Deustua da gure herriaren izena Euskaltzaindiaren arabera
Jon Antolin Txarroalde - 29-03-2006 15:54:59 | Categoria: Deustuko Herria
Atzo, nire herriko izenari buruzko zalantza bat argitzearren (Deustua ala Deustu) honegaz aurkitu nintzen Euskaltzaindiaren web orrian:Galdera:
Zein da Bilbo handiak irentsitako udalerri horren izena, Deustu ala Deustua?
Erantzuna: Herri horren euskal izena Deustua da.
Deustua dela eta, Euskaltzaindiak argitaratutako Euskal Herriko Udalen Izendegiaren hitzaurrean (7. or.) pasarte hauxe dator: “...Deustua, Deustuan, baina Deustuko (oraingo erdaraz Deusto izan arren), -a horren jokoa artikulu mugatzailearena berbera delako”.
Data: 2001/04/11
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Beraz, Deustua da izen zuzena; deustuarrok betidanik erabilitako izena, alegia. Nongo esateko Deustuko esan behar da.

Comentarios (0) - Referencias (0)

