Hacats gramaticalac dyrela eta ez direlah
Jon Goikouria - 31-01-2006 15:50:53 | Categoria: -Rutinatik at-
Ikasleak ikasle garenetik hainbat gauza irakatsi zaizkigu. Hezkuntzak garrantzi handia izan du (eta izaten ari du) gure bizitzan ezbairik gabe. Oraingo honetan hezkuntzaren atal zehatz bati buruz hitz egitea gustatuko litzaidake: ortografiaz. Ortografiaren arauak txikitatik inposatu zaizkigu ikastolaren bitartez. Irakasleek esaten ziguten zer zegoen ondo eta zer txarto (jeje, jakintza morala Ikerkuntza Metodoen ikasgaian) linguistikari zegokionez. Hortik aurrera, ortografiaren arauak nolakoak ziren ikasi genituenean, ikasleek, nolabait esanda bronka botatzen ziguten errakuntzak egiteagatik (baina ez irakasleek soilik; baita gurasoek beraiek ere). Helduagoak egiten garen heinean, ortografia akatsak egitean jasotzen ditugun helduen (eta ez hain helduen) komentarioak handiagoak direla uste dut. Baina, helduak perfektuak ote dira? ortografia arauetan ez al dute akatsik egiten?
Post honen bidez, helduek gu bezalako errakuntzak egiten dituztela jakinarazi nahi dut besterik gabe. Oraingo honetan Nazioarteko Harremanetako irakasleari tokatu zaio. Sentitzen dut. Baina ikasteko temario izugarria bidali zuenez, eta hainbeste aldiz irakurri nituenez bere apunteak... azkenean, topatu nituen 2 errata horiek bertan publikatzea erabaki dut. Ez dira beste irakasle askok egiten dituzten bezalako errakuntzak (..), baina errakuntzak dira.
Lehenengo errakuntza: Nazio Batuen erreformetaz gogoratzen? bada, esparru hartan honako akats hau topatu nuen.

Bigarren errakuntza: Europar Batasuneko integrazio politikoan estutasunak izan nituen ikasteko zailak zirelako.

Beraz, kontrakoa badirudi ere, post honekin ez dut inor kritikatu nahi. Esan nahi dudan gauza bakarra errakuntzak edonork eduki ditzakeela eta bizitza honetako parte direla. Post-aren izenburua ikusi bestela.
Comentarios (1) - Referencias (0)
