsipen urbanistikoa, kutsadura...) Deustuko Herriko herrigune garrantzitsuena den Deustu auzoak pairatu zituen gehienbat.

Zirkuituan 9 milioi euro gastatu zituen Udalak eta ez du inbertitutako dirutik ezertxo ere ez errekuperatu. Deustuko Herria Aurrera plataformak despilfarru horren aurkako egindako aldarrikapena hauxe izan zen: dirua zirkuituan gastatu beharrean, auzoentzako hobetze ezberdinetan inbertitzea. Bilbo inguruan bizi garenok auzoek hobetze ikaragarriak behar dituztela ongi dakigu jada.

Deustu Herria Aurrerak jakinarazi zuenez, zirkuituan inbertitutakoa baino askoz gutxiagorekin Deustuan hobetze hauek egin zitezkeen: polikiroldegiaren erreforma osoa, Botika Zaharreko parkearen zabaltzea Erriberako erabili gabeko guneetara, Arangoitiko igogailuaren konponketa, Berrizko ibarra txukundu, frontoia eztali eta azpiegitura minimoak jarri, komertzio txikia indartzeko kanpainak, bidegorri sare oso bat eraiki eta, gainera, ekintza kultural zein auzoko jaiak, olentzero eta ihauteriak subentzionatzea.

Beraz, Azkuna jauna:

HERRIKO DIRUA AUZOEN BEHARRETARAKO!!!!
XENTIMO BAKAR BAT ERE EZ ZIRKUITUA BEZALAKO ITXURAKERI KAPITALISTENTZAT!!!!!

Referencias

Dirección para referencias

Comentarios


Recordar datos


Tomatoes, Factories & Flying Machines!!! Copyleft. Tomatoes, Factories & Flying Machines-eko eduki guztiak kopiatu eta hedatu ditzakezu baina beti ere nondik atera duzun aipatuz. Besterik ez. Mila esker.
Domeinu hau sindika ezazu hauek erabiliz: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Bitakora hau Bitacoræ-gaz mantentzen da.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009