Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!!

"Metak" disketxeak bere ateak itxi ditu

Azkenean kaletik eta internetik zebilen txutxumutxua konfirmatu egin da: Metak, arazo ekonomiko larriak direla eta, ateak itxi ditu. Disketxe honek euskal musika talde askoren lanak kaleratu ditu; besteak beste: Fermin Muguruza, Negu Gorriak, Sorkun, Kuraia, Betagarri, Etsaiak, Eraso!, E.H. Sukarra...

Hemen duzue Metak-ren web-gunean argitaratutako adioa:


Metak 2001-2006

Eskerrik asko, hurrena arte

Zuetako askok entzuna izango du dagoeneko kalean dagoen esamesa. Egia da, edo egia izan daiteke. Esamesek handiak izaten baitute lehen alditik azkenaurrekora. Egia da urtarrilaren 31 gure azken eguna izango dela egoera ekonomikoak bultzatuta. Metak itxiko dugula alegia.


Ur harrotuen artean ibili gara beti, egoera zaila da diskogintzan, are zailagoa euskal musikan. Salmentek urtez urte behera egin dute, nabarmen. Honek kinka zailaean ipini izan gaitu ia ekoizpen bakoitzarekin, eta azkenean joera hori gailendu eta benetan hondoratu aurretik lehorreratu beharrean ikusi gara. Zinez gogorra egin zaigu erabaki hau hartu izana, baina bai, zenbakiek agintzen dute eta jakin bagenekien ez zela samurra, baina aurrera egin dugu ahal izan dugun arte.

5 urteotan egindako lanarekin pozik gara. Katalogo sendo bat uzten dugulakoan gaude, zeinaren banaketa dendetan bermatua izango da Elkar banaketen bitartez. Egindako apustuak ez zaizkigu damutzen, argitaratutako diskoak bere momentuan argitaratu nahi genituenak ziren. Egindako harremanak iraungo duten harremanak izango direlakoan gaude.

Eskerrik asko denoi, urteotan gurekin izan zaretenoi, talde, entzule, banatzaile, kazetari, lagun eta bidaide guztiei.
Batek daki, bidea luzea da eta akaso batekin edo bestearekin topatuko gara berriz.

Agur,

Metak

Referencias

Dirección para referencias

Comentarios


Recordar datos


Tomatoes, Factories & Flying Machines!!! Copyleft. Tomatoes, Factories & Flying Machines-eko eduki guztiak kopiatu eta hedatu ditzakezu baina beti ere nondik atera duzun aipatuz. Besterik ez. Mila esker.
Domeinu hau sindika ezazu hauek erabiliz: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Bitakora hau Bitacoræ-gaz mantentzen da.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009