Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!!

Eguraldi txarra eta tximistaren erasoa

Pasadan ostiralean, 2006ko urtarrilaren 27an, Euskal Herriak eta Espainiako zenbait zonaldek elurte izugarria jasan zuten. Tenperaturek behera egin zuten eta egoera metereologikoa asko txartu zen.

Horren ondorioz, E.H.U.k egun hartan zituen azterketak atzeratu behar zituen, eta E.H.U.ra zihoazen errepide guztiak itxi egin zituen Ertzaintzak istripu posibleak ekiditeko. Leioa egoera kaotikoan zegoen trafikoari zegokionez: irekiak zeuden errepide guztiak kotxez gainezka (bakoitza bere etxera joateko), ilera amaigabeak, izotza edonon… egoera ez zen batere ona izan.

Baina eguraldiak ez zuen E.H.U.ko inguruak nahastu soilik. Horretaz aparte, egun horretantxe ere, Loiuko aireportuan bertan, goizeko 07:30etan tximista batek pista nagusiko instalazioak hondatu zituen (12/30koak). Pista ez ezik, ez zen kalte materialik egon. Irten behar ziren hegazkinak Sondikako pistatik (10/28tik) egin zuten irteera minutu batzuen atzerapenekin. Salbuespen bat egin beharko genuke Sondikan lur hartu beharko zuten 3 hegaldiekin, Spanair eta Vueling konpainietako Bartzelonako hegazkin bi eta Iberia konpainiako Madrileko bat. Hiru hegazkin hauek hondaturiko pistan lur hartu behar zuten, eta hori egitea posible ez zela ikustean, Bartzelonako hegazkin batek Forondan hartu behar izan zuen lurra eta gainontzeko bi hegazkinek jatorrizko lekuetara itzuli behar izan zuten.


Vueling konpainiako hegazkin bat. (argazkia webgune honetatik)

Pista, elurra zela eta ezin izan zen 11:30 aldera arte konpondu izan.

Tximistaren gertakizunari buruzko datuak AENAk EFE informazio agentziari emandakoak dira.

Loiuko argazkia hemendik
Elurraren argazkia hemendik

Referencias

Dirección para referencias

Comentarios


Recordar datos


Tomatoes, Factories & Flying Machines!!! Copyleft. Tomatoes, Factories & Flying Machines-eko eduki guztiak kopiatu eta hedatu ditzakezu baina beti ere nondik atera duzun aipatuz. Besterik ez. Mila esker.
Domeinu hau sindika ezazu hauek erabiliz: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Bitakora hau Bitacoræ-gaz mantentzen da.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009