SkalariaK Kafe Antzokiko 10. urteurrenean
Jon Goikouria - 25-12-2005 11:59:36 | Categoria: Albisteak
Itzela, egundokoa, sekulakoa. Horiek dira nire ustez pasadan ostegunak 22 SkalariaK taldeak Bilboko Kafe Antzokian eskaini zuen kontzertua definitzeko aditzondorik egokienak.Gaueko 22:00ak aldera hasi zen kontzertua. Sarreran, SkalariaK taldearen produktuak saltzen zituen dendatxo bat zegoen, eta behin atea zeharkatuz, eszenatokia. Egia esateko, Kafe Antzokia era honetako ikuskizunak ikusteko toki larregi txikia da, baina horrela izan da 10 urtez (Kafe Antzokiak 10 urte bete berri dituelako).
Kontzertua kaleratu duen disko berriaren bi abestiekin hasi zen: Sarrerarekin eta Global Musik abestiekin, alegia. Azken hau amaitutakoan, aurreko diskoetako abestiekin konbinatu zituzten falta ziren abestiak: Manifestacion, Skalari Rude Club, Vientos de Guetto, Errainuaren Modura... Edonola ere, faltan izan genuen disko berriko "Maldito" abestia.
Aipatzekoa da Hiart Leitzak izan zuen protagonismoa. Neska honek "Hartu" abestian izan zuen debuta txalotzekoa izan zen. Ahots zoragarria, dibertigarria eta ondo bezain ondo irten zitzaion ateraldia dantzatzeko duen estilo bitxiarekin.
Kontzertua gauerdiko 00:00etan amaitu zen Sólo Vivir abesti ezagunarekin. Era honetako ekitaldietan 8€ xahutzeak pena merezi du, zalantzarik gabe.
Gau hartako argazkiak ikusi nahi badituzu, ikustea besterik ez duzu:

Juantxo Skalari

Juantxo mikrofonoarekin.

Juantxo eta Hiart "Hartu" abestian.

Javiero eta Juantxo batera.

Javiero.

Hiart "Hartu" abestian.

Hiart.
Oharra: barkamena eskatzea gustatuko litzaidake artikulu hau abenduaren 28an kaleratzeagatik. Orain arte ez dut denborarik izan unibertsitateko lanak zirela eta. Beraz, barkamenak gure irakurleoi.
Argazki guztiak nik neuk ateratakoak dira.
Comentarios (0) - Referencias (0)
