“Vamos a Cocinar”: lardaskeri baten programa
Jon Goikouria - 06-02-2006 01:21:02 | Categoria: Erreportageak
Larunbatetan izan ezik, badago asteko gainontzeko egunetan arratsaldeko 19:20etan sukaldaritzari buruzko programa berezi bat TVE1 katean. 2005eko apirilaren 30ean, telebistaren mundura sarrera egin zuen José Andrés-en “Vamos a Cocinar” sukaldaritza programak. Hasiera – hasieratik jakin izan nuen programa hura kirtenkeria hutsa zela, gaur egun dela eta etorkizunean horrela jarraituko duela, nire ustez behintzat.Zabor hau telebistan jartzearen ondorio bezala, “Cuéntame cómo Pasó” telesail famatuaren emisioa pikutara bidali du. Antza denez, frankismoaren garaiko telesail honen kapitulu berriak amaitu egin ziren, eta zaharrak ez errepikatzeko asmoarekin, TVE1 kateak sukaldaritzari buruzko programa hau jartzea erabaki du. Txorakeria galanta nire ustetan!!!
Nota: Hasierako argazki hau hemendik aterata dago!! eskerrik asko!
Sukaldariaren biografia laburtxoa
José Andrés Mieres-en jaio zen (Asturias) 1969. urtean, asturiar familiaduna. Gaztea zelarik sukaldaritzarenganako zaletasuna piztu zitzaion eta bere amari eguneroko platerak prestatzen laguntzen zion. Behin bere etorkizuna sukaldaritzan emango zuela erabakita, bere aitak ikasketak ordaintzeko prest agertu zen eta berehala eskola berezi batera bidali zuen José Andrési. Santa Coloma de Cervelló-n hazi zen (Bartzelonan) eta bertan 15 urte zituelarik matrikulatu egin zen. Eskolako lehen oporrak itsaski eta arrainetan espezializaturiko jatetxe katalan batean igaro zituen 16 urterekin.

José Andrés. (Argazkia hemendik)
1991. urtean Ameriketara abiatzeko aukera izan zuen eta hala egin zuen. Geroztik, karrera bertan jarraitu zuen eta oparotasun aldiari hasiera eman zitzaion: bertara joan zenetik hainbat eta hainbat jatetxe sortu ditu eta prestijioa omen du amerikarren artean.
Honetaz aparte, lan publikoen artean GKE (Gobernuz Kanpoko Erakunde) baten presidentea dela esan dezakegu: Central Chicken fundazioarena hain zuzen ere. Fundazio honek Capitolioko pertsona behartsuenei jaten ematen die antza denez eta egunero 4.000 ano (ración gazteleraz) banatzen ditu. Erakunde honen helburua gizarte marginazioarekin amaitzea dela esan genezake.
Gaur egun, hainbat herrialdeetako sukaldaritza altuko jatetxeak dauzka Washingtonen: “Jaleo” espainiar sukaldaritzari buruzkoa; “Zaytinya” greko turkiarrari buruzkoa; “Café Atlántico” janari latinoari buruzkoa; “Minibar” autorearen sukaldea eta “Oyamel”, janari mexikarrari buruzkoa. Gainera, hain omen dira onak ezen Bruce Springteen, Demi Moore edota Bill Clinton bera ere bertan izandakoak dira.
Espainiako “Vamos a Cocinar” telebista programari buruz
José Andrések dio programaren helburua ondo pasatzea eta familiarekin batera egoteko momentua izatea da. Haren hitzetan: “pasarlo bien y que se convierta en un punto de encuentro para toda la familia”.
Honetaz aparte, programa honen beste helburu bat “Con Las manos en la Masa” antzinako programako hainbat gauza berreskuratzea da. Programa hark sukaldaritzarenganako zaletasuna pizten zuelako eta jende askok ikusten zuelako.
“Vamos a Cocinar” programari hasiera eman zitzaionetik (2005/04/30), “Vamos a Cocinar” asteko egun guztietan emititu da larunbatetan izan ezik TVE1 katean arratsaldeko 19:20etatik 20:00etararte. Egia esateko programa bitxi samarra da nire ikuspuntutik: aditzera ematen denez, sukaldaritza programaz aparte, kotileo eta bitxikeriak ere baditu, programa bakoitzean gonbidatu famatu bat agertzen delako.

Gonbidatu batekin. (Argazkia hemendik)
Emititu ziren lehen saioetan Imanol Arias, Fernando Romay, Paola Dominguín Paola Santoni eta Juanjo Artero izan ziren bertan. Lehenengo gonbidatua Ana Duato ian zen. Onargarria. Bigarrena aldiz, Tonino (ez dago iruzkinik). Programaren egitura flojua dela esan behar dut. Ez du zer ikusirik Tele5-en otorduan Carlos Arguiñanok aurkezten duen programarekin zalantzarik gabe.
Nire iritzia: tipo hau TVE1etik, eta telebistatik orokorrean botatzea
Beste datu bat aipatzea gustatuko litzaidake programari buruz: emititu zen lehenengo egunean 1.504.000 ikusle izan zituen José Andrésen programak, baina hurrengo emanaldian ikaragarri murriztu zen kopuru hori: 1.110.000 izatera igaro zen. Zer gertatu zen 400.000 biztanle horiekin?
Nire ustez, batzuek sukaldaritza programa bat zela ikustean, gehiago ez ikusteko erabakia hartu zuten, baina beste batzuen erabakia zentzu handiagokoa iruditu zitzaidan: José Andrés txapuzero hutsa da! Bai, egia izan daiteke sukaldaritzan fama handia izatea mundu osoan zehar, baina “Vamos a Cocinar” programak erakusten du gizon zikina eta lardeskeri bat dela: gauzak erretzen zaizkio, irina eta olioarekin ez dakit zer gertatzen zaion sekula ez duelako kantitatea ondo kalkulatzen eta pasada bat botatzen duelako. Gainera, behin nahi duena sukaldatu duelarik, zikindutakoa ‘iratxoei’ (‘duendecillos’) garbitzea agintzen die (bertatik bueltaka dabiltzan ume batzuei) eta sutea eta hainbat altzari gaizki garbiturik geratzen dira.
Bestalde, inork erabiltzen ez dituen (eta nik uste nuen existitzen ez ziren) tresneriarekin lan egiten du (sukaldaritzarako termometro berezia olioaren tenperatura jakiteko, xerrak batzeko beste planeta batetatik ateratako metalezko palatxo bat…), baina hori ez da txarrena: txarrena da gauza arraro horiek guztiak edonork dituela dioela da. Niri dagokidanez, ez dakit zer esan honen aurrean. (argazkia hemendik).Gauza da programak irauten duen 40 minutu horietan, kroketa batzuk prestatzeko hamaika katxarro zikintzen eta gainera berak batzen ez dituela. Nire ustez, Cuéntame Cómo Pasó telesaioa zabor honegatik kentzea ergelkeria bat izan da, eta gainera, nork ikusiko du sukaldaritza programa bat lanegunetan eta igandeetan arratsaldeko 19:20etan? Lau katuk agian.
Edonola ere, oraintxe aipaturiko lau katu horiek estatistiketan eragina dutela ikus dezakegu: ondoren agertzen den estatistika “laguiatv.com”etik aterata dago.
Comentarios (3) - Referencias (0)
Referencias
Comentarios
-
Blog ederra, motel. Klaro, Jan-goikoa deituta horrenbeste meriturik ere ez duzu.
Zer? A, Jon-goikoa, kabental... dislexia madarikatua.
Segi idazten eta atsedena hartzen duzunean Abandoko dokumentalista jatorrenari muxu bat eman.
K.
Comentario de kenar hace 3 años y 46 meses
-
E txo!! gauza asko aipatu dituzue baina ez duzu alkoholarena komentau!! "gizon" zikin honek zerbait argi ta garbi erakusten badigu bere telesaioetan hori da alkohola ez duela aurresten. Hirutan edo ikusita daukat saioa ta zelako ardo pitxerkadak botatzen dizkion txerrikiari!! Badirudi Juan Andres honi okela erditu xamar gustatzen zaiola bestela fijatu zaitezte zelako kantitateekin jolasten duen.
P.D: Jose Andres borratxuzo!Comentario de aimarru KArramarru hace 3 años y 44 meses
-
eskerrik asko Kenar eta Aimar!! Kenar, goraintziak abandoko berritzegunekoei, eta aimar, goraintziak K.Ako kide guztiei. aGuR!!
Comentario de jongoiko hace 3 años y 44 meses
