Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Tomatoes, Factories & Flying Machines!!!

Unibertsitatea: suntsipen panorama?

Zaila da unibertsitateko panorama nolakoa den azaltzea. Zaila da zer nolako hondamendia sortu den zuei, irakurleoi erakustea.

Egunero noa Leioara neskalagunarekin egoteko -eta, eta kurtsoa bukatu zenetik aldaketak gertatzen hasi zirela konturatu nintzen. Baina, zer nolako aldaketetaz ari naiz?

1. Unibertsitateko zubi guztiak (medizina eta kafetegiko blokea elkar lotzen zutenak) bota egin dituzte.. Agur komunikazioa!

2. Unibertsitate azpiko autoen aparkalekua popatik hartzera joan da eta horren ordez aisialdi - gune bat jarriko dute egun euritsuetan ikasleak busti ez gaitezen eta autoak kanpoan gera daitezen (berotuz, hoztuz...).

3. Kanpak: gaitz handiena jaso duten 'lagunak'

Leioako kanpusak ez du kanparik.

•Arte ederretako eta aularioaren pare - parean zeuden kanpak altxatu, eta horien gainean 2 aparkaleku erraldoi eraiki dituzte.

•Aurrekoa gutxi balitz, unibertsitatearen albotik igarotzen den errepidearen bestaldean beste aparkaleku erraldoi bat eraikiko dute datorren urterako.

4. EHUn ezin izango da autorik sartu: Bizkaibusak baino ezin izango dira sartu Leioako Euskal Unibertsitatean, hots, garraio publikoa.
Panorama polita, ezta? Bada, ziur nago berrikuntza guzti honek zer esan handia utziko duela ikasleon eta irakasleon artean (ikasleon artean batez ere).

Ekaineko egun eguzkitsuetan non egongo gara kanpetan ez bada? Bizkaibusa hartu beharko dugu aizkorri, sopelana edota Ereagara joateko?

batek daki, baina batek baino gehiagok, unibertsitateko egoera ikustean negarrai emango dio, penagarria baita.

KURTSOA EZIN HOBETO HASTEKO SEKRETUA IKASLEA AHALIK ETA GAIZKIEN SENTITZEA DA LAGUNOK!

Referencias

Dirección para referencias

Comentarios


Recordar datos


Tomatoes, Factories & Flying Machines!!! Copyleft. Tomatoes, Factories & Flying Machines-eko eduki guztiak kopiatu eta hedatu ditzakezu baina beti ere nondik atera duzun aipatuz. Besterik ez. Mila esker.
Domeinu hau sindika ezazu hauek erabiliz: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Bitakora hau Bitacoræ-gaz mantentzen da.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009