Berri Txarrak musika taldeak Deftones talde famatuarekin joko du Bartzelonan
Ibai Barrios - 23-05-2006 21:36:56 | Categoria: Musika
Metal musikaren zale askok ziur aski ezagutuko duzue Sacramentoko (AEB) Deftones taldea, eta egun hauetan albiste bilakatu dira euren bira mundialean Espainiako Bartzelona hiria bisitatuko dutelako datorren hilaren 28an, igandea. Egun bat lehenago Madrilgo Festimad Sur jaialdian egongo dira abesti berri nahiz zaharrenak tartekatzen dituen show-a eskaintzen.Baina Berri Txarrak taldearen zaletuei gehien harritu gaituena da beraiekin joko dutela Bartzelonako kontzertuan, talde gonbidatu gisa. Urte benetan ona izaten ari dira Lekunberriko mutilak, Euskal Herria zein Estatu Espainiarreko leku guztietan jotzen ari baitira pasadan urteko urrian ateratako Jaio. Musika. Hil diska aurkeztuz eta iragan astean Europako Austria eta Alemaniako herrialdeetan izan ziren hamar kontzertutako bira bat eginez.
Esan bezala, Berri Txarrak Deftones talde estatubatuarrarekin batera arituko da Bartzelonan eta ohore handia izango da Nafarroako hirukotearentzat beraien ametsetako talde handi horrekin batera jotzea. Zorionak eta zorte on mutilak!!
Kontzertuari buruzko informazioa: Bartzelonako Razzmatazz 1 aretoa, hilaren 28an, igandea, 20:00 h.
Informazio gehiago nahi izanez gero (sarrerak, tokia...) sartu Razzmatazz aretoaren webgunera.
Comentarios (0) - Referencias (0)
