Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!!

2006. urteko argazkilaritza Rallyea ospatu da Sondikan

Pasa den apirilak 23, Sondikan urteroko argazkilaritza rallye-a ospatu zen. Jende asko etorri zen bertara. Egia esateko, iaz baino pertsona kopuru handiagoa. Goizeko 10:30etan, Rallyeari hasiera eman zitzaion orduan, jendez gainezka zegoen Artebe polikiroldegiko hall-a, eta izena emateko prest agertu ziren 31 pertsona (hasiera baino ez zen).


Enbor batzuk.

Litekeena da, aurten, argazkilaritza analogikoaz aparte argazkilaritza digitala ere egiteko posibilitatea ahalbidetu duela Sondika – Goiriko Argazkilaritza taldeak. Hori dela eta, partaide gehiago agertu ziren. Hala ere, umeen falta nabaritu zen. Ez da egon umerik gabeko Rallyerik Sondikako argazkilaritza lehiaketak ospatzen hasi zirenetik eta aurtengoa salbuespena dugu antza denez.


Buelta bat ematen.

Eguraldiari zegokionez, apirilak 23ko eguna lainotsu hasi zen, baina goizeko 11etan jada, lainoa desagerturik zegoen eta egun eguzkitsua izan genuen Rallyea bukatu arte.


Untxi bat.

Aurtengo gaia librea zen. Edozerri atera ahal zitzaion argazkia Txorierri haranaren mugen barruan zegoen bitartean. Bakarrik 2 argazki egin behar ziren derrigorrez: hasierakoa eta amaierakoa. 2 argazki hauen izena “Foto Control” da. Hauen helburua hurrengoa da: ateratako argazki guztiak aurtengo Rallyekoak direla (inork tranparik egin ez dezan). Hasierako argazkiaren gaia “Sondikako Kultur Etxea” zen, eta azkenekoa, berriz, Sondikako argazki panoramiko bat udaletxetik ateratakoa. Argazki hauek ez zituzten txirrikak eta baita argazki makina digitalek ateratako argazkiak baliogabetuak izango ziren.


Ispilu bat.

Bai txirrikak eta baita argazki kamera digitalen txartelak entregatzeko epea arratsaldeko 17etan zegoen (beraz, goizeko 10:30etatik 17:00etara izan zen Rallyearen iraupena). Edonola ere, jende gehienak bazkaltzeko ordurako txirrikak eta txartelak entregaturik zeuzkan.


Argazki konplexuak ateratzen ditut, gero!

Sari banaketaren eguna maiatzaren 7an izango da Sondikako Kultur Etxe berrian (igandea) eta bertan, irabazleen argazkiak, bideo muntai bat ikusteko aukera eta lunch bat izango da 11:30etan (pintxo ugari eta oso gozoak).


Foko bat.


Beraz, mugi adi Sondikara datorren maiatzaren 7an!!

Referencias

Dirección para referencias

Comentarios


Recordar datos


Tomatoes, Factories & Flying Machines!!! Copyleft. Tomatoes, Factories & Flying Machines-eko eduki guztiak kopiatu eta hedatu ditzakezu baina beti ere nondik atera duzun aipatuz. Besterik ez. Mila esker.
Domeinu hau sindika ezazu hauek erabiliz: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Bitakora hau Bitacoræ-gaz mantentzen da.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009