Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!!

Ikusentzunezko lengoaia ikastearen garrantzia

Gaur egun, alfabetatua izatea ez da idazten eta irakurtzen jakitea soilik.

Ikastolan hasi ginenetik marrazten, irakurtzen eta idazten irakatsi ziguten. Batxilergoa amaitu eta gero, selektibitatean hizkuntza froga ezberdinak egin behar izan genituen eta idatziz komunikatzeko eta adierazteko gaitasuna frogatu. Baina noiz irakatsi digute ikus-entzunezko lengoaia? Inoiz ere ez.

Albert Mehrabianek (komunikazioan aditua) mezu baten eragina %55ean ez-berbala dela zehaztu zuen. Informazio gehiena begietatik jasotzen dugu. Horregatik, nire ustez, ikusentzunezko lengoaia eta teknikak txikitatik ikasi behar den zerbait dela uste dut; idazten eta irakurtzen ikastea bezain garrantzitsua baita.

Baina ez da horrelakorik irakasten eskoletan ezta institutuetan ere. Horrek arazo larriak dakartza gizartean informazioa jasotzeko orduan. Hau da, ikusentzunezko lengoaia, teknikak, estrategiak eta testuak ezagutzen ez dituen norbaitek manipulatua izateko arrisku handia dauka. Jendeak telebistako albisteak ikusterakoan; filmak ikusterakoan; dokumentalak ikusterakoan... informazioa irentsi egiten dute inolako analisirik egin gabe. Eta, horrela, engainaturik bizi dira.

Analisi on bat egiteko, ikusentzunezko testuen gaineko jakintza batzuk izan behar dira: kamara batek nola funtzionatzen duenetik, argia eta planoen egituraketa zein muntaia teknika ezberdinetaraino. Hau da: ikusentzunezko medioen konpetentzia mekanikoak, teknikoak, estetikoak eta artistikoak ezagutu behar dira.

Lehen esan dudan bezala, eskoletan irakasten hasi behar dira teknika hauek; institutuetan ere eta, nahi izanez gero, Komunikazio Zientzietako fakultateetan edota ikusentzunezko Goi Mailako Zikloetan ikasleek ikusentzunezko arloan espezializatzeko aukera izango dute.


Hala ere, goi-mailako ikasketetan ez da beti modu egokian irakasten ikusentzunezko komunikazioa. Hori da Euskal Herriko Unibertsitatearen kasua. EHU-k, komunikazio arloan eskaintzen dituen karreretan (Kazetaritza, Ikusentzunezko Komunikazioa eta Publizitatea) irakaskuntza nahiko pobrea da ikusentzunezko gaiei begiratuta. Lehenengo kurtsoan praktika batzuk egiteko aukera izan genituen "Ikusentzuteko bitartekoen Teknologia" ikasgaian. "Ikusentzunezko lengoaia" ikasgaian oinarri teoriko bat jaso genuen ere. Aurten, aldiz, oraindik ez dugu kamara bat ere ez hartu; oraindik ez dugu albistegi bakar baten muntaia nola egituratzen eta egiten den ikasi...

Badakit hurrengo bi kurtsoetan ikusentzunezko aukerazko ikasgai apur batzuk izango ditugula, baina horrekin ez da nahikoa. Ikusentzunezko irakasgai gehiago behar dira; eskola praktiko gehiago; material hobeagoa behar da ikusentzunezko teknikak ikasteko...

Kazetaritzako ikasle batzuk ikusentzunezko hedabideetan lan egin nahi dugu (nire kasuan, kameren atzean) eta horretarako prestakuntza sakonagoa behar dugu. Baina ez bakarrik kazetaritzako ikasleek.

Gaur egun, aro digitalean bizi gara; ikusentzunezko aro digitalean ere. Horregatik, behar-beharrezkoa ikusten dut haurrek ikusentzunezko lengoaia ikasten hastea eta, aurrerago, nerabeek oinarri on bat hartzea. Modu horretan bakarrik bizi dugun aro berri hau ulertzeko gai izango gara; soilik horrela, ikusentzunezko hedabideek esaten dutena analizatu eta kritikatzeko gai izango gara...

Gaur egun, alfabetatua izatea ez da idazten eta irakurtzen jakitea soilik.

Argazkiak Sony-Europe eta http://jkt.detikinet.com guneei esker ageri dira artikulu honetan.

Referencias

Dirección para referencias

Comentarios


Recordar datos


Tomatoes, Factories & Flying Machines!!! Copyleft. Tomatoes, Factories & Flying Machines-eko eduki guztiak kopiatu eta hedatu ditzakezu baina beti ere nondik atera duzun aipatuz. Besterik ez. Mila esker.
Domeinu hau sindika ezazu hauek erabiliz: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Bitakora hau Bitacoræ-gaz mantentzen da.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009