Azterketak bukatzeko gogoak
Jon Goikouria - 30-01-2006 23:19:00 | Categoria: -Rutinatik at-
3 azterketa besterik ez dira geratzen lehen lauhilabeteari amaiera emateko. 3 azterketa besterik ez. Egia esateko 3 azterketa horiek azterketa bat da bakarrik; Komunikabideen ereduak eta Gorpal-en azterketa (eskerrik asko aitevistoevaristoko mutilei obra artistiko honengatik) Test modukoak dira, eta beraz ez dira garatu behar diren azterketen antzekoak. Hori egia da, zer edozer ikasi behar dela argi eta garbi dago.Kezkatu gaitzakeen azterketa bakarra Marketing-arena da. Baina lasai egon lagunok! marketing lana egin eta gero, kontzeptu asko eta asko buruan geratu zaizkigu (neri behintzat) eta hori ikasteko orduan miretsi behar dugun faktorea dela esan genezake.

Lepoan hartu ta segi aurrera!
Gutako zenbatek desiratzen dugu amets gaizto hau bukatzea? nik uste denok ari garela Gran Hermano programak egiten duen atzerakontua bezalako bat egiten azterketen azken eguna ahalik eta arinen heltzeko. Laura Fernandez-ek (Laulenako kide batek) hori egiten du MSN MESSENGER-eko nikean: "Solo kedan 3!!!" esanez.
Nik ez dakit zer pentsatuko duzuen zuek, baina nik motorra hartzeko eta ahuntza bizkarrean harturik irteeratxo bat egiteko gogoa dut. Eskiatzera edo. Rutina honetatik deskonektatzeko.
Comentarios (0) - Referencias (0)
