Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!!

Eguraldi txarra eta tximistaren erasoa

Pasadan ostiralean, 2006ko urtarrilaren 27an, Euskal Herriak eta Espainiako zenbait zonaldek elurte izugarria jasan zuten. Tenperaturek behera egin zuten eta egoera metereologikoa asko txartu zen.

Horren ondorioz, E.H.U.k egun hartan zituen azterketak atzeratu behar zituen, eta E.H.U.ra zihoazen errepide guztiak itxi egin zituen Ertzaintzak istripu posibleak ekiditeko. Leioa egoera kaotikoan zegoen trafikoari zegokionez: irekiak zeuden errepide guztiak kotxez gainezka (bakoitza bere etxera joateko), ilera amaigabeak, izotza edonon… egoera ez zen batere ona izan.

Gehiago irakurri

Hacats gramaticalac dyrela eta ez direlah

Ikasleak ikasle garenetik hainbat gauza irakatsi zaizkigu. Hezkuntzak garrantzi handia izan du (eta izaten ari du) gure bizitzan ezbairik gabe. Oraingo honetan hezkuntzaren atal zehatz bati buruz hitz egitea gustatuko litzaidake: ortografiaz.

Gehiago irakurri

Azterketak bukatzeko gogoak

3 azterketa besterik ez dira geratzen lehen lauhilabeteari amaiera emateko. 3 azterketa besterik ez. Egia esateko 3 azterketa horiek azterketa bat da bakarrik; Komunikabideen ereduak eta Gorpal-en azterketa (eskerrik asko aitevistoevaristoko mutilei obra artistiko honengatik) Test modukoak dira, eta beraz ez dira garatu behar diren azterketen antzekoak. Hori egia da, zer edozer ikasi behar dela argi eta garbi dago.

Kezkatu gaitzakeen azterketa bakarra Marketing-arena da. Baina lasai egon lagunok! marketing lana egin eta gero, kontzeptu asko eta asko buruan geratu zaizkigu (neri behintzat) eta hori ikasteko orduan miretsi behar dugun faktorea dela esan genezake.


Lepoan hartu ta segi aurrera!

Gutako zenbatek desiratzen dugu amets gaizto hau bukatzea? nik uste denok ari garela Gran Hermano programak egiten duen atzerakontua bezalako bat egiten azterketen azken eguna ahalik eta arinen heltzeko. Laura Fernandez-ek (Laulenako kide batek) hori egiten du MSN MESSENGER-eko nikean: "Solo kedan 3!!!" esanez.

Nik ez dakit zer pentsatuko duzuen zuek, baina nik motorra hartzeko eta ahuntza bizkarrean harturik irteeratxo bat egiteko gogoa dut. Eskiatzera edo. Rutina honetatik deskonektatzeko.

Gehiago irakurri

Nola irakasle batek gal dezake entregatutako lanak?

Gaur goizean, Nazioarteko Harremanetako azterketa egiten ari nintzela (espero dut aprobatzea, zorte on denoi!) eta lehenengo ilaran nengoenez ohartu egin naiz jendea azterketa bukatu bezain laster, irakasleari irakasgai horretan egindako lanetan izango duen nota galdetzen ari zela. Orduan, irakasleari azterketa bukatu bezain laster, lanetan izango ditudan notak galdetzera joan naiz, jakinmina nuelako eta batez ere, azterketan emaitza txarra ateraz gero, ea media egingo didan ikustera.

Baina, nire sorpresa irakasleari ea zer atera dudan galdetzean etorri da. Berak esan dit bi lan entregatu behar ditudala, Laekengoa eta Giza-eskubideena (nire klasekideak jakingo duzue zertaz doan). Bigarrena ez dudala entregatu esan diot, baina Laekengoa duela aste t´erdi eman nion pertsonalki bere tutoretza Tofafly kide eta laguna den Jon Antolin Txarroalderekin batera. Hori esanda, berak erantzun dit nire lana ez duela aurkitzen eta behin-behineko kalifikazioan 0/1 jarri dit. Egia izango ote? Espero dut ezetz, behintzat. Nik behin eta berriz esan diot nik entregatu dudala aipatutako lan hori, eta egia dela bestea aurkezteke dudala.

Orduan esan dit lana bilatuko duela eta honen berri ere emango didala falta zaidan lana entregatzen diodanean (espero dut ustekabe hau berriz ez gertatzea, lehenengo aldia pasa ahal delako, baina bigarrena arduratzekoa izango litzakeelako). Gainera, klasekide batzuk esan didate euren lanen bat ere "galdu" duela. Honi lotuta, galdera bat datorkit burura: nola irakasle batek gal dezake entregatutako lanak? Erantzuna aurkitzea zaila izango da, behintzat.

El Corte Inglés-eko beherapen bitxiak

El Corte Inglés-a ez zait inoiz gustatu. Beti pentsatu izan dut produktu garestiegiak saltzen dituela eta errentagarritasunik ematen ez duela.

Esandakoa gutxi bada ere, duela 5 minutu lagun batek honako argazki hau bidali dit mailez (danke JoSeS!!).


"Camiseta de algodon con colores lisos". Harritzekoa, ezta?



Gehiago irakurri

Asteko Argazkia (2006/1/29)


Indiako trena. Overbucking-a zalantzarik gabe.

AHT STOP!!!

Ezin da ulertu Abiadura Handiko Trena (AHT) gizartetik at dagoen kontzeptua bezala. Gure gizartea abiaduraren morroia bilakatzen ari da. Gaurko gizartea ekonomia kapitalistak sorturiko garapenean oinarrituta dago eta ekonomia kapitalistaren gakorik garrantzitsuenetariko bat garraioa da.

Garapenaren aro hau merkantzien mugikortasun handiago eta azkarrago bat eskaintzen duten azpiegitura erraldoietan oinarrituta dago. Azpiegitura hauen hazkundea kapitalismoaren azelerazioarekin batera dator: interneten kapitalak ia bat-batean bidaiatzen badira, mundu materialeko merkantziek antzeko joera bat izan beharko lukete. Hargatik biderkatzen ari dira autopistak, abiadura handiko trenak, super portuak, aireportuak eta horrelako azpiegiturak.

AHT Euskal Herrian

AHT edo “Euskal Y” Europar Batasuneko ildo makroekonomikoetan oinarrituta dago. Proiektu hau ez da pertsonentzat eginikoa, merkantzientzat eginikoa baizik. Euskal Herrirako, proiektu honek ondorio sozio-ekonomiko eta ekologiko lazgarriak ekarriko ditu.

Gehiago irakurri

Los Consejos del Rey Tximpa, hoy: Las Drogas

LOS AUTORES DE TOFAFLY NO SE HACEN RESPONSABLES NI COINCIDEN CON LOS CONTENIDOS DE LOS CONSEJOS DEL REY TXIMPA! AUNQUE ADMITEN QUE SER FRIKI SE SALE.


Gehiago irakurri

Los Consejos del Rey Tximpa



Está será la única categoría en castellano de Tofafly. Resulta que en navidades los creadores de Tofafly decidimos hacer un viaje al culo. Si, por si no lo habiaís visto antes en "La Hora Chanante" hay gente que vive en los culos.

Resulta que en nuestra gira anal conocimos al Rey Tximpa (vease la foto)... un ser malvado que siempre va a tope y que nos esclavizo y nos obligo a trabajar para él cuidando del culo en el que vivía. Al final nos dejó en libertad, pero tuvimos que hacer un trato: difundir su filosofía y sus consejos. Así pues iremos poniendo lo que nos vaya mandando.

LOS CREADORES DE TOFAFLY NO SE HACEN RESPONSABLES NI COINCIDEN CON LOS CONTENIDOS DE LOS CONSEJOS DEL REY TXIMPA!

BUBER sariak

Jakingo duzuenez, BUBER sariak ospatuko dira eta bertan interneteko euskal gunerik onenak hautatzenn dira hainbat kategorietan: (blogik onena, enpresetako web gunerik onena, web gunerik dibertigarriena...).

Bozkatu edo parte hartu ahal izateko BUBER sarien orrialdean sar zaitezte.

Baina Tofafly-tik ez zaituegu zuen bozka eskatu nahi (gurea baino hobeago diren blog asko daude euskal blogosferan, prepotentzia ez da bertute bat guretzat...), baizik eta zuen parte hartzea eskatu nahi dugu. Parte hartu zuek ere Kostaldea-k egin duen bezala edo gu geuk egin dugun bezala!

Nik jadanik bozkatu dut blogik onenaren atalean eta espero dut horrek irabaztea, blogik interesgarriena iruditzen baitzait. Bitakora hori "Zakilatente" da eta sexuaren inguruko gaiak jorratzen ditu. Bisitatu eta ikus ezazue, oso ona da!!

"Metak" disketxeak bere ateak itxi ditu

Azkenean kaletik eta internetik zebilen txutxumutxua konfirmatu egin da: Metak, arazo ekonomiko larriak direla eta, ateak itxi ditu. Disketxe honek euskal musika talde askoren lanak kaleratu ditu; besteak beste: Fermin Muguruza, Negu Gorriak, Sorkun, Kuraia, Betagarri, Etsaiak, Eraso!, E.H. Sukarra...

Hemen duzue Metak-ren web-gunean argitaratutako adioa:


Metak 2001-2006

Eskerrik asko, hurrena arte

Zuetako askok entzuna izango du dagoeneko kalean dagoen esamesa. Egia da, edo egia izan daiteke. Esamesek handiak izaten baitute lehen alditik azkenaurrekora. Egia da urtarrilaren 31 gure azken eguna izango dela egoera ekonomikoak bultzatuta. Metak itxiko dugula alegia.


Gehiago irakurri

"La Biblia en verso, versión extendida y adaptada al Day of Defeat"

Duela urtebete, Day of Defeat-eko jokalari sutsua nintzelarik, ondoren azaltzen zaizuen artikulu bat idatzi nuen interneteko joku harri buruz. Artikuluak unibertsaltasuna eskuratzeko eta mAlRyC taldearen izena hedatzeko asmoz idatzi nuen (ahalik eta jende gehien irakurtzeko), eta beraz gaztelera hutsean dago (ez dut inolako itzulpenik egingo sekulako luzeera duelako).


Day of Defeat-eko hasierako menua.

Esan beharrekoa da gaur egun jada ez dudala joko horretara hainbeste jokatzen asko aplikatu naizelako (jejeje) eta ia denborarik ez dudalako. Dagoeneko, onartu dut joko horretara jokatzea denbora asko kentzen zuela, eta hori dela eta jokatzeari utzi nion, baina ez guztiz. Kasu arraroren batetan partidatxo bat jokatzen dut nire laguna den JoSeS-ekin. Ondoren irakurriko duzun testua ez da edonolakoa. Internetek bere fama sarean zehar edatu du eta "Dragones Negros" izeneko foroan aurki dezakezu frogatu nahi baduzu.

Utz diezaiodan berriketari eta irakur ezazu irakurketa behingoz!

OHARRA: artikulua idatzi nuenean jokoarekin oso emozionaturik nenbilen eta txorakeria asko irakurri ahalko dituzu. Ohar bat besterik ez da.


Gehiago irakurri

'Kultur Leioa'ko segurtasun guardia zekenari buruz

Zeken berri bat aurkitu dut Leioako Kultur Etxean. ‘Segurata’ bat da. Koldarra eta gainera kontraesana badirudi ere, gogoak ematen dionean harroputz bihurtzen da. Txoriburua da. Gizajoa. Egia esateko, liburutegian dagoen gazte guztien aurrean niri errieta egiten saiatzeak besteen aurrean kikiltzeko edo humilatzeko hori penagarria da bere aldetik. Gainera, hori ere ez zaio ondo irteten.

Gehiago irakurri

Gaur eguneko e-mailei buruz

Hona hemen aspertzen nintzen arratsalde batean egitea gustatu zitzaidan aktibitate edo ariketa bat: hilabete honetan zehar jaso ditudan email batzuen aukeraketa egin ostean, haiekin bildumatxo bat egitearen burutapena eduki dut. "Gehiago irakurri" estekan topatuko dituzu.

E-mail hauek ikusitakoan hurrengo ondorio honetara heldu nintzen: gazteok lagunen bidez jasotzen ditugun e-mailen %99a txorakeriak eta bitxikeriak baino ez dira (klaseko lanetarako apunteak ez badira).

Besterik gabe...

Gehiago irakurri

Asteko Argazkia (2006/01/22)


Egiptoko eskulturak: gero eta modernoagoak.

“No Somos Nadie”-ren “Pensamientos Paralelos (…y paralelas)”

Gaztez musikoa izanik, bere egoera profesionalari buelta erdia ematea bururatu zitzaion eta benetan lan egin nahi zuen horretara zuzendu zuen bere bizitzako norabidea: nora eta ikus – entzunezkoen mundura.

Radio Nacionalen eta aurrerago Onda Ceron lan egindakoa izan da, Canal Nou-n (Valentziako telebistan) “Megacine” programan aurkezle izandakoa, El Mundo egunkarian (Valentziako edizioa) zutabegile bezala lan egindakoa eta El Club de la Comedia programako gidoiak sortzen ibilia izan da. Gainera, Cinco hombres.com, Cinco mujeres.com. eta La Vida segun San Francisco antzezlanen egilea izan da.

Bestalde, bizitzari buruzko liburuak argitaratu ditu. Hurrengo hauek lirateke: “La Sonrisa del Mirón”, “La Máscara” (1999), eta “No Somos Nadie”, (Aguilar, 2003)

Pablo Motos-ek egun, M80 Radio-ko “No Somos Nadie” irrati programa umoretsua aurkezten eta zuzentzen du goizeko 07:00etatik 10:00etara J. Herrera, Laura Llopis, J. Marrón, D. Moya, Juan Ibañez, R. Martos, Valdi, C. Iñigo eta Jorge Abad-ekin batera.

Honako post hau idatzi badut, “No Somos Nadie” irratsaioko atal bat aipatu nahi dudalako izan da batez ere. Goizeko 8:40etatik 9:00 arte irauten duen espazioa, nire etxetik unibertsitateraino igarotzen den denboran entzuten dudan denbora tarteari buruz ari naiz: “Pensamientos paralelos” (y para lelas). Denbora tarte honetan, Pablo Motos-ek, gai bat planteatu ondoren, telefonoak zabalik uzten ditu jendeak programara deitzeko eta gai horren inguruan dituen istorio pertsonalak kontatu ahal izateko. Istorio hauek umorezkoak dira beti, eta barregurari eustea ezinezkoa da.

No Somos Nadie irratsaioa entzun nahi baduzu hona hemen hainbat datu interesgarri:

Gehiago irakurri

Ikusentzunezko lengoaia ikastearen garrantzia

Gaur egun, alfabetatua izatea ez da idazten eta irakurtzen jakitea soilik.

Ikastolan hasi ginenetik marrazten, irakurtzen eta idazten irakatsi ziguten. Batxilergoa amaitu eta gero, selektibitatean hizkuntza froga ezberdinak egin behar izan genituen eta idatziz komunikatzeko eta adierazteko gaitasuna frogatu. Baina noiz irakatsi digute ikus-entzunezko lengoaia? Inoiz ere ez.

Albert Mehrabianek (komunikazioan aditua) mezu baten eragina %55ean ez-berbala dela zehaztu zuen. Informazio gehiena begietatik jasotzen dugu. Horregatik, nire ustez, ikusentzunezko lengoaia eta teknikak txikitatik ikasi behar den zerbait dela uste dut; idazten eta irakurtzen ikastea bezain garrantzitsua baita.

Baina ez da horrelakorik irakasten eskoletan ezta institutuetan ere. Horrek arazo larriak dakartza gizartean informazioa jasotzeko orduan. Hau da, ikusentzunezko lengoaia, teknikak, estrategiak eta testuak ezagutzen ez dituen norbaitek manipulatua izateko arrisku handia dauka. Jendeak telebistako albisteak ikusterakoan; filmak ikusterakoan; dokumentalak ikusterakoan... informazioa irentsi egiten dute inolako analisirik egin gabe. Eta, horrela, engainaturik bizi dira.

Analisi on bat egiteko, ikusentzunezko testuen gaineko jakintza batzuk izan behar dira: kamara batek nola funtzionatzen duenetik, argia eta planoen egituraketa zein muntaia teknika ezberdinetaraino. Hau da: ikusentzunezko medioen konpetentzia mekanikoak, teknikoak, estetikoak eta artistikoak ezagutu behar dira.

Lehen esan dudan bezala, eskoletan irakasten hasi behar dira teknika hauek; institutuetan ere eta, nahi izanez gero, Komunikazio Zientzietako fakultateetan edota ikusentzunezko Goi Mailako Zikloetan ikasleek ikusentzunezko arloan espezializatzeko aukera izango dute.


Hala ere, goi-mailako ikasketetan ez da beti modu egokian irakasten ikusentzunezko komunikazioa. Hori da Euskal Herriko Unibertsitatearen kasua. EHU-k, komunikazio arloan eskaintzen dituen karreretan (Kazetaritza, Ikusentzunezko Komunikazioa eta Publizitatea) irakaskuntza nahiko pobrea da ikusentzunezko gaiei begiratuta. Lehenengo kurtsoan praktika batzuk egiteko aukera izan genituen "Ikusentzuteko bitartekoen Teknologia" ikasgaian. "Ikusentzunezko lengoaia" ikasgaian oinarri teoriko bat jaso genuen ere. Aurten, aldiz, oraindik ez dugu kamara bat ere ez hartu; oraindik ez dugu albistegi bakar baten muntaia nola egituratzen eta egiten den ikasi...

Badakit hurrengo bi kurtsoetan ikusentzunezko aukerazko ikasgai apur batzuk izango ditugula, baina horrekin ez da nahikoa. Ikusentzunezko irakasgai gehiago behar dira; eskola praktiko gehiago; material hobeagoa behar da ikusentzunezko teknikak ikasteko...

Kazetaritzako ikasle batzuk ikusentzunezko hedabideetan lan egin nahi dugu (nire kasuan, kameren atzean) eta horretarako prestakuntza sakonagoa behar dugu. Baina ez bakarrik kazetaritzako ikasleek.

Gaur egun, aro digitalean bizi gara; ikusentzunezko aro digitalean ere. Horregatik, behar-beharrezkoa ikusten dut haurrek ikusentzunezko lengoaia ikasten hastea eta, aurrerago, nerabeek oinarri on bat hartzea. Modu horretan bakarrik bizi dugun aro berri hau ulertzeko gai izango gara; soilik horrela, ikusentzunezko hedabideek esaten dutena analizatu eta kritikatzeko gai izango gara...

Gaur egun, alfabetatua izatea ez da idazten eta irakurtzen jakitea soilik.

Argazkiak Sony-Europe eta http://jkt.detikinet.com guneei esker ageri dira artikulu honetan.

Axa Mixa: haurrentzako saio berria Tas-Tas irrati librean

Tas-Tas irrati libreaBilboko Tas-Tas irrati libreak umeei zuzendutako saio berria estreinatu du: Axa Mixa. Lehenengo emisioa urtarrilaren 10ean izan zen goizeko 8:00etatik 8:30tara. Ordu erdiko programa berri hau astelehenetik ostiralera emititzen da Bilboko 97 FMuhin piratan.
Tas-Tas irrati libretik haurren parte-hartzea ezinbestekoa dela azpimarratu dute. Hori dela eta, saioa zabaltzeko hainbat eskolei parte-hartzea eskeini egin zieten. Programari egin daitezkeen aportazioak, adibidez: asmakizunak, olerki laburrak, bertsoak, abestiak, aho-korapiloak, ipuin laburrak...

Tas-Tas-ek jakinarazi duenez, Axa Mixa-ren helburu nagusia euskara eta "kulturen aniztasuna bultzatzea" da. Jakina den bezala, Tas-Tas irratiak euskaraz eta erderaz emititzen du. Beraz, programa berri hau gehien batez euskeraz izango den arren, gauza batzuk gaztelaniaz egingo direla aitortu dute Bilboko emisoratik. Erabaki hau horrela arrazoitu dute Tas-Tas irratikoek: "gauza batzuk gaztelaniaz egingo ditugu, gurasoek ulertzeko eta A ereduan ikasten duten ikasleek ere parte har dezaten".

Horrez gain, haur etorkinekin bat egitea garrantzitsua iruditzen zaie Axa Mixako kideei eta, horregatik, beste hizkuntza batzuetan ere agurtuko dute egunero: arabieraz, amazighez, lingalaz, aymaraz, wolof, chineraz, frantsesez, ingelesez, italieraz...

Programa honekin haurrek irrati komertzialetik aldentzeko txanda izango dute eta txikitatik komunikabide libre eta alternatiboak ezagutzeko aukera polita ere.

Porno aktorea bilakatzeko "reality show"-a

Assinante GaranhaoBrasilgo telebista kate batek (Canal Adulto), "Assinante Garanhao" (Candidato a semental) programa abiarazi du. Saioan parte hartzeko, ikusleek gutun bat idatzi behar dute euren ametsetako fantasia erotikoa azalduz. Katearen zuzendariak eta programa berako aktoresek kandidatuak aukeratzen dituzte; gero, irabazleek euren ametsetako porno filma egiteko aukera dutelarik.

Programaren promotoreek jakinarazi dutenez, grabaketak burutzeko orduan, partehartzaile askok lotsa sentitzen dute kameren presentzia dela eta. Horregatik, antzezpena nahiko ezberdina suertatzen da gutunetan adierazi zutenarekin konparatuz.

Programaren frame bat

Robson Gonçalves (zine pornoko ekoizle ezaguna) da saioaren zuzendaria. Berak aitortu duenez, kable bidezko TVA telebistaren marketing estrategia izan da programa honen ekoizpena, "Canal Adulto" kateari bultzada emateko helburuarekin.

Gaur egun, edozer ikusi dezakegu gure telebistetako pantailetan.

Metroa eta errespetua

Arratsaldeko zazpietan Bilbora metroz joatea jasanezina da. Arratsaldeko zazpietan Bilbora metroz joatea estresantea da. Arratsaldeko zazpietan Bilbora metroz joatea ezinezkoa da bertako jendearekin batzutan. Arratsaldeko zazpietan Bilbora metroz joatea arriskutsua izan daiteke...


Bilboko metroaren geltoki bat.

Trenen esarleku guztiak toperaino daude eta toki librerik aurkitzea ezinezkoa da. Leioa - Deustu ibilbidea 20 minututan egiten da eta 6 geltoki badira ere, batzutan errespetua galtzen duten pertsona horiei zerbait esan beharko diet egunen batean. Edo agian zerbait egin? (bere gainean jesarri?).

Metroa berez jendez gainezka geltokira heltzean, zergatik jezartzen da jendea aulki tolesgarri horietan? Pasa den egunean Cirque du Soleil-eko malabarista edo akrobata nirudien zutik ia bi emakumeen gainean. Gehien nazkatzen nauena hori da: metroa, autobusa, edo dena delakoa (baina batez ere metroa) jendez gainezka dagoenean pertsona horiek jesarrita egotea eta zirkiñik ere ez egitea esarlekuetatik altxatzeko. Noiz ikasiko dute? noiz utziko dio jendea modu horretan portatzeari? horretarako post hau idatzi behar ote da? ez dakit.

"Kontra", Eraso! talde zarauztarraren diska berria

Zarautzeko Eraso! taldeak euren lan berria atera du duela ez oso gutxi. "Kontra" izenburua jarri diote eta euren ibilbidearen laugarren diska da, aurrekoa ("Grisez bustitako egunak") 2003. urtean atera baitzen.

Aurreko diskekin alderatuta, aldaketak izan dira taldearen barnean. Aurreko diskaren bira amaitu eta gero, Amaiur Cajaraville baxulariak taldea utzi zuen eta orain Estigia taldean aritutako Ander Izeta arduratzen da lau sokak astintzeaz. Beste taldekideen esanetan, Anderrek freskotasuna eta hainbat urtetako esperientzia ekarri ditu taldearengana, eta hori zuzenekoetan nabaritzen dela ere azpimarratu dute. Diska entzutean ere nabaritzen dira aipatutako aldaketa hauek.

Hortaz aparte, talde zarauztarra euren diskorik biribilena atera dute eta lehenego bi diskoetan erabilitako formulara itzuli dira, aurreko diska rockeroagoa baitzen. Honakoan, metala oinarri hartuta, melodiak nahiz zati gogorrak uztartu dituzte, soinu propioa lortuz eta euren zigilu pertsonala finkatuz.

Hamaika abesti sartu dituzte diskan, eta aurrekoan bezala, Metak disketxearekin atera dute, lehenengo bi diskak desagertutako Mil a Gritos
zigiluarekin atera baitzituzten: "Erantzunik gabe" (1999) eta "Oraina eta geroa" (2001).

1996. urtean sortutako taldeak hainbat aldaketa jasan izan ditu taldean nahiz euren soinu propioa lortzeko ahaleginetan, baina, orokorrean estilo bati fidel mantendu dira beti. Lehen esan bezala, diska honekin lortu dituzte euren zigilu propioa finkatzeko helburuak betetzea.

Taldeari buruzko datu gehiago jakin nahi badituzue (biografia, kontzertuak, diska berriari buruzko informazioa...) euren webgunea bisitatu besterik ez duzue egin behar.





Inkestaren emaitzak eta inkesta berria

Hemen ikus ditzakezue joan den hilean jarritako inkestaren emaitzak:



Hauxe da inkesta berriaren galdera: Zein P2P programa erabiltzen duzue? (eMule, lphant, Soulseek, BitTorrent...) Bozkatu, freaks!

La España naci

Quienes aprueban la dispersión de los presos políticos, quienes les niegan incluso el estatuto y el nombre de presos políticos, son nacis.
Quienes niegan el derecho de autodeterminación de los pueblos, quienes les niegan a Cataluña o a Euskal Herria el derecho a ser y a llamarse nación, son nacis.

Hemen duzue Carlo Frabetti idazle italiarrak idatzitako testu interesgarri bat eta joan den ostiralean Gara egunkarian argitaratutakoa:


La España naci

El programa ortográfico de mi ordenador quiere que lo escriba con zeta; pero, en este caso, «naci» es apócope de «nacionalista» (o más bien contracción de «aquejada de un nacionalismo rancio y espurio»), y por lo tanto va con ce.

La España naci, aunque no tiene nada de libre (de hecho, su fundamento mismo es el miedo a la libertad propia y ajena), hay que reconocer que es una y grande, como la quería Franco. Alarmantemente una, compacta, monolítica; y alarmantemente grande, es decir, populosa (al contrario que la izquierda, pequeña y desunida).

Los casi diez millones de personas que votaron al PP tras el 11-M y a pesar del apoyo de Aznar a la invasión de Irak (es decir, después de que el anterior Gobierno mintiera criminalmente al afirmar que los iraquíes tenían armas de destrucción masiva y al atribuir a ETA los atentados de Atocha), son nacis, o lo que es lo mismo, descerebrados y/o fascistas en el más estricto sentido del término. Y hay más, muchos más.

Gehiago irakurri

Non daude datak eta erreferentziak?

Askotan, lan bat egiteko informazioa bilatzeko orduan, artikuluak bilatzen ditugu, eta noizkoak ziren jakiteko, datetaz baliatzen gara. Baina askotan, interneteko artikuluetan ez da datarik agertzen, eta IMTko azken lan honetan arazo handiak eman dizkit honek, niri behintzat.


Non ageri da data?.

Gehiago irakurri botoian metadaturik eta datarik agertzen ez diren albisteak topa ditzakegu. Agertzen diren adibideak Ikerkuntza Metodoak eta Teknikak ikasgairako informazioa dakartzate.

Gehiago irakurri

Har hegalariak

"Har eta zizareen ezberdintasuna hurrengoan datza: harrek hegoak dauzkate eta zizareek ez"

Benetazko bertsioa: "Las orugas se diferencian de los gusanos en que las orugas tienen alas y los gusanos no"

Urte berria, bizitza berria ote?

Halaxe esaten dute askok, urte berria bizitza berria ekartzen duela bere baitan. Hori ez da beti horrela gertatzen, nahiz eta urte berri bat hasten denean denok pentsatzen dugun urte honetan beste batzuetan gure buruari agindutako zenbait gauza beteko ditugula: tabakoa utziko dut, kirol gehiago egiten saiatuko naiz, azterketa guztiak gaindituko ditut, formalagoa izango naiz... urtearen hasieran gure burutik pasatzen diren hainbat pentsamendu dira era honetakoak. Baina, esaten ditugun gauzetatik zenbat betetzen ditugu? Gehienez bat, baina kasu gehienetan ezta bat ere ez. Kirola egingo dut, bai, baina bi aste pasata aspertuko naizela egia da. Tabakoa utziko dut... baina otorduaren ondorengo zigarroa ez dit inork kenduko. Ikusita eta frogatuta dago gure proposamenak ez direla beti betetzen, baina geuregan konfiantza izanez gero ziur lortuko dugula urte berriaren hasiera guztietan denok pentsatzen eta esaten dugun esaera hau. Betetzen dugun edo ez, ikusteke dago 2006 urte honetan zehar. Zorionak eta urteberri on guztioi!!

MIL AÑOS MENOS DE CIVILIZACION

Egun batean, interneten irakurketa harrigarriak ikusten ari nintzela, astakeria izugarri batekin topo egin nuen. Google-en izenak idazten hasi nintzen eta Jon Astobieta teklatzerakoan ondoren ikusiko duzuen testuarekin topo egin nuen.

Testua 4Buru izeneko 'gizon' batek idatzirikoa da. Egia esateko, muturreko eskuindar honen bertsioa irakurtzean barre egiteko gogoa sortzen zait. Txantxa bat dela dirudi, baina dirudienez, 'gizon' honek dioena benetan pentsatzen du. Francoren semea ote?

OHARRA: letra etzanez dagoen testua, 4Buru izeneko artoburu horrek idatzitakoa da hitzez hitz. Testua Testua webgunetik aterata dago.


Gehiago irakurri

Euskal Herriko ikastolen definizioa La Razón-en ustetan


La Razón egunkariaren ziber - goiburua.

Los alevines de terroristas, los mas furibundos militantes independentistas, se forman en unas 'ikastola's generosamente financiadas por el Gobierno Vasco, donde reciben una enseñanza mediatizada, orientada a promocionar no sólo el euskera sino el odio a España y el aprendizaje de una historia inventada que configura un País Vasco que nunca existió” (Editorial La Razón)

Gabonak eta betekadak

Nork ez du asko jaten gabonetan? Nork ez du behar S.O.S deien zerbitzua gabon gaueko, gabon zaharreko, urte berriko edota erre eguneko bazkariak eta afariak amaitu bezain laster?

Gabonak kontsumismoaz, nahiez, elkartasunez... beteriko garaia izateaz aparte beste ezer ere bada. Betekaden garaia. Niri dagokidanez, 19 urte daramatzat opor hauek ospatzen eta betidanik pentsatu izan dut afariak paregabeak direla duela 4 urte arte: 2002. urtean gehiegizkoak direla pentsatzen hasi nintzen.


Gehiago irakurri

Asteko Argazkia 2006/1/2


Gabonak adierazteko modu bitxi bat.

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!! Copyleft. Tomatoes, Factories & Flying Machines-eko eduki guztiak kopiatu eta hedatu ditzakezu baina beti ere nondik atera duzun aipatuz. Besterik ez. Mila esker.
Domeinu hau sindika ezazu hauek erabiliz: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Bitakora hau Bitacoræ-gaz mantentzen da.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009