Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!!

Gotzone Morak olioz blai topatzen du bere autoa lan egitera joan baino lehen

Pasa den Astearteko goizean, Gotzone Mora, PSOEko zinegotziak olioz blai eginda topatu zuen bere autoa Leioako Sarriena auzoan duen garaje komunitarioan. EHUra lan egitera zihoala gertatu zen, gertatutakoaz lehenik konturatu zen pertsona bere senarra izanik. Antza denez, garajera momentu batez jaitsi eta autoa Repsol markako olioaz busti – bustia topatu zuen. Erregaiaren botea metro batzuetara baino ez zegoen.

Zinegotziak ‘Kale borroka’ bezala kalifikatu zuen ekintza zalantzarik gabe. Gainera, bere hitzetan, azken bolada honetan, presiopean omen dago bera eta bere familia jendeak EHUko bulegoan mehatxuzko mezuak eta etxean erantzunik gabeko deiak egiten dizkiotelarik goizaldean. Sarriena auzoan 60 familia aldera bizi dira eta Gotzonek ez daki erasotzaileak nola sartu ote ziren gau hartan garajera: garajeko ate nagusia irekirik zegoela aprobetxatuz edota komunitateko auzokide batek lagundurik. Kasua ez dago batere argi, eta nahiago du horretan ez pentsatzea.

Ezbeharra gertatu bezain pronto, “Basta Ya” plataformako kideak Bilboko Polizia Nazionalean salaketa jarri zuen eta Poliziako unitate zientifikokoek olio botea aztertzera bidali zuten ekintzaren autorea nor zen jakiteko. Edonola ere, Gotzonek ez dauka Leioatik mugitzeko asmorik nahiz eta bere senarrak berak hori eskatu: ‘jasatea baino ez dut behar’ zioen ‘egoera honi norbaitek amaiera bat eman behar diolako’.

Guzti honen aurrean, Mariano Rajoyk, PPko presidenteak, gertatutakoaz ahoartzean ‘basakeria ekintza’ moduan deskribatu zuen.


El Correo digital eta Paz Digitaletik aterata.

Argazkia hemendik.

Referencias

Dirección para referencias

Comentarios

  1. Ba gasolina garesti samar dago aspaldion e?

    Comentario de Eneko hace 3 años y 43 meses

  2. Egia esan ez zen gasolina, olioa baizik...eta gidatzeko karnetarik ez duenez, agian ez du jakin non botatzen da kotxeari olioa.Hurrengo batean bere bizkarzainari galdetu daiela.

    Comentario de karabizu hace 3 años y 43 meses

  3. Beno, barkatu guztioi. Azaldu behar dut Gotzone morak ez zuela autoa gasolinaz blai topatu, OLIOAZ baizik. Jakin bezain pronto zuzendu dut akatsa. Eskerrik asko jakinarazteagatik, benetan!

    Comentario de jongoiko hace 3 años y 43 meses


Recordar datos


Tomatoes, Factories & Flying Machines!!! Copyleft. Tomatoes, Factories & Flying Machines-eko eduki guztiak kopiatu eta hedatu ditzakezu baina beti ere nondik atera duzun aipatuz. Besterik ez. Mila esker.
Domeinu hau sindika ezazu hauek erabiliz: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Bitakora hau Bitacoræ-gaz mantentzen da.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009