Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!!

AHT STOP!!!

Ezin da ulertu Abiadura Handiko Trena (AHT) gizartetik at dagoen kontzeptua bezala. Gure gizartea abiaduraren morroia bilakatzen ari da. Gaurko gizartea ekonomia kapitalistak sorturiko garapenean oinarrituta dago eta ekonomia kapitalistaren gakorik garrantzitsuenetariko bat garraioa da.

Garapenaren aro hau merkantzien mugikortasun handiago eta azkarrago bat eskaintzen duten azpiegitura erraldoietan oinarrituta dago. Azpiegitura hauen hazkundea kapitalismoaren azelerazioarekin batera dator: interneten kapitalak ia bat-batean bidaiatzen badira, mundu materialeko merkantziek antzeko joera bat izan beharko lukete. Hargatik biderkatzen ari dira autopistak, abiadura handiko trenak, super portuak, aireportuak eta horrelako azpiegiturak.

AHT Euskal Herrian

AHT edo “Euskal Y” Europar Batasuneko ildo makroekonomikoetan oinarrituta dago. Proiektu hau ez da pertsonentzat eginikoa, merkantzientzat eginikoa baizik. Euskal Herrirako, proiektu honek ondorio sozio-ekonomiko eta ekologiko lazgarriak ekarriko ditu.

-Ondorio sozio-ekonomikoak

Politikriek modernizatze ekonomikoa argudiotzat hartuaz, AHT-a beharrezkotzat jotzen dute, langabeziaren aurka borrokatzeko aitzakiarekin. Halabaina, ezagutzen diren esperientziek guztiz kontrakoa frogatzen dute: hala nola, Macon hirian (Frantziar Estatua) AHTarekin 8.000 lanpostu sortuko zirela hitzeman zuten, eta azkenean 30 lanpostu zenbatu dira. Berriz ere estatu frantsesan, eraikuntza lanei dagokienean, AHTaren obra askotan lanpostuak behin-behinekoak izan dira, gaizki ordainduak eta egoera kaxkarrekoak (prekarietate handiarekin)..

AHTak metropoli/periferia eskema hartzen du eta hirien arteko desorekak areagotzen ditu. AHTa hiri handien arteko lotura egiteko pentsatua da; ondorioz, lurralde mailako desegikuraketa eta ekonomiaren tertziarizazioan aurrerapauso handia suposatzen du.

Gainera, AHTaren bultzatzaileek, proiektua guztiz demokratikoa dela baieztatzen dute Europatik datorrela argudiatuz. Baina errealitatea guztiz ezberdina da: kaltetuen ahotsa ez baita entzuten hemengo erakundeetan ezta Europa Batasunean. Horra hor europar demokrazia.

AHT-aren promotoreek erabilitako beste argudio bat da errepideen trafikoa murriztuko dela. Hori gezurra da. Autopista eta errepideen kongestioa nahitaezkoa da; Lakuako gobernuak aurreikusten baitute kamioien zirkulazioaren hazkundea (horrek azaltzen du Supersur-aren proiektua). Beraz, AHT-ak ez du inolako murrizketarik suposatuko errepideen trafikoan.

-Ondorio ekologikoak

AHT proiektu ekologiko gisa saltzen digute; alegia, C02-aren emisioak murriztuko dituela. Lehen ikusi dugunez, hori ez da egia autoen trafikoa ez baita murriztuko. Gainera, AHT-ak energi kopuru ikaragarria kontsumitzen du eta, beraz, zentral nuklearren hornikuntzaz baliatuz kutsadura askoz handiagoa izango da (Euskal Herrian energia hornikuntza zentral nuklearren bidez %70ean egingo litzateke).

Beste alde batetik, horrelako makro-azpiegitura batek ingurugiroaren suntsipen izugarria dakar. AHTaren eraikuntzak neurri handiko 128km tunelen zulaketa suposatzen du euskal mendietan, adibidez: Aralarreko tunela 11,2km; Arlaban 8,8km; Zumarraga azpiko 5kmtako tunela; Bedaioko 5kmtakoa;…). Orotara, 118 tunel suposatuz, 55 biaduktoren segida; eta “lurgainetik”, hau da, mendi mozketa, lur-betelan eta hondakindegien artean igaroko diren beste 217 km trazaketa. Lur mugimenduen kopurua 65.000.000 metro kubikotan kalkulatzen da.

Guzti horrek, nekazal sektorearen biziraupena eta baserrien bidegarritasuna arriskutan jartzeaz gain, ekosistema ugari kaltetuko dira: pagadiak, haristiak, artadiak, ibaiak…
AHT-ak modu zuzenean edo zeharka kalteturiko espezien kopurua 40.000koa litzateke (landaredia + fauna).

-AHTaren inposaketaren aurka: DESOBEDIENTZIA!

AHTaren aurrean erantzun duin bakarra desobedientzia da. Garapenaren ideologia eta azpiegitura erraldoien aurkako eta lurraren defentsaren aldeko borroka soziala egin behar da. Kapitalismoak eraikitako bizitzaren artifizialtasunak Naturaren txikizioa dakar eta horrek, nahitaez, giza-natura suntsitzen du.

Autoorganizazioan oinarritutako borroka indartu behar da desobedientzia, itxierak, kontzentrazioak eta gizarte ekimenak bultzatuz! DESARROLLISMO TXIKITZAILEARI STOP! AHT EZ!!!!

Artikulu hau AHT-ren Aurkako Asanbladaren informazioari esker idatzi ahal izan dut, eskerrik asko!

Referencias

Dirección para referencias

Comentarios


Recordar datos


Tomatoes, Factories & Flying Machines!!! Copyleft. Tomatoes, Factories & Flying Machines-eko eduki guztiak kopiatu eta hedatu ditzakezu baina beti ere nondik atera duzun aipatuz. Besterik ez. Mila esker.
Domeinu hau sindika ezazu hauek erabiliz: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Bitakora hau Bitacoræ-gaz mantentzen da.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009