Jon Goikouria - 06-02-2006 01:36:43 | Categoria:
-aRgAzKiAk-
Jon!!! teilatuko antena hondatu da, konpondu ezazu!!!
Jon Goikouria - 06-02-2006 01:21:02 | Categoria:
Erreportageak

Larunbatetan izan ezik, badago asteko gainontzeko egunetan arratsaldeko 19:20etan sukaldaritzari buruzko programa berezi bat TVE1 katean. 2005eko apirilaren 30ean, telebistaren mundura sarrera egin zuen José Andrés-en “Vamos a Cocinar” sukaldaritza programak. Hasiera – hasieratik jakin izan nuen programa hura kirtenkeria hutsa zela, gaur egun dela eta etorkizunean horrela jarraituko duela, nire ustez behintzat.
Zabor hau telebistan jartzearen ondorio bezala, “Cuéntame cómo Pasó” telesail famatuaren emisioa pikutara bidali du. Antza denez, frankismoaren garaiko telesail honen kapitulu berriak amaitu egin ziren, eta zaharrak ez errepikatzeko asmoarekin, TVE1 kateak sukaldaritzari buruzko programa hau jartzea erabaki du. Txorakeria galanta nire ustetan!!!
Nota: Hasierako argazki hau hemendik aterata dago!! eskerrik asko!
Gehiago irakurri
Jon Goikouria - 04-02-2006 15:18:50 | Categoria:
-iRaGaRkIaK-
Yonkis-en webgunean egon berri naizela hurrengo argazki hauek aukeratu ditut. Yonkis webguneak noizbehinka era honetako iragarki xelebreak eskegitzen ditu sarean. Antza denez, nonbaiten jarritako iragarkiak dira (ez dakigu non). Ikusgarriak eta
aho bete hortz geratzeko modukoak dira, benetan.
Gehiago irakurri
Jon Goikouria - 01-02-2006 14:58:15 | Categoria:
Esapideak
Ordenagailuko dokumentuak arakatzen nenbilela, FRASES.doc artikuluarekin topo egin dut eta hamaika oroitzapen etorri zaizkit burura. Hemendik aurrera noizbeinka esaldi horiek publikatzen hasiko naiz.
Gaur:
"
e tio ultimamente no me ablabas , no entrabas pero no estabas,..." (Egoitz Valderrey, klaseko lagun bat, 01/01/04, 22:33)
Jon Goikouria - 01-02-2006 13:28:14 | Categoria:
-aRgAzKiAk-
Behatzen artea maite duen pertsona baten behatzak.
Ezagutzen dut behatzak jaten dituen pertsona bat. Ez dut berarekin inoiz hitz egin baina ziur nago argazki hau ikusita oinetako 'manjare' horiek jateko gogoa kenduko zaiola.