Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!!

'Kultur Leioa'ko segurtasun guardia zekenari buruz

Zeken berri bat aurkitu dut Leioako Kultur Etxean. ‘Segurata’ bat da. Koldarra eta gainera kontraesana badirudi ere, gogoak ematen dionean harroputz bihurtzen da. Txoriburua da. Gizajoa. Egia esateko, liburutegian dagoen gazte guztien aurrean niri errieta egiten saiatzeak besteen aurrean kikiltzeko edo humilatzeko hori penagarria da bere aldetik. Gainera, hori ere ez zaio ondo irteten.

Egia esateko, Kultur Leioak duen igogailuan dagoen segurtasun kamera eskuarekin tapatu nuenetik begiz jo nau ninduen zeken hark. Nire ustetan, gizon horrek pentsatu behar du ni XXI. Mendeko gazte gatazkatsu horietakoa naizela, edo era horretako zer edozer. Nik zer dakit, tontoa da berez eta kitto.

Beno, noala harira. Esan beharra dago segurtasun guardiek euren lana bete behar dutela eta agintzen zaien hori bete behar dutela. Baina nire ustez, horrek ez du esan nahi arazo baten aurrean egotean, bi aukera egonik zentzugabekoena hartu behar dela. Horrek ez du ez hanka ez buru. Azaldu dezadan gaurko egoera:

Leioako ‘Kultur Leioa’. Goizeko 10:36. Kultura etxean sartu egiten gara Irati, Eihar eta hirurok. Urtarrilak 25!! banengoen ba, jendez gainezka azterketak direla eta. Jende mordoa jesarlekuetan, mahi guztiak okupaturik… ikasteko tokirik ez. Zer egingo diogu ba? Hemerotekara joan eta hemerotekako mahai bakarra libre dago (hemerotekako mahaia egunkariak irakurtzeko baino ez da). Baina hemerotekako mahaiaren ondo – ondoan 2 agure egunkaria irakurtzen. Hori da muturra agureena. Eiharekin hitz egin eta gero hemerotekako mahaian jesartzea erabakitzen dugu inor molestatzen ez dugun bitartean (ilegalak a tope eh?). Hau ikusita, gure segurata zeken maiteak 2. solairura igotzen da (gu geunden solairu berdinera) eta niri zuzentzen zait: “Oye, ¿no lees el cartel o que? Esta mesa es sólo para los lectores de periodicos”. Hau ikusita, altxatu eta berarengana hurbildu naiz, 5 metrotako distantzia batetatik esan didalako (distantzia sozial – kontsultiboa IMT asignaturan). Hurbiltzean, beldurra sartu zaiolako edo ez dakit zergatik atzera egiten du. Orduan, ume moko bati bezala zuzenduriko esaldi honen aurrean bi aukera bururatzen zaizkit:

Lehenengo aukera: “oiga, quién le ha educado a usted para dirigirse asi a mi?”
Bigarren aukera: “Pues mire, tras ver que todas las mesas de la biblioteca están ocupadas, y que los dos ancianos aquí presentes estan haciendo uso de las mesas de estudio (cuando no deberían), se nos había ocurrido utilizar momentaneamente la mesa de la hemeroteca hasta encontrar algun nuevo sitio disponible sin molestar a nadie más”.

Bada, hau ikusita bigarren aukera esatea bururatu zait eta edozein modutan “me da igual, aquí no se puede estar” batekin mahaia uztera 'gonbidatu' digu. Hori bai, altu – altu esan du bertan zegoen jende guztiaren arreta erakarriz. Egia esateko, ez dakit zergatik hitz egin ote duen hain altu, bertako jendeak gure jarrera normaltzat ikusi duelako.

Hau ikusita, `Kultur Leioa’ bertan behera uztea erabaki dugu, baina Iratiri hurrengo ideia bururatu zaio: haurrentzako sekzioan ikastea. Eta hola egin dugu…

Artikulua bukatzeko seguratari ohartxo bat uztea gustatuko litzaidake: behin liburutegiko ikasle bat ikasteko tokitik bota duzularik, gutxienezko errespetu bat merezi duelakoan nago ezta? Ziur nago 5 urte gehiago eta jenio txarragokoa banintz jokabide hori berehala aldatuko zenukeela. Ez dut zalantzan jartzen zergatik jende gehienak hainbeste gorroto zaituzten. Errespetua galtzen guztiok dakigu, bertan irakurri duzun legez.

Besterik gabe!

Referencias

Dirección para referencias

Comentarios


Recordar datos


Tomatoes, Factories & Flying Machines!!! Copyleft. Tomatoes, Factories & Flying Machines-eko eduki guztiak kopiatu eta hedatu ditzakezu baina beti ere nondik atera duzun aipatuz. Besterik ez. Mila esker.
Domeinu hau sindika ezazu hauek erabiliz: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Bitakora hau Bitacoræ-gaz mantentzen da.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009