Gabonak eta betekadak
Jon Goikouria - 02-01-2006 17:16:52 | Categoria: -Rutinatik at-
Nork ez du asko jaten gabonetan? Nork ez du behar S.O.S deien zerbitzua gabon gaueko, gabon zaharreko, urte berriko edota erre eguneko bazkariak eta afariak amaitu bezain laster?Gabonak kontsumismoaz, nahiez, elkartasunez... beteriko garaia izateaz aparte beste ezer ere bada. Betekaden garaia. Niri dagokidanez, 19 urte daramatzat opor hauek ospatzen eta betidanik pentsatu izan dut afariak paregabeak direla duela 4 urte arte: 2002. urtean gehiegizkoak direla pentsatzen hasi nintzen.
Beno, nik uste dut, zoroa ez nagoela. Urtero gehiago jaten dugu. Urte amaieran telebista kateko albistegi guztiak berdinak izan ohi dira: jendea janaria erosten azkenengo momentuan eta prezioak inoiz baino altuagoak. Baina errua kasu honetan ez da albistegiena albiste berdinak jartzeagatik. Errua gizakiona da gero eta tontoagoak garelako. Bizitza osoan gabonetako oporrak ospatzen eta oraindik badago erosketak azkeneko momenturarte erosketarik egiten ez dituenik.

Gosea dagoenean itxura ona, betekadaren fasean arkadak sortzen ditu.
Noski, 'olentzero'ren opari materialez aparte, arropaz aparte, loreez aparte, janaria ere hor dago (hemen barruan ere Turroia eta almimeria leudeke; gabonetako jakiak), eta duela astebete honako hau entzun nuen: "angula kilo batek 800€ balio du". Antzinako 140.000 pzta , argiagoa izateko. Nork demontre erosten ditu angulak prezio horiekin? Egia esateko hain garesti badaude 4 katuk eskatzen dituelako izango da. Bai, zakurraren biolina! angulak gabonetan erostea 1929. urteko krisian bete betean sartzearen sinonimoa da niretzat.
Niri dagokidanez, asko jaten dudala egia da, zertarako gezurra esan? Baina jaten dudan guztia ez da telebistan esaten duten bezalakoa. Pasadan urteko gabon gauan era askotako pintxoak (makailoa zutenak, filadelfia eta Roquefort gaztazkoak, piperrak txipiroiekin), patea, legatza, izokina, zainzuriak, langostinoak, kroketak... zeuden. Ondoren salda hartu genuen eta amaitzeko azpizuna hartu genuen (solomillo). Nire lengusuek postrea dastatzera ere heldu ziren, baina niri zegokidanez mobila aurki neukan 112 telefonora deitzeko prest. Hura betekada galanta hura!

Nire afariaren argazki bat.
Buia eta era horretako karramarroak erosteari utzi diogu nire familian. Hori txikitako trauma batengatik izan daiteke: behin batean karramarro bat bizirik irekiten ikusi nuen, eta geroztik nire gurasoei animalitxo horiek berriro ez erostea eskatu nien. Handik aurrera ez dut karramarrorik daztatu.
Beraz, KONTSUMISMOaz hitz egiten dugunean ez gara umeen jostailuak, korbatak, arropa, loreak, telebistak eta futboleko baloiez ari. Arraina, turroia, karamarroak eta era horretako elikagaiak ere hor daude.
Comentarios (0) - Referencias (0)
