Urte berria, bizitza berria ote?
Ibai Barrios - 03-01-2006 22:41:39 | Categoria: Esapideak
Halaxe esaten dute askok, urte berria bizitza berria ekartzen duela bere baitan. Hori ez da beti horrela gertatzen, nahiz eta urte berri bat hasten denean denok pentsatzen dugun urte honetan beste batzuetan gure buruari agindutako zenbait gauza beteko ditugula: tabakoa utziko dut, kirol gehiago egiten saiatuko naiz, azterketa guztiak gaindituko ditut, formalagoa izango naiz... urtearen hasieran gure burutik pasatzen diren hainbat pentsamendu dira era honetakoak. Baina, esaten ditugun gauzetatik zenbat betetzen ditugu? Gehienez bat, baina kasu gehienetan ezta bat ere ez. Kirola egingo dut, bai, baina bi aste pasata aspertuko naizela egia da. Tabakoa utziko dut... baina otorduaren ondorengo zigarroa ez dit inork kenduko. Ikusita eta frogatuta dago gure proposamenak ez direla beti betetzen, baina geuregan konfiantza izanez gero ziur lortuko dugula urte berriaren hasiera guztietan denok pentsatzen eta esaten dugun esaera hau. Betetzen dugun edo ez, ikusteke dago 2006 urte honetan zehar. Zorionak eta urteberri on guztioi!!
Comentarios (0) - Referencias (0)
