Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!!

"Kontra", Eraso! talde zarauztarraren diska berria

Zarautzeko Eraso! taldeak euren lan berria atera du duela ez oso gutxi. "Kontra" izenburua jarri diote eta euren ibilbidearen laugarren diska da, aurrekoa ("Grisez bustitako egunak") 2003. urtean atera baitzen.

Aurreko diskekin alderatuta, aldaketak izan dira taldearen barnean. Aurreko diskaren bira amaitu eta gero, Amaiur Cajaraville baxulariak taldea utzi zuen eta orain Estigia taldean aritutako Ander Izeta arduratzen da lau sokak astintzeaz. Beste taldekideen esanetan, Anderrek freskotasuna eta hainbat urtetako esperientzia ekarri ditu taldearengana, eta hori zuzenekoetan nabaritzen dela ere azpimarratu dute. Diska entzutean ere nabaritzen dira aipatutako aldaketa hauek.

Hortaz aparte, talde zarauztarra euren diskorik biribilena atera dute eta lehenego bi diskoetan erabilitako formulara itzuli dira, aurreko diska rockeroagoa baitzen. Honakoan, metala oinarri hartuta, melodiak nahiz zati gogorrak uztartu dituzte, soinu propioa lortuz eta euren zigilu pertsonala finkatuz.

Hamaika abesti sartu dituzte diskan, eta aurrekoan bezala, Metak disketxearekin atera dute, lehenengo bi diskak desagertutako Mil a Gritos
zigiluarekin atera baitzituzten: "Erantzunik gabe" (1999) eta "Oraina eta geroa" (2001).

1996. urtean sortutako taldeak hainbat aldaketa jasan izan ditu taldean nahiz euren soinu propioa lortzeko ahaleginetan, baina, orokorrean estilo bati fidel mantendu dira beti. Lehen esan bezala, diska honekin lortu dituzte euren zigilu propioa finkatzeko helburuak betetzea.

Taldeari buruzko datu gehiago jakin nahi badituzue (biografia, kontzertuak, diska berriari buruzko informazioa...) euren webgunea bisitatu besterik ez duzue egin behar.





Referencias

Dirección para referencias

Comentarios


Recordar datos


Tomatoes, Factories & Flying Machines!!! Copyleft. Tomatoes, Factories & Flying Machines-eko eduki guztiak kopiatu eta hedatu ditzakezu baina beti ere nondik atera duzun aipatuz. Besterik ez. Mila esker.
Domeinu hau sindika ezazu hauek erabiliz: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Bitakora hau Bitacoræ-gaz mantentzen da.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009