Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!!

Gora Finlandia!

Atzo Eurovisión musika jaialdiaren 51. edizioa ospatu zen Atenas hiriburu grekoan. Baina aurtengo edizio honetan aurreko edozeinetan gertatu ez den zerbait gertatu zen. Finlandiak irabazi egin zuen. Inoiz ere ez du irabazi, eta gertuen 6. postuan egon zen duela hainbat urte.

Argazkia hemendik!

Bada, hori ez da daturik arraroena. Ohituta gaude lurralderik dotoreenak irabaztea, baina aurten ez da hori gertatu. Aurten “Lordi” izeneko Hard Rock taldeak irabazi du Hallelujah izeneko abestiarekin. Rock taldea guztiz mozorroturik jo zuen abestia eta ikusentzule guztiak aho bete hortzekin utzi zituen. Hau ikusita (ezohikotasuna, era honetako talde batek ekitaldi honetan parte hartzea…) lurralde gehienek Finlandiaren alde bozkatu zuten. Guztira 292 boto eskuratu zuen talde finlandiarrak.

Finlandiaren atzetik Errusia zegoen “Never Let Me Go” abestiarekin, Bosnia Hertzegovina hirugarren postuan, eta azkenik Errumania.

Espainiak pena eman zuen, literalki. Lotsagarri geratu zen 21. postuan “Las Ketchup” (ez ditut azpimarratuko ez dutelako merezi) taldearen “Bloody Mary” izeneko abestiarekin. Oraindik ez dut ulertzen nolatan “Las Ketchup” bezalako talde ziztrin batek Eurovision bezalako ekitaldi hain ‘garrantzitsu’ batean parte hartzen duen. Egia esateko, Koalaren “Opá” abestiak (nahiz eta tontakeria bat izan) “Bloody mary”ri mila buelta ematen dizkio.

Eurovisioneko gainontzeko abestiei dagokionez, desafinazio itzelak ikusi ahal izan ziren, abestiak oso txarrak… (salbuespenik, noski). Eta beno, azkenean gutxien espero zuen taldeak irabazi zuen. Alde horretatik ezin hobeto ikusten dut “Lordi” talde finlandiarrak ekitaldia irabazi izanak.

Edonola ere, Eurovision kantaldi europarrak, denbora pasa ahala txartzen joan da. Espainiaren kasuan behintzat, eta OT horri kalte gehiago egin zuen Rosa lehen aldiz bertara bidaltzen. Badirudi ez dugula ikasten… zenbatgarren aldia da Espainiak OTko partaideak Eurovisionera bidaltzen dituela? Laugarrena? Bosgarrena?

Ez dakit zer gertatuko den hemendik lau urtera. Nik kantatu beharko dut egunen batean? Baliteke, ezta?

Artikulua JoSeS mAlRyC-i eta Oier Llinás Villasanteri zuzendua

Referencias

Dirección para referencias

Comentarios


Recordar datos


Tomatoes, Factories & Flying Machines!!! Copyleft. Tomatoes, Factories & Flying Machines-eko eduki guztiak kopiatu eta hedatu ditzakezu baina beti ere nondik atera duzun aipatuz. Besterik ez. Mila esker.
Domeinu hau sindika ezazu hauek erabiliz: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Bitakora hau Bitacoræ-gaz mantentzen da.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009