O.G.T Olabeagako Gaztetxean!
Jon Goikouria - 13-12-2005 00:07:30 | Categoria: -iRaGaRkIaK-
Datorren ostiralean, 2005eko abenduaren 16an, O.G.T Punk - Ska taldeak Olabeagako gaztetxean (Bilboko auzoa) kontzertua
eskainiko du. Mateos, Monki, Pisburg eta Kanporen taldeaz aparte, "Dentadura Postiza", "Libertad Condizional" eta beste talde batzuen presentzia izango da bertan.Gaztetxeko kontzertuak arratsaldeko 19:30etan hasiko dira eta gauerdian izango dute amaiera gutxi gorabehera. Eskainiko duten kontzertuan, Kortatu eta The Clash-en bertsioak jotzeaz aparte, beraiek sorturikoak ere eskainiko dituzte.
Beraz, bertara hurbiltzeko asmoa duzuenoi bertan ikusiko dugu elkar eta animatu zaitezte!!!
Eskerrik asko Ander Mateosi argazkia hemen jartzea uzteagatik
Comentarios (1) - Referencias (0)
Referencias
Comentarios
-
Iep! Ni egon nintzen atzo kontzertu horietan (orain dudan ajeak mementuoro gogoratzen dit..) eta kristonak izan ziren, nahiz ta oso jende gutxi egon (musikataldeen lagunak eta gutxi gehiago..). Baina titularra gaizki idatzi duzuela uste dut. "Libertad Kondizional Olabeagako Gaztetxean!" izan beharko litzateke izenburua, baina beno.. Berandu samar hasi ziren (7:30etan izan beharrean, 9ak pasata..) eta kriston mozkorra hartu gendun. Kontzertuak primeran, eta giroa, ezin hobeto. Libertad Kondizional taldearen kontzertua, izugarria (bere koadrillaren web gunea: 25metro.bitacoras.com). Eta hori, milesker publizitateagaitik!
Aveces peces! A ratos patos!Comentario de Juliantxu hace 3 años y 48 meses
