“No Somos Nadie”-ren “Pensamientos Paralelos (…y paralelas)”
Jon Goikouria - 22-01-2006 18:50:07 | Categoria: Albisteak
Gaztez musikoa izanik, bere egoera profesionalari buelta erdia ematea bururatu zitzaion eta benetan lan egin nahi zuen horretara zuzendu zuen bere bizitzako norabidea: nora eta ikus – entzunezkoen mundura.
Radio Nacionalen eta aurrerago Onda Ceron lan egindakoa izan da, Canal Nou-n (Valentziako telebistan) “Megacine” programan aurkezle izandakoa, El Mundo egunkarian (Valentziako edizioa) zutabegile bezala lan egindakoa eta El Club de la Comedia programako gidoiak sortzen ibilia izan da. Gainera, Cinco hombres.com, Cinco mujeres.com. eta La Vida segun San Francisco antzezlanen egilea izan da.Bestalde, bizitzari buruzko liburuak argitaratu ditu. Hurrengo hauek lirateke: “La Sonrisa del Mirón”, “La Máscara” (1999), eta “No Somos Nadie”, (Aguilar, 2003)
Pablo Motos-ek egun, M80 Radio-ko “No Somos Nadie” irrati programa umoretsua aurkezten eta zuzentzen du goizeko 07:00etatik 10:00etara J. Herrera, Laura Llopis, J. Marrón, D. Moya, Juan Ibañez, R. Martos, Valdi, C. Iñigo eta Jorge Abad-ekin batera.

Honako post hau idatzi badut, “No Somos Nadie” irratsaioko atal bat aipatu nahi dudalako izan da batez ere. Goizeko 8:40etatik 9:00 arte irauten duen espazioa, nire etxetik unibertsitateraino igarotzen den denboran entzuten dudan denbora tarteari buruz ari naiz: “Pensamientos paralelos” (y para lelas). Denbora tarte honetan, Pablo Motos-ek, gai bat planteatu ondoren, telefonoak zabalik uzten ditu jendeak programara deitzeko eta gai horren inguruan dituen istorio pertsonalak kontatu ahal izateko. Istorio hauek umorezkoak dira beti, eta barregurari eustea ezinezkoa da.
No Somos Nadie irratsaioa entzun nahi baduzu hona hemen hainbat datu interesgarri:

Mercedes Milá eta Pablo Motos musu bat ematen.
•Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera goizeko 7:00etatik 10:00etara
•Programan parte hartzeko:
91 532 93 19 telefonora deitu
•Zuzen zuzenean parte hartzeko:
905 11 80 80 telefonora deitu
•Posta elektronikoa:
nosomosnadie@m80radio.com
•Posta:
NO SOMOS NADIE / m80 Radio
Apdo. Correos 488. 28080 Madril
•Fax: 91 522 86 93
•SMS: Envía NSN y tu mensaje al 7600
Hemen agertzen den informazio guztia “No Somos Nadie” programaren webgunetik eta webgune honetatik aterata dago. Argazkiari dagokionez,
Comentarios (0) - Referencias (0)
